Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an
Ipuin izugarriak
Batzuen artean
Elkar
175 orrialde
12,30 euro

Zazpi idazleren kontakizunak

Zazpi euskal idazleren ipuin zirraragarriak bildu ditu Xabier Mendiguren Elizegik Ipuin izugarriak liburuan, joan den hamarkadan kaleratu ziren istorio onenetakoen antologia delakoaren uste osoan. Literatur lehiaketa ezberdinetan sarituak izan ziren gehientsuenak »hala nola Begoña Bilbaoren Isuritako ura ez da batzen, Zorion Zamakolaren Ez dut biharko egunik ikusiko, Jesus Mari Olaizola Txilikuren Etxerako bidea, Luis Fernandezen Kontaktua edota Ana Moralesen Adibidez». Legenda urbanoak gai dituen Julen Gabiriaren FOAF tale ez da orain arte sekula argitaratua izan. Bai ordea Harkaitz Canoren Briko-higuina: egizu etxean konplikaziorik gabe Napartheid aldizkariak feismoari eskainitako alean agertu zen.

Gipuzkoa y el poder real en la Alta Edad Moderna
Susana Truchuelo García
Gipuzkoako Foru Aldundia
716 orrialde

Gipuzkoak Goi Moderno Aroan izan zituen eskumenak

Gipuzkoak entitate politiko gisa Goi Moderno Aroan izan zuen bilakaera aztertu du Susana Truchuelo Garcíak Gipuzkoa y el poder real en la Alta Edad Moderna izenburua duen bere doktorego tesian. Aipatu garaian Gaztelako Koroaren barnean probintzia honek zerga, armada eta merkataritza arloetan eskubide besterenganaezinak lortu zituela azaltzen du Susana Truchuelok ikerlan honetan, Gipuzkoako eta beste hainbat lekutako artxiboetan gordeta dauden iturri dokumentalen azterketa sakona egin ondoren. Erakundeen arteko aginte harremanen ikuspegitik, berriz, ikerlanak erakusten du errege jurisdikzioaren eta probintziarenaren arteko tentsio aldietan ere, negoziazioaren bidez moldatzen jarraitu zutela bi aldeek.

Tlapalería
Elena Poniatowska
Txalaparta
127 orrialde 12,50 euro


Gizakion bizitzaren bilbea

Parisen jaio baina kazetari, irakasle eta zinegile gisa duen bizimodu profesionala Mexikon burututakoa dugu Elena Poniatowska, idazle bezala ere makina bat lan kaleratu dituen emakumea. Zortzi narrazio laburren bilduma den Tlapalería Txalaparta argitaletxearekin plazaratzen duen hirugarren liburua da. Egoera bakoitzak behar duen hizkera maisuki jasoz , kontatzen dizkigu bertan Mexikoko kaletan bizitzera derrigorturik dagoen neskato baten gorabeherak, neskame eta jabeen arteko borroka isilak, alkatxofa baten bihotza gordetzeko beharrezkoak diren hostoen benetako zeregina, urteak nola joaten zaizkion etsiturik ikusten dagoen agure baten azken amodioa, zakurrak gizakiak baino askoz gehiago maitatzen jakin zuen emakumearen bizitza eta beste.

Testu bidezko syllabus- diseinua
Susan Feez
HABE
195 orrialde
9,27 euro

Hizkuntzak hobeto ikasteko

Ana Isabel Moralesek euskaratu duen Testu bidezko syllabus-diseinua lana Susan Fezzek Helen Joyceren laguntzarekin egina da eta, berez, Australiako testuinguruan dago kokatua, eta ingeleseraren irakaskuntza du erreferentzia. Baina azalpen gehienak edozein hizkuntzaren irakaskuntzari aplika dakizkiokeenez, HABEk plazaratutako bertsioan adibide asko egokitu egin dituzte euskararako eta euskal gizarterako. Aspaldi hasi ziren ingelesaren irakaskuntzan diskurtsoari lotutako trebetasunak arretagune bihurtuz, eta hain zuzen ere Testu bidezko syllabus-diseinua irakasleek testu osoak irakatsi beharrari eman zaion erantzuna da, ahozko testuen eta testu idatzien egitura eta ezaugarri gramatikalak modu esplizituan irakatsiz, eta euren testuinguru sozial eta kulturalekin lotuz.

Laneko osasunaren desafioak
Lucía Artazcoz Lazcano
Manu Robles-Arangiz Institutua
40 orrialde

Laneko osasun politiken desafioak

Bartzelonako osasun publikoaren Lan eta Inguruneko Osasun Zerbitzuko arduradun nagusia den Lucía Artazcoz Lazcanok egindako lan honen izenburu zehatza Laneko osasunaren desafioak gizartearen eta lan merkatuaren aldaketak direla eta da. Ikuspegi transbertsalarekin garatu du egileak, emakume eta gizonen osasunean eragina duten faktoreak sakonean aztertu nahi izanez gero beharrezkoa delako horrela aztertzea, emakume asko gaizki ordainduta eta prekarioak diren lan motetan ari direlako, eta horrez gain beraiena izaten da etxeko lanen ardura ia guztia, eta bistan da, horrek beren lan baldintzetan eta lan arriskuetan ondorioak izaten ditu.

Bi otso zuri
Antonio Ventura, Teresa Novoa
Ibaizabal
32 or./ 11,50 euro

Lau urtetik aurrerako neska-mutikoentzat

Juan Kruz Igerabidek euskaratu duen otso zurien gaineko istorio eder hau Antonio Venturak sortu eta Teresa Novoak marraztua izan da, negu gorrian nolakoak diren haran eta mendiak lau urtetik aurreragoko haurrek ikas dezaten. Lozorroan dago ingurune guztia, errekak izozturik daude eta dena da zuri han, baita zortzi pausoren arrastoak elur gainean uzten ari diren bi otsoak ere. Bat-batean, otseme zauritu baten uhuria entzuten da urrutian, eta hari laguntzera abiatzen dira beste otso biak.

Birika zatiak
Xabi Borda
Susa
86 orrialde 10 euro

Xabi Bordaren lehen olerki emaitza

1981ean Azpeitian sortutakoa dugu Xabi Borda, Susa argitaletxearen bidez Birika zatiak, bere lehen olerki emaitza plazaratu duen gaztea. Bost ataletan banatuta dago liburua: Goizaldeko hozkirria biriketan, Basamortu arrastoak zainetan, Esku bete negu, Haize apur bat aurpegira eta Udaberria hankapean. dira atal horiek, eta guztietan bere ikuspegi pertsonalarekin agertzen zaigu Xabi Borda, gauzak berak bizi izan dituen eran azalduz. Bi klabe erabili ditu liburu hau osatzerakoan. Batetik, nitasun fisiko bat agertzen du, harriz, burniz, porlanez, asfaltoz eta abarrez osatuta dagoen mundu materialaren aurrez aurre jarrita. Hor ez dago nitasun espiritualik. «Ni» eta «zu» horiek begiak, zainak, hezurrak dituzte, horiek gabe ez dagoelako ez ni, ez zu. Horiek dira liburuan min daudenak, erasanda. Gero bigarren klabea agertzen da, nitasun indibiduala. Talde txikietan ibiltzen ahalegindu da olerkaria, ni eta zu-ren artean ia-ia, kolektibotasuna saihestuz, nahiz eta jakin ni eta zu horiek ere kolektibotasun baten parte direla, baina kolektibotasun hori gehiago da jazartzen zaien mundu horren parte eta ito egiten ditu baita ere.


Azkenak
2025-02-24 | Ahotsa.info
Milaka pertsona manifestatu dira Iruñean Israelen zigorgabetasunaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketen aurka

Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]


2025-02-24 | ARGIA
Gobernantza krisia Eusko Ikaskuntzan

Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


Gerraren eta militarismoaren aurka, manifestazioak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-24 | Jakoba Errekondo
Abarkak astintzen zituen

Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka... [+]


2025-02-24 | Iñaki Sanz-Azkue
Apo pikart europarra
Gaueko kantari bakartia

Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]


Udaberrian loratzen ausartzen naiz

Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.


Eguneraketa berriak daude