Net Hurbil: Pobreen borrokak eder telebistan... beranduegi denean


2021eko uztailaren 19an
Arundhati Roy emakume ausarta da. Ez dira asko izango gaur Estatu Batuetaraino joan eta publikoki hitzaldi batean hau esateko gauza direnak: «Erresistentzia irakiarra inperioaren kontra ari da bataila fronteetan, eta horregatik haien borroka gure borroka da». Hori eta beste gauza inportante eta ausart asko esan ditu joan den abuztuan San Frantziskon, mugimendu altermundialistaren lider ezagunetarikoa den Arundhati Royk.

Duela 43 urte sortu zen emakume hau Indiako familia burges batean, eta 16 urterekin Delhi-ra joan zen, bizimodu bohemioa egitera, kale gorriko txabola batean biziz. Gero bere anaia zinegileari lagundu zion gidoiak egiten, film batean aktore lanak egin ere bai, eta tartean liburua idatzi zuen: The God of Small Things (El dios de las pequeñas cosas gaztelaniaz) eta 1996an The Booker Prize saria eman zioten. Milioi erdi dolarretako diru aurrerapena eta 21 herrialdetan publikatzea ekarri zion sariak Royri... eta gaur arte itzali ez den distira.

Arundhati Roy aldi berean arma atomikoen kontrako mugimendu baketsuetan zebilen, eta oihartzun handia eman zion bere laguntzarekin Indiako gobernua eraikitzen ari zen urtegi erraldoien kontrako mugimenduari. Narmada ibaian egiten ari ziren 90eko hamarkadan urtegi handi bat, bostehun mila herritar kaltetuko zituena, eta haren kontra antolatutako Narmada Bacho Andolan (Salba dezagun Narmada) mugimenduan buru-belarri murgildu zen. Hala eraman zuen auzitara Indiako Auzitegi Gorenak, honen erabakiei aurre egiteagatik: azkenean, eta zalaparta handien ostean, kondenatu zuten egun bateko espetxe zigorrera. Famak alde horiek dauzka.

Baina Arundhati Roy pasa den abuztuan Kaliforniako San Frantziskora hitz egitera eraman baldin bazuten, Indiaz gain mundu osoko mugimendu altermundialistan ere erreferentea delako izan da, 1999an Seattle-ko protesta erraldoietan hasi zen mugimendu horretan.

«Herriaren agintea inperioaren garaian» eman zioten antolatzaileek gaitzat bere hitzaldirako Royri. Eta hari horri tiraka, intereseko gauza asko esan zituen (osorik irakurri nahi duenak Interneten dauka hitzaldia eskura, baita gaztelaniaz ere). Bere analisiaren erdia erresistentzia masa mugimenduen arrisku berriei eskaini zien. Seattle 1999, Porto Alegre 2001 eta Mumbai 2004 bilkura erraldoietan gorpuztu den Munduko Gizarte Foro delakoak gaur dituen arriskuak aipatu zituen luze.

Krisi komunikazioaren morrontzan

Munduko Gizarte Foroak biltzen ditu erresistentziako masa mugimendu nagusiak. Royren hitzetan «erresistentziako mugimendu horiek zabaltzen joan dira mugen gainetik eta gobernuentzako benetako arrisku bihurtu dira; orain gobernuek mugimendu horiek bai asimilazio bidez edo bai errepresioz menderatzeko estrategia berriak garatu dituzte».

Erresistentzia mugimenduek, Royren ustez, dituzten hiru arrisku nagusietako bat erresistentzia Gobernuz Kanpoko Erakunde bihurtzea da. «Atzeraka doan estatuak utzitako lekua GKEek betetzen dute, itxuraz. Baina funtsean dakartena da jendearen haserre politikoa hustu eta herriari eskubidez dagokiona karitate moduan banatzea. GKEek herriaren psikea aldatzen dute, biktima ahul bihurtzen dituzte herritarrak eta erresistentzia kamusten dute. (...) GKEek erresistentzia despolitizatzen dute, aspalditik beren buruak gobernatu dituzten mugimendu herrikoiei interferentzia egiten diete. Dirua daukate, eta horrela beren enplegatu bihurtzen dituzte gainerakoan erresistentzia mugimenduetan lan egingo luketen pertsonak».

Bigarren arriskua, enfrentamenduaren gogorrean ikusten du Arundhati Royk. «Neoliberalismoaren garaian, pobrezia krimena da eta bere kontra protesta egitea gero eta gehiago izendatzen da terrorismo hitzaz». India ezagutzen duenez ondoen, hango poliziak erabiltzen dituen tortura eta gerra zikina aipatzen ditu. 2002an poliziaren komisaldegi barruan 1.307 pertsona hil omen zituzten. Alegia, protesta baketsuei bideak ixten zaizkienean, ez dela harritzekoa batzuek bortizkeriara jotzea. «Indiako eskualde askotan jende arrunta harrapatuta dago militanteen bortxaren eta estatuarenaren artean. (...) Gobernuek eta komunikabide handiek pasarazten duten mezua itogarria da eta arriskutsua: kexua publikoan azaldu nahi baduzu, bortizkeria efikazagoa da bortizkeriarik eza baino». Royren beldurra da enfrentamendu guztia terrorismo-antiterrorismo eskemara eramango ote duten. Gerrara.

Hirugarren arriskua: masa mugimenduen eta komunikabideen arteko lotura. Royren iritzian: «Gobernuak ohartu dira krisi batetik bestera doazen komunikabideak ezin direla luzaroan geratu leku berean. Negozioek diru likidezia behar duten gisan, komunikabideek krisi likidezia behar dute». Horrela ulertzen da zein azkar itzaltzen diren gure komunikabide nagusietan aste eta hilabeteetan interes handia piztutako gaiak: nor akordatzen da gaur Ruandaz, Txetxeniaz, Kongoz, Haitiz...?

«Gobernuak fintzen ari dira krisi bakoitza pasa arte itxaroteko artea, eta bitartean erresistentzi mugimenduak galdu egin dira krisiak produzitzeko hariari tiraka, krisiak teleikusleen neurrira kontsumo errazagoko formatoetan nola fabrikatu bilaka. Badirudi ganorazko edozein herri mugimenduk, edozein gai inportantek, publizitatez hornitutako globoa behar duela, airetik bere marka eta helburua iragartzen dituen globo bana».

Logika horren arabera, goseak akabatutakoak efikazagoak dira txirotasunari publizitatea egiterakoan milioika pertsona goseti baino, hauek ez dute hainbeste saltzen. «Urtegiek ere albiste bezala ez dute joko handirik ematen, txikizioa gertatu arte. Orduan bai, orduan ondo ateratzen dira telebistan... beranduegi denean. Urtegia betetzen ari den bitartean uretan zutik egunak pasatzea, zure etxea eta dituzun apurrak urak nola daramatzan begira, hori estrategia efikaza zen lehen, baina gaur ja ez. Komunikabideak erabat aspertzen ditu. Beraz, hedabideen arreta gureganatu nahi baldin badugu, urtegiek beren etxeetatik bidaliko dituzten ehunka mila lagunek bestelako martingalak erabili beharko dituzte, edo eta amore eman».

Kazetariok gara, beraz, gure produktuekin, Arundhati Royk erresistentzia hondatzeko ikusten duen arrisku nagusietakoa. «Desobedientzia zibila aldarrikatu nahi badugu, krisi kazetaritzaren zapalkuntzatik askatu behar dugu. (...) Egia esan, ez dago komunikabideen koberturarik, arazoa dagoen tokian masaren ekintzak duen indarrak adina balio duenik». Hirugarren munduko mugimenduek herrialde aberatsetakoekin koordinatzeak omen dakar indarra.

Mugimenduei ari zaie abisua ematen Arundhati Roy. Baina baita espektakulu-komunikazioari hain lotuta bizi garen kazetarioi, eta ikusle-irakurleoi ere.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude