Bilbotarrez ari dira batzuk oraindik. Bilboko jatorrizko hizkera


2021eko uztailaren 16an
bilbon 35.000 inguru euskaldun ei dago. Batzuk euskaldunberriak dira, beste batzuk txikitatik euskaraz eskolatutakoak, eta beste asko -edo euren gurasoak, edo aitite-amamak, edo...- Bilbotik kanpokoak, nor bere hizkerarekin. Bakan batzuek, berriz, Bilbo guztiz euskalduna zen garaiko ondarea jaso dute. Ez da hil, beraz, bertako hizkera oraingoz, hitz egiten duenik aurkitzea erraz-erraza ez bada ere.

Iñaki Gaminde ikerlari bilbotarrak 25 urte egin ditu hiriko jatorrizko euskaldunekin berbetan, eta laster kaleratuko da, lan horren fruitu, Bilbotarron euskararen zuzuan lana. Liburua eta CDa, hain zuzen. Lehenbizikoak, hizkuntzari berari baino, Bilbon ia guztiz galduta dagoen bizimoduari begiratzen dio, euskara tresna dela. CDan, aldiz, hizkuntzari lotuta, kontu gramatikalak eta beste bildu ditu Gamindek.

Honakoa ez da ikertzaileak Bilboko euskararen gainean argitaratutako lehen lana: orain urte batzuk bertako euskararen ezaugarriei buruzko liburua idatzi zuen. Ezaugarriez berba egin badaiteke behintzat. "Euskaraz dena da antzekoa, euskara bat da eta", dio Gamindek. "Ni ez naiz orain ohiko bihurtu den dialektologia horren aldekoa; uste dut beste metodologia bat beharko litzatekeela halako sailkapenak egiteko. Nik ez ditut ezaugarriak bilatzen, beste azterbide bat daukat".

Zelangura, Gamindek gustuko ez duen dialektologia horren bidetik joatea onartu du, Bilboko jatorrizko euskara zelakoa den azaltzeko: "Azentua, Bizkaiko iparraldean ez bezala, ez da bereizgarria, ez du ezertarako balio. Seguruenik erdararen eraginez gertatzen da hori. Azentu mota hau Bilbotik Arrasateraino ematen da, Bizkaiko hegoaldean, hizkuntzaren mugan hain zuzen". Bilboko azpieuskalkia, bide batez esateko, Galdakao zati batean, Basaurin, Arrigorriagan, Zaratamon, Etxebarrin, Ugaon... egiten den bizkaieraren aldaerari dagokio.

Euskalki guztiek bezala, Bilboko berbakerak gauza arkaikoak eta berrikuntza handiak dauzka. Lehenbizikoen artean, ahoristikoak -iraganeko aditzen ordez subjuntiboa erabiltzea- aipa genitzake, edo inguru osoan galduta dagoen hitanoak oraindik irautea zenbait lekutan, Begoñan esaterako. Aspaldiko hizkeraren lekuko horiek, esan bezala, gauza berriekin batera aurki ditzakegu, sarritan gaztelaniaren eraginaren ondoriozkoak. "Beste leku batean edozeinek ezagutzen dituen berbak galduta daude hemen", dio Gamindek, "eta hala, primo, abuelo, tio eta halakoak entzun daitezke, berbarako".

Transmisioak irautea, miraria

Bilbon gaude, eta erdararen eragina ez da harritzekoa. Izatekotan, euskarak gaur arte irauteak utzi beharko gintuzke aho zabalik. Gaminderen ustez, miraria da transmisioa desagertu ez izana eta, are gehiago, katea oraindik eten ez izana: "Nire informatzaileetako batzuen ondorengoak, lobak-eta, euskaldunak dira. Bilboko euskara egiten dute? Ez dakit, baina etxean jaso dute euskara eta gero, beste ume denak bezala, eskolatu egin dira".

Hiru gunetan topa daitezke Bilboko jatorrizko euskaldunak: Begoñako auzotxo batzuk, Larraskitu eta Buia. Oraindik baserriren bat dago horietan, eta gehientsuenetan euskaraz egiten da. Baserria gainbehera dugu ordea, eta zer esanik ez hiritzarrean. Asko desagertu egin dira, eta horietan bizi zirenak pisutara joan. Nora, baina? Auskalo. Iñaki Gamindek susmoa dauka Bilbon uste baino jatorrizko euskaldun gehiago egongo direla, baina ezin topa. "Nik hogei hiztun ezagutzen ditut, hiztun onak, euskaraz ondo dakitenak eta jatorrizko berbakera daukatenak. Hortik gora, ez dakit. Bilbon 34.000 euskaldun ei gara. Zenbat ote dira jatorrizkoak? Nik esperantza daukat 100en bat egoteko".

Bilboko gaztelaniaren euskal kutsua
Gaztelaniak euskararengan daukan eragin itzela ondo ezaguna da. Baina alderantziz ere gertatzen da, hiztegiari dagokionean besterik ez bada ere. Hala, Bilbotarron euskararen zuzuan liburuak atal bat eskaini die Bilboko erdaran habia aurkitu duten euskal hitzei. Batzuk oso ezagunak dira, eta Euskal Herriko leku askotan erabiltzen dira gaztelaniaz egitean. Beste batzuk, berriz, ez hainbeste. "Hori ere galduz doa", dio Iñaki Gamindek, "orain gaztelania superguay erabiltzen delako, euskara superguay erabiltzen den moduan".
Bilboko euskaldunen gaineko liburuak erdarara igarotako ehundik gora euskarazko berba batzen ditu. Denek eutsi diote jatorrizko esangurari hizkuntza batetik bestera jauzi egitean -jakina da alderantzizko norantzako maileguetan ez dela beti hala gertatzen-. Hona hemen adibide batzuk.

Gaztelaniaz euskarazko hitzak
- Ganorabako
- Morrosko
- Sirimiri
- Hondakin
- Hondarres (hondarrak esateko)
- Sapaburu (zapaburu)
- Txarriboda
- Garriko
- Sarama (zarama)
- Saramero (zarama biltzaile)
- Gautxori
- Moskorra
- Gixajo
- Begitxindor (ohikoa da jatorrizko berba oker ahoskatzeak sortutako biritxindor aldaera)
- Abiada
- Sekule-bedarra
- Saltamatxin (matxinsalto esateko)
- Meta (belar-meta, alegia)
- Milindris (euskarazko "milindria"-tik letorkeena)
- Sorri (zorri)
- Neke (estoy neke esan ohi da, "nekatuta nago" adierazteko)

Euskarak ez ei dauka glamour handirik
Bilbotarron euskararen zuzuan argitalpenak Iñaki Gaminderen 25 urteko lana batzen du, baina ez berarena bakarrik. Orain urte batzuk, hiriaren 700. urteurrena zela-eta, Gamindek eta beraren laguntzaile batzuek taldetxo bat sortu zuten euskarari buruzko lantxo bat argitaratzeko asmoz. "Ospakizun hartan euskarak ere lekua eduki zezakeela pentsatu genuen, baina diruak glamour handiagoko beste gauza batzutan gastatuta egon ziren, eta bertan behera geratu zen asmoa".
Orduan egindako lana gordeta geratu zen, eta Gamindek berak ikertzen jarraitu zuen, azken batean horixe egiten baitarama urte mordoa. Azkenik, Berton herri aldizkariak gonbitea egin zion zeozer argitaratzeko. 25 urtetako lana bildu, berrantolatu, CDa osatzeko bideo-grabaketa batzuk egin eta, azkenik, Bilbotarron euskararen zuzuan erditu. Hori bai, Gamindek ez du lana bakarrik sinatu, Idoia Irastortza, Edurne Bengoetxea, Esther Elgoibar, Igor Martin de Bidalez eta Koldo Urrutikoetxea laguntzaileekin batera baizik. Berton aldizkariko kideek iragarri dutenez, azaro hasieran egingo da liburuaren eta CDaren aurkezpena.


ASTEKARIA
2004ko urriaren 24a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


Argindarra itzuli da Euskal Herriko lekurik gehienetara

Arratsaldean Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako eremu gehienetara itzuli da argindarra, eta mantso doa Bizkaian. EAEn, hiru lurraldeen %84era itzuli da arratseko 19:30erako.

Sare elektrikoa erabat erori da Iberiar Penintsula osoan. Euskal Herrian baino egoera okerragoa bizi... [+]


Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean

Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]


Iparretarrak taldeko militanteen omenezko margolana aurkeztu dute Baigorrin

Felipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]


2025-04-28 | ARGIA
Uxue Alberdiren “Hetero” liburuaren aurkezpenak emango dio hasiera Azokaroari

Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]


Mikel Gardoki omendu dute, haren erailketaren 50. urteurrenean: «Egia jakiteko garaia da»

50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.


2025-04-28 | Gedar
Berrarmatzeari eta industria militarrari ezetz esan diete

PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.


Kontserbadoreei aldea iraulita, liberalak faborito dira Kanadako parlamenturako hauteskundeetan

Astelehen honetan egingo dituzte Kanadako Komunen Ganberarako hauteskundeak, Trudeau lehen ministro ohia ordezkatu duen Mark Caneyk data aurreratu ostean. Liberalen lidergo aldaketak kontserbadoreei aldea nabarmen murriztea eragin du, eta inkesta gehienek bozetan garaile irtengo... [+]


2025-04-28 | Sustatu
Abizenaren grafia euskaratzeko modua

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.


Pintaketa homofoboak egin dituzte Ordiziako alkatearen kontra bere etxetik gertu

Sare sozialetan argitaratutako argazkiaren bidez ezagutarazi du erasoa Ordiziko alkate Adur Ezenarrok. Bere sexu izaerarekiko "harrotasuna eta ohorea" berretsi du, eta azken aldiko "oldarraldia" salatu du.


Bai, filosofatu dezagun heriotzaz

Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?

Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]


Eguneraketa berriak daude