Net Hurbil: Inork ikusi al du Nader pasatzen yankien lasterketan?

  • AEBetako presidentetarako kanpainan, Ralph Nader independienteak gauza garrantzizkoak aipatu ditu: enpresa erraldoiek gobernuaren gain duten eragina kontrolatu beharra, Iraketik erretiratzea, aseguru soziala unibertsalizatzea, ingurumena zaintzen konprometitzea... Noam Chomskyk berari eman dio botoa. Eta gu, ezta enteratu ere.

2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ralph Nader-ek joan den ekainaren 29an honako idatzi hau kaleratu zuen Estatu Batuetako hainbat komunikabidetan: "I'm staying in the race". Euskaraz: "Lehiaketan segitzen dut". Nor, Ralph Nader? Bai, adiskidea, AEBetako lehendakaritzara iristeko apustuan egon den hirugarren hautagaia.

Hollywoodeko beste produktu bat gehiago den hauteskunde kanpaina honetan telebistaz salgarri zen edozer erakutsi zaigu »komunikabide idatzizko gehienak ere joko berean sartu dira azkenean» dela gizarteko bitxikeriak, hauteskunde sistemaren trikimailuak, bi hautagai nagusiei buruzko esamesak, inkestek orduz ordu irabazle nor ematen zuten... Eztabaida politikoaz aldiz, ez gara enteratu ere egin.

"Hirugarren gizon" honek ordea, 60 dituen eta politika herritar-kontsumitzaileen defentsatik eraikitzen duen Ralph Nader-ek, eztabaida politikorako gogoa dauka.

Aipatu dugun "I'm staying in the race" idatzi horretan bere hautagaitza ez erretiratzeko motiboak argitzen zituen Naderrek. "Washington-DC korporazioek kontrolatzen duten lurraldea da. Kongresua, erregulazio agentziak, gobernuaren sailak, lehendakaritza: korporazioek agintzen dute nazioan. Korporazioen eraginaren indarrak agintzen du bai gure barne eta bai gure kanpoko politiketan. Estatu Batuak gerrara eraman dituzte korporazioek, behar dituzten energia iturriak dauden herrialdeetan; eta AEBen subiranotasuna ahuldu dute; eta ingurumena, lana eta kontsumitzaileen eskubideak azpitik jaten dituzten itun komertzialetara eramaten dituzte».

«Indar, pribilegio, aberastasun, teknologia eta inmunitatez betetako korporazio horiek, mundu osoan etekinik handienak lortu nahi eroan, hankapean harrapatu dituzte haien etekinak posible egiten dituzten milioika langileen aurrerapen, justizia eta aukera posibilitateak; eta orain langile horiek marjinatu egin dituzte, beren ordez beste herrialde batzuetakoak erabiliz". Europa zaharrean ere ez dira behar adina alditan irakurtzen horrelako analisi zorrotzak alderdien programetan.

Korporazioen esku dago gobernua

Enpresa globalen kontra aspaldi hasitako kanpainarekin lotzen da Naderren hauteskunde programa. "Korporazioetako gorengo eta erdi mailako exekutiboak gobernu erakundeetako goren eta erdi mailako agintari bihurtu dira, eta ondoren berriro itzultzen dira korporazioetara. Lehendik erregulazio arina dutenak bihurtu dira erregulatzaile, eta ondoren berriro lehengo postuetara". Demokrazia globalizatuaren argazki gordina.

Arazo arruntago batek ere garrantzia handia du Naderren kanpainan, osasun sistemaren bidegabekeriak. "Estatu Batuek munduko beste edozein herrialdek baino diru gehiago gastatzen dute osasuna zaintzen, baina Munduko Osasunaren Erakundearen zerrendan osasungintzaren kalitateari dagokionez 37. gaude amerikarrak. AEBak dira osasun zainketa unibertsala eskaintzen ez duten herrialde industrializatu bakarra. 44,3 milioi amerikar baino gehiagok ez dute osasun asegururik, eta beste hamarka milioi azpi-aseguratuta daude. Urtero 18.000 pertsona hiltzen dira osasun zainketa ezagatik, National Academy of Science's Institute of Medicine-ren datuetan. Zergatik ez dio honi aurre egiten gobernuak? Osasun zainketa saltzen dutenek eta osasun asegurantza industriek politikoei donazioak egin dizkietelako hauen erabakiak kontrolatzeko. Botiken fakturazioak argitzen du korporazioek gobernuaren gainean daukaten eragina. Korporazioek 150 milioi dolar inbertitu dute gobernuaren inguruan 'lobby' lana egiten, eta ordainetan 400.000 milioi fakturatu dute botiken salmentan".

Eta zer pentsatzen du gerraz Naderrek? "Estatu Batuetako konplexu militar-industrialak segitzen du lanean iadanik ez dauden etsai batzuk bagenitu bezala, sovietarren garaian bezala. Defentsako aurrekontua da gobernu federalaren gastu operatiboaren erdia: milioi dolarreko misilak, hamarka milioi balio duten aireplano garestiak eta are karioagoak diren urpekari atomikoak. Nola hartzen dira erabakiok? Armagintza industriak aurrera egiten du bere plan eta ideiekin eta ondoren koordinatzen dira Kongresuan 'lobby' kanpainak egiteko. Gaur egun, korporazio globalak ari dira egiten plangintza estrategikoa gure politika, ekonomia, gastu militar, hezkuntza, ingurugiro, kultura eta baita gure herentzia genetikoaren gainean ere. Ez al da gu guztion erantzukizuna, geure etorkizuna geure erabaki prozesu demokratikoan antolatzea?"

Ez da erreza Naderren proposamen horiek Europako alderdi klasikoen arteko (ezkerra, eskuina, liberalismoa, sozialismoa, komunismoa, ekologismoa...) batekin lotzea. Egia da 1996an eta 2000n Alderdi Berdearen (Green Party) izenean lehiatu zela lehendakaritzarako apustuan. Baina aurtengo hauteskundeetan berriro independente moduan aukeztu da. Izan ere, bide berezia egin du Naderrek politikara iritsi aurretik.

Guraso libanotarren semea, Princeton eta Harvardeko unibertsitateetan graduatu zen abokatu. 29 urterekin 1958an Lan Ministeritzan hasi zen lanean eta freelance moduan idazten zuen The Nation eta Christian Science Monitor aldizkarietan.

1965ean sekulako fama lortu zuen Unsafe at Any Speed (Edozein abiaduratan arriskutsua) liburuarekin: autoek »General Motorsekoek batez ere» beren fabrikazio akatsengatik dituzten arriskuak salatu zituen. General Motorsek bere izen ona hondatzeagatik detektibeak bidali zituen haren bizi osoa arakatzera, baina Naderrek auzitara eraman eta diru mordoa atera zion enpresa erraldoiari. Orduan antolatu zuen gobernuaren baitako ustelkeria atalez atal ikertzen zuen ikasle gazte taldea, "Nader's Raiders" izenez ezaguna. Hainbat dossier eskandalagarri publikatu zuten, eta lege aldaketak eragin sistemaren aldetik.

1971n Public Citizen erakundea antolatu zuen, gai berdinen inguruan lan egiteko: edateko uraren kalitatea, informazio askatasuna, lan arriskuak, osasun administrazioa, ingurumenaren zainketa, kontsumo produktuen arriskuak... 100.000 kidetik gora ditu gaur egun Gobernuz Kanpoko Erakunde horrek.

1990ean egin zuen politikarako jauzia. Espero izatekoa zen Alderdi Demokratara joko zuela, baina Naderrek esan zuenez, "alderdi hori hain dago zorretan itota, ezen eta deus ez da aldatuko demokratek hauteskundeak irabazita". 1996an Berdeen zerrendan aurkeztu zen eta hautesleen %1 baino gutxiago lortu; 2000.ean berriro Berdeekin, kasik %3 lortu zuen, eta orduan polemika handi bat egon zen, batzuen ustez Naderrek kendutako botoak izan zirelako Al Gore demokratak lehendakari izateko falta izan zituenak. Oraingoan ere demokratek ahalegin handiak egin dituzte lehenik Nader aurkeztu ez zedin, gero bere zerrendak onartuak ez izateko. Askotan lortu dute gainera.

Azaroaren 2a pasata, AEBko hauteskunde-loterian irabazle nor atera den argitu denean, eztabaidatu beharreko ideiak eta proposamenak geratuko dira. Ralph Naderrenak kontuan hartzea merezi dute. "Politiko hitzak jatorriko esanahia hartu behar du berriz: herritarrak, ez korporazioen diru-biltzaileak".

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude