Kalitatea, mozorro berria


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jaiotetxean lo egiten dudanean, ohe eder batean etzateko zoria izaten dut. Brokante batek gustura hartuko lukeen ohea, aberats berriren bati zahar-distira txertatzeko etxean. Laurogei urtetik gora ditu oheak, ez dauka beste akatsik. Lo gozotik esnatzean, beti gogoratzen naiz ohearen egileaz: osaba Guillermo, aitaitaren anaia ebanista. Bere ofizioan ona zela diote, eta hala erakusten dute utzi zizkigun mahai, aulki, armairu eta gainerako altzariek. Gauzak ondo egitearen eskolakoa zen, zalantzarik gabe.

Kalbinista samarra izaki, lan kontuetan gauzak ondo egitearen zentzua oso sartuta eduki du gure gizarteak. Gauzak ondo egiteak, norberagandik, gutxi-asko, zerbait behintzat jartzea eskatzen du, baita maitasuna ere. Jose Castillo sukaldariak etengabe errepikatzen zuen errezeta: kozinaketan "maitasunez" aritu behar dela. Batzuetan, garesti pagatzen da eginkizunak ondo burutu nahia; hori gertatu zitzaion, kontatzen dute, Irundik Madrilerako trenbidea egiten ari zirenean, Aizkorripeko lanak zuzendu zituen ingeniariari; tunelik luzeena zulatzen ari zirela, alde batak eta besteak ez zutela elkar topo egiten ikustean, bere buruaz beste egin zuen. Hurrengo egunean iritsi omen ziren bi aldeak bat egitera. ISO, EFQM eta horrelako ziurtagiririk gabe lan egiten zuten orduan, baina mende eta erdi geroago trenak tunel hartatik pasatzen segitzen du, amandreen sukaldea ondare kultural bihurtu da eta osaba Guillermoren oheak amets politak eragiten ditu. Orain, ez dago modan gauzak ondo egin behar direla sinestea; orain,kalitatea da hitz magikoa. Eta kalitatea partitzeko nazioarteko enpresak daude, Genevan, Bruselan eta hor nonbait dauzkaten egoitzak.

Elhuyarrek sarean daukan zientzia.net aldizkarian aurkitu ditut argibideak, Garazi Andonegik sinatutako artikuluan: "Kalitatearen kontzeptu hori berria da. Hasieran kalitatea produktuen kontrolarekin lotzen zen (...) eta produktu akastunak bezeroarengana ez iristea zen garrantzitsuena". Hori hasieran, eta hurrena: "Produktu akastunak ez egiteko eta produkzioa segurtatzeko egin beharreko urratsak definitzen ziren kalitatean. Azkenik, hirugarren pausoa eman eta erabateko kalitatearen kontzeptura iritsi gara".

Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketako ikastetxeetan martxan jarri nahi duen SAREka kalitate-ereduaren harira dator zientzia.net-eko artikulua. Hortaz, banoa SAREkara, beti ere sarean, eta topatzen dut esplikazioa: "Kalitate-sistema azken batean, dokumentu-sistema da; gauzak nola egiten diren ezartzen duen dokumentu-multzoa". ISO-9.000 arauan oinarritutako kalitate-sistema aukeratu du Hezkuntza Sailak, eta EFQM ereduarekin ebaluatu ahal izango da.

Aipu gehiago jaso nezakeen, baina ez dut arriskuan jarri nahi honaino iritsitako irakurle kopurua. Euskaraz oso txukun adierazita baldin badago ere, diskurtsoa ez da plazer denboran irakurtzeko aproposena. Gure lantegian jasan izan dut genero horretako literatura eta masokarena eginez bakarrik irentsi ahal izan dut.

Arantxa Iturbek Berrian (Azkena, 2003-11-30) emandako definizioa errazago ulertzen da: "Eta zer da kalitatea? Zuk lan egiten duzun toki horretan, lan nola egiten duzun kontuan izan gabe edo zure lanak izan dezakeen emaitza alde batera utzita, lan nola egin beharko zenukeen dioten paper batzuk betetzea, haiek erakustea, eta beste gorbatadunen bat galdezka etortzen zaizunean zuk nola lan egiten duzun kontatu beharrean paperean zer jarri duzun kontatzea".

Ulertu ez ezik, Iturberen definizioa frogatzeko aukera izan dut, azken batean enpresa bereko prozesuaz ari baikara. Gertatzen da, adibidez, lan bilerak aipaturiko paper horietan sinadurak biltzeko hitzordu soil bihurtzen direla; edo lanean aurkitu duzun akats horren intzidentzia bete eta azkar batean jasotzea erantzuna dagokionarengandik, bestela ordenagailuak kantatu egiten baitio; akatsa? bere hartan geratzen da normalean, eta gainera justifikatuta. Zero paper sistemaren bidez egiten da bide hori, dena intranetez, era birtualean, baina Larraren "vuelva usted mañana"ko espirituaz. Burokraziarekin nahikoa ez eta teknokrazia etorri zaiola laguntzera.

Kulturaren arloan diharduen adiskide bati entzun nion aurrekoan: "Orain dena kontsultoriei enkargatzen zaie eta… -ahotsa apalduz- ez dakite ezer". Erresuminez baino gehiago etsipenez bota zuen hori. Eta ikusi nituen bat-batean "1.1.2., 1.1.3., 1.1.4.,..." ataletan ordenatutako txostenak, bigarren orria lehenengoaren kopia gehi esaldi berri bat, hirugarrena bigarrenaren kopia gehi beste esaldi bat… eta horrela karpeta nahiko lodia eta batez ere hutsalaren hutsalez aspergarria osatu arte. Kalitatearen ziurtagiriak eskuratzeko hautagai lehiakorrak, seguru.


Azkenak
2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


2025-03-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Ukrainako “eskarmentua” Asia Ekialderaino heltzen ari da

Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


Eguneraketa berriak daude