Picassoren atzean... Picasso

Picasso ezkutua erakusketa margolari andaluziarraren bi obratan oinarritzen da: Rue de Montmartre, Pariseko kale horretako eszena agertzen duena, eta Le Moulin de la Galette, izen bereko kabaretaren irudia. Biak 1900ean pintatu zituen, Erakusketa Unibertsalaren aitzakian Picassok Parisera egin zuen lehen bisitaldian. Baina hirugarren lan bat da erakusketaren protagonista: Rue de Montmartre koadroari kontserbatzaileek eginiko radiografia. Koadroaren azpian beste irudi bat ageri da, kabaret bateko eszena, Le Moulin de la Galetten oso antzekoa. Guggenheimeko erakusketan, kontserbatzaileen lanaren emaitzaz gain, prozesu osoa dago ikusgai, analisi zientifikoak azaltzen dira eta dokumentazio ugariz dago osatua »marrazkiak, argazkiak, eskutitzak...». Erakusketak, beraz, Picasso ezkutuaz gain, gehienetan ezkutuan geratzen den museotako kontserbatzaileen lana erakusten du.

Picassoren paleta X izpietan

Lane Levyk Rue de Montmartre lana 1950ean dohaintzan eman zion San Frantziskoko Arte Modernoko Museoari. 1958an pinturaren behaketa zehatza egin eta azpian beste konposizio baten arrastoak hauteman zituzten. Baina 1997an Ann Hoenigswald Washington National Galleryko kontserbatzailearen eskuetatik pasa arte, ez zen hori egiaztatu. Hark ikusi zuen garbi kabareteko eszena bat zegoela atzean, Le Moulin de la Galetten oso antzekoa. San Frantziskoko museoko kontserbatzaile buru William Shankek hartu zuen ikerketaren ardura. X izpien bidez, Picassoren benetako koloreak erabiliz irudia berregitea lortu zuen. Irudi digitalen bidezko teknologia erabiliz, gainazaleko krakeladuratik ikusten ziren koloreak zuri-beltzeko erradiografia batera transferitu zituen. Ondoren, pazientziaz eta arretaz, egilearen kolore konposizioa berregin zuen.

Baina, artelan bat berreskuratzeaz haratago, kontserbatzaileen lanak margolariaren lan egiteko prozesua uzten du agerian. Ann Hoenigswalden hitzetan, «Picassok bere koadroen gainean pintatzen duenean, agerian jartzen du bere koadroak ez daudela inoiz amaituta». Bere hasierako ideia etengabe aldatzen zuen pintoreak eta hori, kontserbatzailearen ustez, «bere maisutasunaren erakusgarri da».

XX. mende hasierako Pariseko gauak

Carles Casagemas artista kataluniarrarekin batera lehen aldiz Parisera iritsi zenean, bertako kabaretekin liluratuta geratu zen 19 urteko Picasso gaztea. Rue de Montmartre salbu, egonaldi oparo hartako koadro guztiek Pariseko gaua dute oinarri. Erakusketan, Picassok kabaretetan jasotzen zituen zertzeladak eta garai hartako eskutitzak bildu dituzte. Sexu, alkohol eta prostituzio gauen testigantza jaso dezake, modu horretan, bisitariak.

Baina heriotzak ere izan zuen bere tokia XX. mende hasierako Paris hartan. Picassoren bidaide Carles Casagemasek, 1901eko otsaileko egun batean, bere lagunak bazkari oparo batera gonbidatu zituen. Han zen Germaine ere, Casagemas maitemindu zuen neska gaztea. Ederki jan eta edan ondoren, pistola atera zuen artistak eta Germaineri tiro egiten saiatu zen. Ez zuen bere lehen helburua lortu. Bigarrena bai, ordea: bere buruari tiro egin eta hortxe hil zen Casagemas. Gertakari horren arrastoak, berriki, Guggenheimetik 100 kilometrora topatu dira ustez, Donostiako galeria batean.

Picasso ezkutua Bilbon. Eta Donostian?

Joan den uztailaren 20an Donostiako Articuario galeriak Picassoren ustezko bi lan jarri zituen salgai: gaztetako ustezko autorretratu bat eta kafetegi batean dagoen emakume baten marrazkia kartoian, biak 1901. urtean eginak. Hurrenez hurren, 50 eta 0,5 milioi euroko prezioa jarri die Juan Castresana galeristak. Castresanak badaki inork ez duela horrelakorik ordainduko, baina beste helburu bat du: Picassoren familiaren erreakzioaren zain dago, haiek lanok Picassorenak ote diren baieztatu edo ezeztatu zain. Bitartean, azken lau urtetan Castresanak hainbat ikerketa enkargatu ditu artelanak egiazkoak direla frogatzeko.

Kartoian eginiko marrazkiak Pablo Ruiz Picasso sinadura darama, Malagako margolariak gaztetan erabilitako sinadura. Rafael Martin Ramos perito kaligrafikoak aztertu du firma eta ondorio garbia atera du: «Egiazko sinadurek eta aztertutakoak izaera grafiko bera dute». Horrez gain, Bartzelonako Pica-sso museoaren baimenarekin analisi kimiko konparatiboa egin dute, Picassoren egiazko lan bat eta bere ustezko autorretratuarekin. Enrique Parra Kimikako doktoreak lortutako emaitzak argiak dira: bi koadroak paleta beretik irten ziren, mihisearen prestaketa, lan metodoa eta koloreen nahasketa konplexua berdinak direlako. Azkenik, egunotan Guggenheimen erakusten den prozesua ere enkargatu zuen Castresanak. Autorretratuari erradiografiak egin eta, azaleko irudiaren atzean, beste lau pintura agertu dira. Horietako batean Carles Casagemasen gorpuaren irudia ageri da, Parisen bere buruaz beste egin zuen lagun minarena. 1904ean, La vida garai urdineko lan ezagunean, Picassok Casagemasen erretratua egin zuen eta Castresanaren esanetan, erradiografiak deskubritutako irudian «Casagemasen aurpegiaren ezaugarriak erraz antzematen dira».

Bi lanok Donostiako banku bateko segurtasun kutxa batean daude gorderik, Picasso sendiaren baiezkoaren »edo ezezkoaren» zain, ezkutuan.


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude