Markoa adostu margoa argitzeko


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Udazkena heldu da, eta laster negua helduko. Euskal Herriko hainbat eragile soziopolitikok aspalditik izan dute oraingo udazkena agendan gorriz markatuta, tamaina handiko jauzi politikorako abiapuntu hartzen zutelako. Hasi berria den ikasturte politiko honetan inoiz izan gabeko astinaldia ezagutu behar omen du gure herriak, gatazka zaharrari konponbidea behingoz ekarriko liokeena. Eta horretan dihardugu, urtetako sasien artean behar besteko eta behar bezalako bideak aurkitu nahian. Oinak lurrean, badaezpada, hain gara eskarmentu handikoak euskaldun burujabezaleok!

Dudarik ez dut oso egokia dela, arlo politikoan behintzat, udazken honetan hasitako garaia. Azken hilabeteotan hainbat ekarpen plazaratu dira han-hemenka, beti ere indar subiranistek iniziatiba hartuta, indarrean den marko politikoa aldatzeko bidean, berau izanik gatazkaren konponbideak behar duena, hau da, euskal herritarron hitza eta erabakia errespetatzea, ez gehiago baina ez gutxiago ere. Sindikatu abertzale nagusiaren hitzetan, izan bada gaur "heldutasun nahikoa" burujabetzaren bidean elkarlanean hasteko. Edozelan ere, 1992ko Bidarte osteko Euskal Herriarekin alderatuta oraingoa, politikoan behinik behin, helduagoa delakoan nago. Gaur duguna iraganaren ondorioa da, beste gauza da ea iraganeko guztiak ailegatu izan behar ote zuen gaurko honetara, orainera.

Hona gaurko eszenatoki politikoa egoki egiten duten osagai aipagarri batzuk. Hogeita bost urte bete berri duen estatutuarenak egin du; horren mirarizko sendabideetan fededun amorratuak izan diren jelkideek beraiek ere aitortzen dute hori orain, aitortzen ez dutenak alderdia tantaka uzten doazelako. Kuriosoa bada ere, "itun" hari ezetza eman ziotenak, eta baietza emanda ere gero garatu ez zutenak, dira gaur egun hura goraipatzen duten bakarrak, hitzetan behintzat. Nire pentsaeraz, dominoan bezalako piezen mugimendu hori ez zen ulertuko ezker abertzalearen urteotako erreferente politikorik gabe. Edonola ere, moderatuak omen diren abertzaleek ere diote orain gatazkaren konponbidea ez dela eskuduntzen kontua, euskal herritar guztion hitzaren eta erabakiaren errespetua baizik. Pauso handia da hori, "guztion" horren irakurketa territoriala lausoa bada ere.

Lurraldetasuna ere hor da, konponbide iraunkorraren funtsezko osagai. Pragmatismoa nagusituz joan da, "zazpiak bat" huts hartatik "euskal herritar guztion eskubide guztiak euskal lurralde guztietan" honetara. Izan ere, Euskal Herriak, kausak kausa, lurralde oso diferenteak ditu, honetan eta hartan ere. Lurralde guztiotako subiranistoi dagokigu diferentziok proiektu politiko erakargarri batean uztartzeko bide sinesgarriak eskaintzea. Hala ere, honetaz ez dut proposamen zehatzik ukitu orain artean; biharko Euskal Herriaren egituraketa politikoa imajinatzen hasi eta modu lausoan ikusten dut margoa. Badakit gaurko lehentasuna margoa baino gehiago markoa dela, hots, inguruko Estatuen aurrean nazio-ordezkaritza gauzatzea, Bergaratik datorrenaren bidetik, baina ezin da gerorako utzi biharko lurralde-egituraketa politikoaren gutxi gorabeherako diseinua, prozesu politiko batek behar duen gizarte-atxikitze hori lurralde guztietan gauzatu beharra dagoelako. Lurralde-batasun politikoa izan liteke lurraldetasun politikoa gauzatzeko modua, lurraldeok atxikimendu librerako hitza eta erabakia izanda.

Indarrean den marko politikoa aldatzea beharrezkotzat dugu abertzaleok, eta hori mantentzea, ostera, konstituzionalistek. Horrek joko-zelaiaz eta joko-arauez hitz egitera garamatza, nahitaez. Joko-arau berriak lortzeko gaurko arauetatik abiatu behar dela diote Espainiako Konstituzioa joko-zelai bakarra dutenek, hemengo sozialistek, kasurako; tranpa! Euskal Herriko aldeko portzentaje oso txikiarekin sartu zelai horretara eta Espainia osoko aldeko portzentaje oso handia behar ateratzeko? Ez dago joko-araudi hori onartuko duen ganorazko demokratarik. Bestalde, autodeterminazio eskubidea herri guztiei dagokiela ez du inork ukatzen, konstituzionalistek beraiek ere. Bai ukatu, ordea, Euskal Herria eskubide politikoak dituen Herria dela. Horien ustez Espainia da eskubidedun Herria eta besteak horren barruko autonomia zatiak. Horra aurreko gurpil zoroaren beste aurpegia.

Zelan apurtu gurpil zoro hori? Ez indarrean diren joko-arauoi men egiten, behinik behin. Joko-zelai berrirako arauak adostu behar dira lehenbailehen hemen, proiektu guztiak kabitzeko moduko zelairakoak, une politikoaren egokia baliatuz, eta hori, abiatze orduan behintzat, ezin burutu abiapuntu hori onartzen ez dutenekin. Beraz, bide bakarra, gaurkoz, zelai berriaren aldekoen adostasunean dago. Eta, jakina, honetarako guztiz aldekoak izan behar dira "inguruko baldintzak", bazter utzita, behingoz, batzuen eta besteen ohiko "zu lehenago". Heldutasun politikora helduak omen gara! Ezker abertzaleak eskaintza berritua egingo du egunotan, herri estrategia oinarri, gaurko eszena giro politikoari astindua emateko modukoa, antza, ate guztien aldabak jotzeko modukoa. Jauzi kualitatiborako astindua izan bedi! Markoa behingoz adostu beharra dugu margoa mamiaz betetzen joateko.


Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude