Arbasoen hilobia ehiztarien gotorleku


2007ko otsailaren 21ean
Eskaseraino iristeko, N-1etik Oiartzunera iritsi behar dugu lehenik. Artikutzara doan errepidea hartuko dugu hurrena Eskaseko guarda etxeraino eramango gaituena. Kotxea Eskasen utzi eta etxearen ezkerretik doan bidezidorrari helduko diogu. Konifero ale batzuk eta berehala pagoak. Pago zaharrak, ardagaiez hornituak, bertan jaio, hil eta deskonposatzen direnak, bizi izan diren artean lurrari eskatutako gai organikoak berriz ere lurrari bueltatuaz. Artikutzan, tamaina eta adin guztietako zuhaitzak ikusiko ditugu, eroritako adaxkak ez ditu inortxok jasotzen, garbiketa zerbitzua izaki mikroskopikoen esku dago nagusiki. Arroka berriz, granitikoa, Aiako Harrien jarraipena eta ura nonahi, errekasto txikietan. Pagoen erreleboa, pinu gorriek hartuko dute. Zati honetan, badirudi lurzoruak bizia hartzen duela, sustrai sendoez jantzitakoa. Konturatzerako, lehenengo gaina zapalduko dugu, Burnaiztegiko lepoa, 745 metrotakoa. Hemen hasten dira lehen harrespilak, garai bateko ehorzketaren lekuko. Bertatik baita ere, ikusiko ditugu, bide luzean bide lagun izango ditugun lehen ehiztari postuak. Ehizak Euskal Herrian garrantzi kultural handia du. Gipuzkoan 22.000 ehiztarik lortu dute ehiza lizentzia 4.000 inguru postutarako. Masifikazio honek ehiztariak Nafarroara edo Espainiako hainbat erkidegoetara joatea eragin du. Garai honetan, pagausoak dira biktimarik nagusienak.

Burnaiztegitik Artikutzarantz

Lepo honetatik aurrera, Goizuetako lurrak Lesakakoetatik bereizten dituen hesiaren parean joango gara. Eskuin nahiz ezkerraldetik, joan gaitezke. Eskuinekoa erosoagoa da, beste aldeko lurretan baitaude ehiztarien postu eta txabolatxoak. Landaretza aldatuz joango da. Pagadia izango dugu tramu batzutan, mendi lepoetan berriz larreak, otadiak, txillardiak...

Gain batzuk pasa ostean, ezkerraldera Larrun mendia ikusiko dugu, eskuinaldera, Artikutzako urtegia, baso artean galdua. Nahiz ez ikusi, animalia basatiez betetako natur gunea da Artikutza.

Pagolletako lepoan, PR 10arekin topo egingo dugu. Arantza inguratzen duen ibilbidea da, Mendaur, Mendieder, Ekaitza eta Izu gainak mugatzen dutena. Guk, zirku horren zatitxo bat besterik ez dugu egingo. Seinaleak, hiru norabide markatzen dizkigu, Eskas, Igantzi edo Izu-ra. Guk, hesiaren alde batera edo bestera, Izu aldera joko dugu. Dagoeneko, txarrantxak Goizueta eta Arantzako lurrak banatzen dizkigu, Lesakako lurrak alde batera utziaz. Pagolletan, harrespila eta trikuharriak ditugu bisitatu nahi izanez gero.

Arantzara, bide bi

Hurrengo seinalean, aurrera doazen bi norabide topatuko ditugu. Batak, hesiaren eskuin aldetik, Arantzara eramango gaitu zuzenean, ordubetean gutxi gorabehera. Besteak, hesiaren ezker aldekoak, Izu mendia inguratzen du. Guk bigarrena aukeratu dugu. Bi ordu eta erdi beharko ditugu Arantzara iristeko. Aldapatxo baten ostean, Izu edo Izkue izenez ezagutzen den mendiaren azpi aldean izango gara, Izurriztiko mendi bizkarrean. Izu behatoki aparta da Arantzako bailara eta Bidasoako mendiez gozatzeko. Izurriztin, harrespil edo mairubaratzak berriz ere.

Bidean aurrera eginaz, ziklistak, baserritarrak eta berriz ere ehiztariak. Ezker aldera, konifero galantak ikus ditzakegu eta bide ertzean ametzak. Ollagarartako lepoan, antena eta guzti duen ehiztari "txabola" dotorearen ondotik igaroko gara. Eta eskuin aldera begiratuz gero, zuhaitz adaxken artetik gure jomuga ikusiko dugu. Bertan, bidegurutzea. Ezkerretik jarraitzen du PR 10ak, eta marka hori-zuriak ikusiko ditugu harrietan. Beherantz, Arantzako Aientsa auzoan barneratu arte. Belar metak, intxaurrondoak eta hormigoizko pista. Baserrietako hainbat elementu begi bistan. Harria mozteko zerra topatu dugu: harri jasotzaileentzat harriak, idi demarako harriak... Askan, enbor zatiak. Artesitu ez daitezen sartzen dira uretan: pagoa, zumarra, gaztaina... Karobi zuloa, bidearen ezker aldean eta txerriak eguzkia hartzen nahi adina ezkur jan ondoren. Marka hori-zuriei jarraituaz, zentral batera iritsiko gara. Handik aurrera galtzada erromatarrak Putzubeltzeko erreka zeharkatzeko igaroko dugun zubi dotorera eramango gaitu. Bideak herriaren erdigunera eramango gaitu. Hurrengo lana, bazkaltzeko ostatua bilatzea izango da. Kotxeak hartu eta buelta. Etxerako bidean, nahi izanez gero, San Juan Xar bisitatu genezake. Erreserba naturala izateaz gain, ur miragarriak dituena.

Pagauso pasea
Hainbat eta hainbat ehiztari postu ikusi ondoren, gaurkoan, protagonismoa pagausoari emango diogu. Europako usoetan sendoena. Ez dugu nahastu behar etxeko usoarekin, hauek, sendoagoak eta migratzaileak dira. Ehiztariekiko oso sentikorra, baina lasai bizi den tokietan, zuhaizti eta basoetan, urte osoa abesten pasatzen duen hegaztia da.
Migrazioa herrialde eskandinaviar eta baltikoetan hasten da. Hasiera batean, usoak talde txikitan biltzen hasten dira. Taldea handiagotzen doan heinean, hegoalderantz abiatzen dira. 200.000 eta 300.000 ale arteko taldetan, ia atsedenik hartu gabe, egunak eta egunak igarotzen dituzte hegan. Pagausoak dira migrazioetan distantziarik luzeenak egiten dituztenak, eguneko 800 km egin ditzakete. Uso banda handienak bi edo hiru egunetan igarotzen dira, eguneko ia milioi bat ale paseaz. Helmuga, Frantzia eta Iberiar penintsulako hego mendebaldea dute. Negua bertan igaro ondoren, otsaila bukaeran, beren jaioterrira itzultzen dira ugaltzera. Hau dela eta, usoak antzinatik mezuak igortzeko erabili izan dira. Lau-bost urtez bizi dira pagausoak, beraz, bide hau behin baino gehiagotan egin dezakete, senak aginduta bideratuaz.
Urrian, pagauso migrazioa ikusteko leku aparta da Euskal Herria. Hegoalderanzko bidaia horretan, Pirinioetako mendikate garaiak zeharkatu behar dituzte. Garaiera horietan, eguraldia ez da oso aproposa izaten. Pagausoek oztoporen bat topatzean, eguraldi txarra adibidez, kontrapasara pasatzen dira berehala. Honegatik, Pirinioak saihestuaz, Euskal Herriko mendi baxuagoetatik igarotzeko joera dute, ehiztarien irrikarako. Gure lurraldean, tradizio handia izan du betidanik uso paseko ehizak. Hori egiaztatzen duten dokumentu zaharrenak, 1800. urte ingurukoak dira. Ehiztari askoren nahigaberako, duela 25 urte hasi ziren espezie hau aztertzen. Nahiz eta azken lau urteotan pagauso populazioak gora egin duen, informazio ugari edukitzeari esker, arauak jar daitezke espeziearen egoera okertzen denean.
Hala eta guztiz ere, esan beharra dago, ez dela gauza bera pagausoa pasean edo kontrapasean ehizatzea. Kontrapasean, iparraldera doan populazioaren tamaina askoz txikiagoa da, negu gogorra eta migrazioak eskatzen duen esfortzu izugarriak gainditu dituzte. Ale paregabeak, onenak datoz bueltan, hurrengo ugalketa aldia burutu behar duten aleak dira. Ehizak kalte handia egin dezake populazio honetan, zuzenean, jaioko diren txito kopuruan eragiten baitu. Nafarroak pagausoak kontrapasan ehizatzeko arauak ezarriak baditu ere, ez dira nahikoak, guztiz debekatu beharko litzateke.


Azkenak
Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Eguneraketa berriak daude