Lanean denbora gutxiago, bidean gehiago


2021eko uztailaren 28an
Egunak 24 ordu ditu, 1.440 minutu eta 86.400 segundo. Denbora hori guztia betetzeko hamaika modu dago. Denbora hori ez dugu orain urte batzuk bezala betetzen eta atzetik datozenek ere ez dute berdin beteko. Gizartean ematen diren aldaketek, lan egiteko moduak, asmakizun berriek... guztiek, gure egunerokoa baldintzatzen dute.

Eustat, Euskal Estatistika Erakundea, Europako beste herrialdeen ereduari jarraiki, orain 10 urte hasi zen Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonek denbora zertan ematen duten ikertzen. Aurreko urtean hirugarrenez egin zuten inkesta eta datu bitxiak eskaini zizkien egindako azterketak. Jakin-minez eginiko ikerketa horrek gure gizarteari buruzko datu asko eskaintzen ditu. Baina Jose Maria Agirre, estatistika erakundeko kideak azaldu digunez, datuek bere baitan ez dute askorik esaten, interesgarriena, aurreko ikerketekin alderatzea da eta gure gizartean zein aldaketa izan diren jakiteko aukera ezin hobea eskaintzen digu konparaketa hori egiteak.

Gizarte aldaketen isla

2003koa orain bost urte egindako ikerketarekin alderatzen badugu, ondorioa argia da: lanean gero eta denbora gutxiago igarotzen dugu »14 minutu gutxiago», baina horrek ez du esan nahi aisiarako denbora proportzio berean luzatu denik. Etxetik lanera eta lanetik etxera bidaian egiten dugun denbora, esaterako, asko luzatu da. Beste adibide bat merkatal zentroak dira. Aisia guneak dira izatez, baina bertarako bidean egiten dugun denbora ez da aisiatzat hartzen. Horrelako joan-etorrietan, lehen erabiltzen ez zen denbora luzea erabiltzen da. Bi datu hauek egungo gizartean gertatu diren aldaketa bi garrantzitsuren isla dira.

Egungo gizartean nabarmena den beste aldaketa bat, emakume gero eta gehiagok etxetik kanpora ere lan egiten duela da. Hala ere, ikerketa honen beste puntu garrantzitsu baten arabera, oraindik ere, emakumeek denbora dezente gehiago eskaintzen diote etxeko lanak egiteari »gizonezkoek baino bi ordu eta 21 minutu gehiago egunean». Dena den, aitortu beharrekoa da, Eustatek eginiko ikerketaren arabera, gizonezkoak orain 5 urte baino zertxobait luzeago aritzen direla jarduera honetan.

Inkestak eman dituen beste hainbat emaitzek, hasiera batean behintzat, xelebreak ematen dute: esaterako, datuen arabera, bizi soziala, 2003an, batez beste, egunean 58 minutukoa izan zen eta lanean eman duguna, 3 ordu eta 23 minutukoa. Askok pentsatuko du zifra horiek ez dutela bere errealitatearekin bat egiten, baina kontuan izan behar da horrelako ikerketetan bataz bestekoekin lan egiten dutela, hau da, ez dela berdin 16 urteko gazte batek egiten duena eta 80 dituen amonaren bizimodua. Gainera, ikerketa jakin honetan gauza kurioso bat gertatzen da: "Denbora jakin batean, hainbat aktibitate aldi berean egin ditzakegu; adibidez, sukaldean ari garela, irratia entzuten badugu. Inkesta honetan bakarra hartzen da kontuan, eginkizun nagusia", argitu digu Agirrek.

Internet, adiskide

Aisia nola erabiltzen dugun? Lautik batek onartzen omen du, egunak dituen 24 orduetatik 1 gutxienez, ezer egin ez, erlaxatu eta pentsatzen igarotzen duela, baina gehienek aisia pasiboa deitzen dena egiten dutela diote: prentsa irakurri, telebista ikusi… Aisia aktiboa erdiek baino gehiagok praktikatzen dute. Aisia aktibotzat paseatzea edo Interneten nabigatzea kontsideratzen dira, besteak beste. Aipatzekoa da, Internet eta informatikari, egunean batez beste eskaintzen diogun denbora, azken bost urteotan 5 minutu igo dela. Era berean, lagunekin egiten dugun denbora nabarmen murriztu da.

Lana eta aisia, aisia eta lana... nola banatu? Denbora hegan joan ez dadin, bizitza zer egiten ematen dugun pentsatzea ez dugu ariketa txarra izango, aurretik geratzen zaigun hori ahalik eta ongien probesteko.

Probintzia bakoitzak bere ohiturak
Probintziaz probintzia badira aldaketak azken ikerketa honetan. Bizkaitarrak dira lo gutxien egiten dutenak eta telefonoz hitz egiten denbora gehien ematen dutenak. Arabarrak lanean denbora gehien egiten dutenak dira, baina ikasketei denbora gutxien eskaintzen diotenak. Gipuzkoarrak, kirola egiten edo lagun artean denbora gehien egiten dutenak dira eta komunikabideei arreta gehien eskaintzen dietenak.

Bitxikeriak
Ostirala da gutxien lo egiten dugun eguna.

Igandetan ordu erdi pasatzen dugu batez beste ezertxo ere egin gabe.

EAEn bizi direnak, Europan, ikasketei denbora gehien eskaintzen dietenen artean dira.

EAEko biztanleak, Europan, telebista eta bideoa gutxien ikusten dutenak dira.

Denbora banaketa aztertzeko metodologia
5.000 etxebizitza eta 5.000 pertsona aztertu dituzte.
Astegunak, ostiralak eta asteburuak ezberdin kontatu dira.
Inkesta bi alditan egin da: udazkenean eta udaberrian.
Inkesta taula bat da, 5 minuturo egiten dena neurtzen uena.
Egunero agente batek zuzentzen du.
236 aktibitate ezberdin kodetu dituzte eta 19 leku.


Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude