Arroz paella


2007ko otsailaren 21ean

Osagaiak
- 5 koilarakada oliba olio
- Baratxuri-buru bat
- 3 piper txorizero edo 5 piper lehor oso, zuztarrik gabe
- 4 piper berde
- Kilo erdia txerri haragi, gizenik gabe eta puskatan
- Oilasko izter bat, hezurra kendua eta puskatan
- Katilukada bat tomate saltsa
- Kilo erdia arroz
- 1,3 l haragi salda edo ur
- Gatza

Baratxuri-burua garbitu eta ale guztien goialdea ebakiko dugu ondoren. Paella-arroza maneatzeko padera berezian edo kazola apal batean ipiniko ditugu ondoren, olioarekin batean. Otordura arte ez ditugu baratxuriak paellatik aterako. Piper txorizeroak edo lehorrak garbitu eta paellan jarriko ditugu txigortzen, baratxurien ondoan. Eginak daudela ikusi orduko, atera eta motrailu batean utziko ditugu, geroxeago erabiltzeko.

Paella berean -bertan dirau betiere baratxuriak- erregosiko ditugu piper berdeak eta, nahi izanez gero, geure gustuko beste barazki batzuk. Puntuan edo daudenean, paellako bazter batean erreserbatuko ditugu -atera gabe- eta libre geratu zaigun aldean frijituko ditugu, su bizian, oilaskoa eta txerrikia, azala txigor dakien. Tomate saltsa erantsiko diegu txigorturiko barazki eta haragiari, eta ongi nahasiko dugu ondoren guztia.

Paella beroa dagoela gaineratuko dugu arroza eta gozatzen edukiko dugu pixka batean. Salda edo ur beroa eransten hasiko gara ondoren. Ura erabiltzen badugu, salda pastilla bat erantsiko diogu. Ongi nahasi eta gatza emango dugu ondoren.

Ongi joko ditugu orduan piper txorizeroak edo lehorrak motrailuan. Iragazki batera pasa eta arrozaren alde guztietara igaroaraziko dugu, saldak haren kutsua jaso eta kolore gorria har dezan. Motrailuaren jogailuaz baliatuko gara piperren kutsua ongi zabaltzeko. Kolore gorrixka bat -marroia edo- nagusitu dela ikusi orduko, 15 minutuan utziko dugu egosten dena, su bizian hasieran eta eztiagoan ondoren, jakia ukitu gabe eta paellari noizean behin eraginez.

Ondoren, arroza saldatsuegi edo lehorregi ez dagoela frogatu eta gero, sutatik aterako dugu paella eta, zatar garbi batez estali ostean, gutxienez 10 minutuan utziko dugu pausatzen, zerbitzatu aurretik.

Bainila nola erabili
Bainila ongailu berezia da, kartsua. Onenak lodi eta luzeak dira, hogei bat zentimetrokoak. Zaila da supermerkatu handietan aurkitzea, garesti samarrak baitira. Eskuaz hartzean lehor edo hautsiak baldin badaude, seinale txarra. Herri tropikaletatik etortzen da: Hawaii, Madagaskar, Mexiko, eta abar. Behatzen artean hartzean heze eta bigun egon behar du bainilak, eta horrek esan nahi du adaxka barrenean ehunka bihi beltz izango dituela, bainilaren egiazko muina. Bihi horiek erabiltzeko, luzetara ireki bainila leka eta labana baten muturrarekin atera aleak, askatzeko eta gero adaxkarekin batera nahi dugun horretara botatzeko… dela esnea edo esnegaina, dela olioa, pasta edo krema. Ez dezala jasan irakite luzerik. Infusio moduan utzi, eta ahalik luzeen pausatu dadila. Bainila leka gorde, behin garbitu eta lehortutakoan, azukre ontziei edo beste zerbaiti lurrin goxoa emateko balioko baitigu.


Azkenak
Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoari.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


Gazarako su-etena adostu arren, akordioaren bozketa gibelatu du Israelek

Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


Adingabeak babesteko Foru Legea behingoz praktikara eramatea eskatu diote Nafarroako Gobernuari NUPeko ikertzaileek

Sandra Siria Mendaza eta Hodei Sarasa Camacho Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakasleek haien ikerlanen ondorioak azaldu dituzte Nafarroako Legebiltzarrean. 2022Ko legean “komunitateko tutore” figura berria sortzea eskatu dute, harrera baliabidetan... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Eguneraketa berriak daude