Lehen sektorean 75.000 lanpostu galdu dira 28 urtetan

  • Hego Euskal Herriko lehen sektorearen egoera »laborantza, abeltzaintza eta basozaintza», egunez egun ari da hondatzen, bai ekoizpenean, bai lanean. Azken datu ofizialen arabera, laborantzako azken ekoizpena %7,3 beheratu zen 2003an, 2002koa kontuan hartuta. Bestalde, 5.800 lanpostu galdu ziren urte bakarrean.

2021eko uztailaren 27an

Zer esango lukete Euskal Herriko iritzi publikoak eta sindikatuek, baldin enpresa batek urtebetean 5.000 lanpostutik gora desagerraraziko balitu? Galarazteko mobilizazioak ikusiko genituzke, ziur aski, siderurgian eta ontzigintzan ikusi ditugun moduan. Bada, adierazitakoa eta gehiago ari da gertatzen Euskal Herriko lehen sektorean, baina ez iritzi publikoa, ez sindikatuak daude egoera horretaz hain sentsibilizatuak. Sentsibilitate falta horren arrazoien artean, ezbairik gabe, sektore hori kalean mobilizarazteko betiko ezintasuna hartu beharko da aintzat. Gauza bera gertatzen da beste sektore batzuekin; besteak beste, industriakoarekin. Haatik, ordea, egoera ez da larritasun gutxiagokoa.

Halaxe da, eta egoera larri hori islatu nahi dugu artikulu honetan. Hego Euskal Herriko lehen sektoreak, hots, laborantza, abeltzaintza eta basozaintza biltzen dituenak, 5.800 lanpostu galdu ditu 2003. urtean. Datu zehatzetara igarota, 27.400 lagun enplegatzen ziren 2003an Hego Euskal Herriko sektore pribatuan, 2002an, aldiz, 33.200. Datu horiek Espainiako INE »Estatistika Institutu Nazionala» erakundeak 2004ko martxoan landutako balioespenetatik jasoak dira, eta biztanle aktiboen inkestako emaitzak dituzte oinarri. Oraingoan ere, ez dugu Ipar Euskal Herriko datu ofizialik, baina denok dakigu lehen sektorea, Euskal Herriko parte horretan, herioak hartua dagoela aspaldidanik eta hango biztanleek hirira eta itsasertzera alde egiteko utzi dutela lurra.

Hego Euskal Herriko lehen sektorearen atzera egite horretan, kausa nagusietako bat da Euskal Autonomia Erkidegoan lanaren bilakaera negatiboa gertatu izana: zehazki, 4.300 pertsona landun gutxiago zenbatu ziren. Bestalde, Nafarroan, halaber, egoera ez da askoz hobea: 2003ko ekitaldia lehen sektorean 1.500 pertsona enplegatu gutxiago zirela itxi zen.

Goiko grafikoan Hego Euskal Herriko lehen sektorean azken 28 urteetan lana nola bilakatu den adierazten da. Datuak irakurrita ondorioztatzen da nahiz eta tartean gorabehera batzuk gertatu, lanpostu-galera progresiboa eta larria izan dela, oro har. Erakusgarri moduan, diogun 75.900 lanpostu desegin direla azken 28 urteotan: 53.100 EAEn eta 22.800 Nafarroan. Espainiako Estatuan ere igartzen da sektore primarioko lan merkatuaren hondamena, baina, halaz guztiz, ez Hego Euskal Herrian adinakoa.

Laborantzako eta abeltzaintzako ekoizpena murriztuta

Oraindik ez dago 2003ko datu ofizialik, EAE eta Nafarroa osoari buruz. EAEren kasuan, 2003ko ekitaldiko aurrerapen batzuk dauzkagu; Nafarroari dagokionez, berriz, 2002ko emaitza ofizialen aurrerapenak. Oro har, Hego Euskal Herri osoan murriztu zen aski nabarmen laborantzako eta abeltzaintzako ekoizpena.

EAEko laborantzako sektoreari gagozkiola, kantitate handiko kopuruei buruzko lehen aurrerapenen arabera, nekazaritzako bukaerako ekoizpenaren balioa 430,2 milioi eurokoa izan zen 2003ko ekitaldian. Beraz, 2002ko 464,3 milioi euroak kontuan hartuta, %7,3 gutxiago produzitu zen. Zehazkiago adierazita, atzera egite hori laborantzako eta basogintzako azpisektoreetan gertatu zen batik bat: -%10,6 eta -%17,2 ondoz ondo. Aitzitik, abeltzaintzako azpisektorean ia-ia errepikatu egin zen 2002ko emaitza »%0,4 igo zen ekoizpena». Hain emaitza negatiboak azaltzeko arrazoien artean, 2003an pairatutako tenperatura handiak azpimarratu behar dira, eta orobat ekainean eta abuztuan euri gutxi egin izana. Gorabehera horien ondorioz, ezin izan zitzaion erantzun hainbat laboreren ur-beharrari, batik bat lehorreko laborantzakoei; eta, era berean, ganaduarekin ere arazoak izan ziren.

Horrez gainera, nola tarteko kontsumoen maila ia 2002an bezalatsu mantentzen baita, ekoizpenaren beheratzea zuzenean islatzen da EAEko nekazal errentan, eta %10,5ean egin du atzera: 2002an 319,3 milioi euro izan zena, 285,9 milioi euroan geratu da 2003an.

Nafarroako kasuan, eta 2002ko emaitzen aurrerapenari erreparatuz, esan behar da %9,9a beheititu zela nekazal ekoizpena ekitaldi horretan, eta, orobat, balantze negatiboa egiaztatzen dela, bai laborantzako azpisektorean (-%11,7), bai abeltzaintzakoan (-%6,8). Bestalde, tarteko kontsumoen igoera apalak (%2,7) Nafarroako nekazal errenta asko jaitsi zuen eta 284,78 milioi eurokoa izan zen. 2001ean baino %18,3 gutxiago.

Elikagaien kanpoko merkataritzak hoberantz
2003an, dena ez zen negatiboa izan lehen sektorean. Datuen arabera, iaz, Hego Euskal Herrian, aski nabarmen hobetu zen nekazaritzako elikagaien merkataritza balantzaren saldoa. Hobekuntzaren iturburu izan ziren, bai esportazioen aldeko bilakaera »2002an baino %7,5a gehiago», bai inportazioen bolumenari neurrian eutsi izana »2002an baino %0,4 gehiago». Balantza horrek, halaz guztiz, oraindik ere 436,7 milioi euroko defizita ematen du »2002an baino %11,1 gutxiago». Bestalde, egiaztatu egin da esportazioak gehiago hazi zirela Nafarroan EAEn baino: lehenbizikoan, %10,8ko igoera izan zuten; bigarrenean, aldiz, %5ekoa. Iazko emaitzen ondorioz, Nafarroan, ia orekatua dago laborantzako elikagaien sektoreko merkataritza balantza eta EAEri dagokio aipatu defizit osoa. Laborantzako elikagaien sektoreak, Hego Euskal Herrian, eremu horretako esportazio ororen %5a eta inportazio ororen %8,8a egin zuen iaz. EAEren kasuan, %4,1 izan zen ehunekoa esportazioetarako eta %8,7 inportazioetarako. Nafarroan, berriz, %7,3an ibili ziren esportazioak eta %8,9an inportazioak.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


Eguneraketa berriak daude