Makina bat kontu

Oxigenoa eta Tibeteko haurrak
Zientzialariek berriki deskubritu dutenez, haur tibetarrek bost aldiz aukera gehiago dute bizitzeko beren amek odolean oxigeno-maila handitzea ahalbidetzen duten geneak baldin badituzte. Kontutan hartu behar da tibetarrak bizi diren herriak oso altu daudela eta, beraz, oxigeno eskasia dagoela.
Horretarako 900 etxetako amak eta seme-alabak aztertu zituzten. Emakumeen oxigeno-maila odolean, hainbat datu ginekologiko, haurdunaldi eta erditze-kopuruak eta beste hainbat datu izan ziren aztertu zirenak.
Azterketa hauekin guztiekin ondorioztatu zen gizakia hain oxigeno gutxi dagoen lekura genetikoki egokitzeko prozesuan dagoela. Pertsona hauen aurrekoek tropikoetatik emigratu zutela uste da eta beraz, oraindik amaitu ez den egokitzapen-fasean daude.

Minutu gutxitan hoztu
Orain aste gutxi iragarritako berri baten arabera 22°C-tik 2°C-ra bi minutu eskasean iragan daiteke elektrizitaterik kontsumitu gabe. Oinarrian lurrunketa prozesu natural bat dago eta ohiko hozkailuak baino 70 aldiz azkarrago hozten du.
Gailua Thermagen konpainiak sortu du eta ohiko egoeratan froga arrakastatsua izan dela ziurtatu dute.
Sistema hutsean egindako lurrunketaz baliatzen da eta honela, edozein produkturen bero-energia xurgatzen da abiadura handiz, gainera. Prozesua kontrolatzeko teknologia Ariane kohete europarraren motorrak kontrolatzeko garatutako teknologian oinarritzen da. Thermagen-ek, Europako Espazio Agentziak teknologia transferitzeko duen programaren bidez eskuratu zuen aipatu teknologia eta hozte-sistemaren baitan gertatzen diren eredu fisiko konplexuak modelatzerik izan zuen errendimendua eta fidagarritasuna hobetuz.
Hozteko era hau orain milaka urte ezagutzen da. Garai batean txarro porotsuen bidez hozten ziren edukiak azaleko lurruna baliatuz, eta giza gorputzak ere antzeko metodoa erabiltzen du tenperatura kontrolatzeko. Thermagen-ek erabilitako metodoa 1930eko hamarkadan garatu zen, baina orduz geroztik ez da laborategietatik atera.
Teknika horri lehen erabilera praktikoa 2003ko Dakar-eko Rallyan eman zioten, bertan Thermagen-ek edariak hozteko hainbat ontzi Pescarolo Sports deituriko ekipoari saldu zizkionean. Ur-zentilitro bat hutsean hoztuz edariaren tenperatura 15°C jaistea lortzen zen.
Kontzeptu bera beste alor erabat desberdinean erabiltzen da une honetan, hots, kosmetikan. Larruazala zaintzeko produktu berri baten osagaiak, hozketa ultra-azkarreko prozesu batekin batera, berehalako "lifting" efektua sortzen du.
Efektu hau kosmetikako ikertzaileentzat ezaguna zen jada, zeren eta lipidoak »koipeak, olioak, argizariak...» minutuko 5°C edo gehiago hoztean, dituzten molekulak uzkurtu egiten baitira eta horrela larruazaleko poroetatik sartzerik izaten dute. Behin barnean, bere tamaina normala hartzen dute eta urez betetzen dira lehen aipatu "lifting" efektua sortuz.


Azkenak
2024-08-20 | ARGIA
Langile bat hil da Iurretan, baso-lanetan ari zela

LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.


Hainbat sexu eraso salatu dituzte Tuteran, Ondarroan, Bilbon eta Donostian

Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]


Epaileak ez du “hilketa saiakeratzat” ikusi emazteari labanaz eraso dion ertzainaren kasua

Mehatxu larriak egitea egotzi diote, eta behin-behinean aske utzi dute urruntze agindua ezarrita.


Taser pistola Foruzaingoaren armen araudian sartu nahi du Nafarroako Gobernuak

Nahiz eta Nafarroako hainbat udalerrietako udaltzaingoek taserrak dituzten, ez dago armen araudian jasota. Azkoienen lau aldiz erabili dute, eta Iruñean aurtengo ekainean erabili zuten lehen aldiz.


2024-08-19 | ARGIA
Palestinaren alde mobilizatu dira Bilboko eta Donostiako Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, bi hiriburuetako jaietan "Palestina presente" egoteko aldarria luzatu dute. Ostiralez Bilbon, eta larunbatez Donostian.


2024-08-19 | Behe Banda
Barra Warroak |
Soro bat, zoro bat

Testu hau goizeko ordu txikitan izaten diren hausnarketa batekin hasi da, Araba galduko herri batean zoruan jarrita, ortzimugan eguzkia ateratzen dela ikusirik. Zelai hori eta nabarren artean hegan egiten duten txoriei so eginez, mendietan dauden basoetan pentsamenduak galduta... [+]


2024-08-19 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.


2024-08-19 | El Salto-Hordago
Amazon, Israelgo armadaren informazio biltegi amaigabea

Amazonen hodeia da AWS, eta funtsezko faktorea izaten ari da Israelen operazio militarretan.


Beroaren ondorioz 47.000 pertsona baino gehiago hil ziren iaz Europan

Mundu mailan erregistratutako urterik beroena izan zen, eta Europako bigarren beroena, ISGlobalek egindako azterlanaren arabera. Europa hegoaldeko estatuak dira heriotza-tasa handienak dituztenak. Parisko Akordioan zehaztutako helburuak ez dira betetzen ari.


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Eguneraketa berriak daude