Net Hurbil: Txina erraldoia, HIESak jo duen eredu alternatiboa

  • Txinako inperio zaharberritua hazkunde harrigarri batean dago murgilduta. Urte gutxi barru munduko bigarren potentzia izango da, eta bidean, atzerapenetik atera nahian ari diren herrialdeei eredu alternatibo bat erakusten die. Baina dena baldintzatuko du gaur kontrolik gabe duen HIESak.

2021eko uztailaren 27an
Prospektiba izeneko euskal blogean Eneko Astigarragak »Sustatu web gunetik ezaguna batzuentzako eta Deustuko unibertsitateko irakaslea» hainbat irakurgai eta erreferentzia interesgarri plazaratu ohi ditu, etorkizunaz eta aurrikuspenez okupatzen den disziplinaz, prospektibaz, alegia. Astigarragak irailaren 15ean eman zuen Londresko The Guardian egunkariaren sail berezi baten berri: «The World in 2020. Best and worst case scenarios for the world's political hotspot» -Mundua 2020an. Gai politiko nagusietako aurrikuspen baikor eta ezkorrenak-.

Britainia Handiko egunkari errefentzial horrek astero artikulu sail mamitsu bat eskaintzen dio 2020ko balizko gure mundua deskribatzeari. Eta jadanik bi erreportaia eman dizkio Txinari: «Ekialdea prest dago» idatzi du Mark Leonard geopolitikan adituak eta «Txinako harresiak erortzen ari dira» Jonathan Watts egunkariaren Txinako korrespontsalak. Txinari halako garrantzia emateko arrazoia ulertzen errez ipini du The Guardianek: «2020.urte inguruan agian Txina aurrea hartzeko puntuan egongo zaie Amerikako Estatu Batuei mundua gidatzen duen aginte ekonomiko gisa». Hamabost urte barru, alegia.

Txina esan eta enpleguen deslokalizazioa datorkigu guri burura, eskulan merkeago bila hemendik haruntza doazen kapitalak, handik honuntza datozkigun manufaktura inportatuak. Baina hori baino aurreratuagoa omen dago fenomenoa. Adibide gisa, Mark Leonard adituak Hego Karolinako gobernadore errepublikarrak Pekinera egin duen bidaia aipatu du. Ez da Txinara enpresagizon amerikarren lana erraztera joan, txinatarrei bere estatua AEBrako sarbide ona izan daitekeela esplikatzera baizik.

Ez dira asko oraindik Ameriketan Sanford bezala pentsatzen duten politikariak, baina estatistikek ez dute barkatzen: mila milioiez goiti biztanle edukita eta urtero %8a hazten den ekonomiarekin, AEBra Txinatik sartzen diren inportazioak alderantzizko bidea egiten duten esportazioen halako bost dira. Hori horrela izatearen arrazoiak modu askotara esplika daitezke: aipa daitezke Txinako obreroek jasaten dituzten lan baldintza lotsagarriak, legez kanpoko inportazioak... Guregandik hurbilago ere entzun ditugu kexuok »Alacanteko Elx hirian ikusi berri ditugu langabetuak txinatarren enpresak erretzen».

Baina salaketa horien gainetik, eta txinatarren konpetentziari neurri protekzionistekin aurre egin nahiko lioketen agintarien ahaleginen azpitik, globalizazioaren makinak bere ildoan segitzen du lanean. Eta Txinak beste inork baino abiadura azkarragoz hazten darrai.

Dolarra txinatarren esku

Txinaren petrolio egarria gero eta handiagoa da. 2002 eta 2004 urteen artean munduak ezagutu duen petrolio eskariaren handitzearen heren bat Txinari egozten diote adituek. Gure energia iturri nagusiaren prezioa hain bero dabilen garai honetan, asko dira Txinari horregatik errezeloz begiratzen diotenak. Baina errezelo hutsetik haratago, Txinak leku nagusi bat du gaurko geoestrategian.

Batzuek Txinak gaur duen eta ondoko urteetan handiagoa izango duen indar militarrari begiratzen diote gehienbat. Badirudi, adibidez, horretan zentratzen direla gehienik AEBko errepublikarrak. George Bush semeari lehendakari izatera iritsi ondoren CIAk egin zion lehen txostenean Txina aipatzen omen zitzaion etorkizuneko arrisku estrategiko nagusien artean.

Kontserbadoreen artean ikuspegi hau obsesio ere bihurtu bide da. Mark Leonardek dioenez, «aurreragotik, 1997an, Paul Wolfowitzek »neo-kontserbadoreen ikurra denak» Foreign Affairs aldizkarian idatzitako artikulu batean Txinaren XXI. mendeko indartzea aurreko mendean Alemaniak izan zuenarekin alderatu zuen. (...) Eta Txinarekin beste mundu gerra bat gerta zitekeela abisatzen zuen».

Logika horrekin badu zerikusirik Berlingo harresia eroriz geroztik AEBk Asia erdialdean egin duen lanarekin, base militarrak direla, hango erregimen berriak sustatzea dela eta beste. Badirudi Txinako buruzagiak logika horretatik ulertzen dutela Washington azken denbora hauetan Indiarekiko harremanak estutzen egiten ari den ahalegina.

Alderantzizko keinuak egiten ditu Txinak, inguruko herrialdeekin ondo moldatu nahi duela erakutsi nahiz. Lasaitasunez jokatzeko karta handi bat dauka Txinak, Mark Leonardek idatzi duenez: «Txina amerikarren bankari nagusi izateko zorian dago: AEBren kanpo erreserbetan 400.000 milioi dolar dauzka pilatuta, honek laguntzen die amerikarrei beren aurrekontu defizit astronomikoa gainditzen. Pekinek ez balu gehiago dolarrik erosiko, AEBtako dirua erori egingo litzateke. Eta dolarra hankaz gora jaustearen eragina bonba nuklear batena adinakoa litzateke».

Txina da, The Guardianeko azterketa honen arabera, herrialde pobreen eredu berria. Hazteko daraman estrategia propioari esker «Txina indartzen ari da bere independentzia Mundu Bankuaren, konpainia globalen edo Bushen administrazioaren laguntzarik gabe. (...) Errezeta hain da arrakastatsua ezen eta Iranen bezala Hego Afrikan, Vietnam, Brasil edo Indian izan naizenean, denetan ikusi ditut ‘garapen eredu txinatarrari buruzko’ eztabaidak».

Gauzek horrela jarraitzekotan, 2020rako Txinak Japon gainditua eduki behar du munduko bigarren ekonomi nagusiaren lekuan. Eta AEBko agintariak hainbeste kezkatzen dituen indar militarrean ere urratsak emanak izan behar ditu. Baina tartean oztopo bat agertu da azken urteotan: HIES epidemia.

Pekingo gobernuaren datuetan, 2003an 840.000 hiesdun zeuden herrialdean; hori hala balitz, populazioaren %0,01aren azpitik leudeke gaisotu horiek. Afrikako zenbait herrialdetan kopuru hori %35eraino iristen dela jakinda, gutxi dirudi. Baina urtero kasu berriak %20-40 ari dira hazten, eta Nazio Batuen Erakundeak abisatua du Txina 2010erako 10 milioi hiesdun edukitzera irits daitekeela.

HIESaren kontrako aktibistek baina, gaurko eta etorkizuneko kopuruak askoz handiagoak direla diote, Henan probintzian bertan egon daitekeela milioia. Hori hala balitz, 2020rako non egongo dira kopuruak, 15 milioitan, ala 30etan?

The Guardianen artikulu sail hau etorkizuna aurrikusteaz denez, 2020ra begira, HIESaren kontrako borrokak Txinako sistema politikoa eta gizartea bera irekiagotzera eramango dituela iragartzen da bertan. Jadanik igertzen hasi omen da: gaitzari buruzko informazio gehiago, osasun sistema auzitan jartzea, homosexualitatea pittinka argitara ateratzea... Baina HIESak kontrolik gabe segitzen badu, hondamendiak ez al du gizartea bere osoan hankaz gora ipiniko?

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


ASTEKARIA
2004ko urriaren 17a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-04-28 | ARGIA
Ia ordubetez sare elektriko osoa erori egin da Iberiar Penintsulan, eta kalteak eragin ditu leku guztietan

Sare elektrikoa erori egin da Iberiar Penintsula osoan, baita Frantzian ere. Ospitaleetan ari da eragina izaten, garraioan ere bai (semaforoek ez baitute funtzionatzen, besteak beste). Ikastetxeak ixten ari dira.

Mugikorren datu ibiltariek funtzionatzen dute soilik, baina hori... [+]


Iparretarrak taldeko militanteen omenezko margolana aurkeztu dute Baigorrin

Felipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]


2025-04-28 | ARGIA
Uxue Alberdiren “Hetero” liburuaren aurkezpenak emango dio hasiera Azokaroari

Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]


Mikel Gardoki omendu dute, haren erailketaren 50. urteurrenean: «Egia jakiteko garaia da»

50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.


2025-04-28 | Gedar
Berrarmatzeari eta industria militarrari ezetz esan diete

PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.


Kontserbadoreei aldea iraulita, liberalak faborito dira Kanadako parlamenturako hauteskundeetan

Astelehen honetan egingo dituzte Kanadako Komunen Ganberarako hauteskundeak, Trudeau lehen ministro ohia ordezkatu duen Mark Caneyk data aurreratu ostean. Liberalen lidergo aldaketak kontserbadoreei aldea nabarmen murriztea eragin du, eta inkesta gehienek bozetan garaile irtengo... [+]


2025-04-28 | Sustatu
Abizenaren grafia euskaratzeko modua

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.


Pintaketa homofoboak egin dituzte Ordiziako alkatearen kontra bere etxetik gertu

Sare sozialetan argitaratutako argazkiaren bidez ezagutarazi du erasoa Ordiziko alkate Adur Ezenarrok. Bere sexu izaerarekiko "harrotasuna eta ohorea" berretsi du, eta azken aldiko "oldarraldia" salatu du.


Bai, filosofatu dezagun heriotzaz

Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?

Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (II)
Itsutu nahi gaituzten gerra hotsak

Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]


Non dago palestinarren aurkako sexu-indarkeria "sistematikoaren” aurreko haserrea?

Armadak egindako genero krimenen gero eta froga gehiago dauden arren, Israelgo emakumeen kolektiboek ez dute aintzat hartu edo ukatu egin dute, neurri handi batean, NBEren gaitzespen txosten berria.


Maiatza emankorra eta oparoa: “Maiatza urteko ardatza”

Sasoitsu, osasuntsu eta bizipozez gainezka egotea dut helburu. Jaten dudanak, egiten dudanak eta pentsatzen dudanak eragina du oreka eta malgutasuna lortzeko eta tentsioa saihesteko.


Eguneraketa berriak daude