Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Film laburrak 15 ordutan

Horixe egin beharko dute urriaren 23an Donostian egingo den 15/15 Zinema Jaialdian parte hartuko duten lehiakideek: 15 minutuko filmak errodatu beharko dituzte hamabost orduko epean. Zinemaldi hau 2001ean sortu zen eta urtero herrialde ezberdin batean egiten da. Zinema zuzendari berri eta independenteei zuzendutako lehiaketa honek mundu osoko zuzendari eta ikusleen arteko harremana estutzea du xede. Aurkezten diren filmak Larratxoko kultur etxean erakutsiko dira eta ondoren munduko 20 hiritan proiektatuko dituzte, Melbourne, Sidney, Bartzelona eta Bagkoken esaterako.


Euskadiko Orkestra konpositore garaikideekin lanean

Abian da jada Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) aurtengo denboraldia. Guztira 44 lan joko ditu eta horietatik 18 lehen aldiz. Gabriel Erkoreka konpositoreak (Bilbo, 1969) EOSentzat propio sortutako Oceano obra aurkeztu zuten joan den astean Hegoaldeko hiriburuetan, Toru Takemitsuren Quotation of dreamekin batera. Bestalde, hurrengo hilabeteetan C. Lindbergenen Behac Monroh eta Roremen Orkestra eta biolontxelorako kontzertua entzun ahal izango dira lehenbizikoz Euskal Herrian Euskadiko Orkestraren eskutik. Ohi bezala, konpositore klasikoen lanak emango ditu EOSek, baina euskal konpositore garaikideen lanak (Luis de Pablo, Agustín González Acilu eta Luis Aranburu) ez ditu ahantziko.


Kantaldia Parisko Euskal Etxean

Urriaren 31 arte hainbat euskal kantarik eskainiko du emanaldia Parisko euskal etxean. Besteren artean Anari, Maddi Oihenart, Basque Dub Fundation, eta Gernikako koroa ikusteko aukera izango dute paristarrek, baita bertan bizi diren 30.000 euskal herritarrek ere. Euskal etxeko musikaren osagarri, Kantuketan erakusketa paratu dute Saint-Merry elizan, euskal kantagintzaren iragana, oraina eta ezaugarriak aurkezteko. Euskal musikaren unibertsoa Parisen ezagutarazteko ekimen hau Euskal Kultura Erakundeak eta Parisko Euskal Etxeak antolatu dute, elkarlanean, eta 30.000 euroko aurrekontua du.


Lokala eta globala

Arteak eman diezaioke erantzunik egungo galdera handienei. Hain zuzen, saiakera hori egin dute Iruñeko Moises Perez de Albeniz galerian bildu diren sei artisten bideo instalazioek. Tokikoak mundu globalizatuan duen eragina aztertu duten sortzaileen artean, hiru euskal artista daude. Ibon Aranbarrik naturaren eta artifizioaren arteko harremanaz egin du hausnarketa Iritegiko kobazuloaren itxuraldaketa jasotzen duen instalazioan; Iñaki Garmendiak Taiwango bost gaztek Kortatu taldearen Kolpez Kolpe kanta nola interpretatzen duten erakusten digu; eta Inazio Escudero nerabezaroaz eta denboraren joan-etorriaz mintzo da bere lanean. Horiez gain, Antoni Muntadas kataluniarraren, Sung Hwan Kim korearraren eta Willie Doherty irlandarraren lanak daude ikusgai Glocal izena duen erakusketan, azaroaren erdialdera arte.


Antzerkiaren aroa

Urrian sartzearekin batera, antzokietako besaulkiak berotzen hasten dira. Eskaintza anitza izaten da eta zaletuek komeriak izaten dituzte, egun beretsuetan izaten baitira bost bat jaialdi. Hurrenez hurren, Getxoko eta Pasaiako Antzerki Jardunaldiak dira lehenak, urriaren 15etik 24ra bitartean. Getxokoen XXII. aldian euskal taldeen azken lanak ikusi ahal izango dira: Deabru Beltzen Adi Adi, Adosen Dekameronea, Tanttakaren Paradero desconocido... Pasaiako XXIII. jardunaldiek, urtero gisa, umorea izango dute ardatz. Besteak beste, Markeliñeren Cuatro de Corazones eta Madrileko Hiporen H. El pequeño niño obeso quiere ser cineasta eskainiko dituzte. Baionako Les Translatines jaialdiak (urriak 19-24) Latinoamerikako eta Frantzia eta Espainiako lanak jasoko ditu (Carniceria teatroren La historia de Ronald el payaso de Mc Donalds, La Tropparen Jesus Betz...). 21etik 24ra, Irungo Gazte Antzerkiaren XX. Erakustaldiak hamaika talderen lanak hartuko ditu (Logelaren Ohe handi bat, Pikorren Zapaldu marra...). Bilboko antzerki eta dantza BAD jaialdiak banguardiari irekiko dizkio ateak 21ean. Hogei ikuskizun eskainiko ditu, Antzerkiola Imaginarioaren Kaputen Kanta eta Suitzako L’ Alakran taldearen Psychophonies de l’âme, tartean.
Prest? Oihala altxatzear da.


Gurasoen etxe barruko eta kanpoko abantailak

Artista gazte irudimentsu talde batek Emancipator bubble burbuila sortu du. Burbuila handi honek, aukera ematen dio gurasoen etxean bizi den gazteari eremu independente bat sortzeko. Etxeko edozein gelatan jarri daiteke, eta ur, argi eta telefono gastuak gurasoen kargu geratzen dira. Ironiaz beteriko ekimen honek debatea piztu nahi du gazteek etxetik joateko dituzten arazoen inguruan. Era berean, gazteen izaera kritikatzeko ere bide ematen du, gurasoen etxeko erosotasun denak mantendu nahi dituztenei zuzenduta baitago produktua. Ikusteko dago zer harrera izango duen gizartean. Dagoeneko, aurkezpenak egiten ari dira. Hurrengoak Gasteizen -urriaren 24 arte- eta Donostian -urriaren 19tik 31ra- egingo dituzte.

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

Musika talde berrien gida plazaratuko du aurki Gaztesareak (www.gaztesarea.net). Maiatzetik musikari buruzko eztabaidan aritu dira eta merkatuko legeetatik kanpo, musika taldeak eta kontzertuak sustatzeko beharra sumatu dute. Hala, gida horretan diskoetxeekin kontraturik ez duten musika taldeei leku egingo diete »taldearen argazkia, aurkezpen testua eta kontakturako telefono eta posta elektronikoa agertuko dira» eta gaztetxe eta kontzertu aretoak taldeokin errazago izango dituzte harremanak. Denen onerako.


Azkenak
2024-08-20 | ARGIA
Langile bat hil da Iurretan, baso-lanetan ari zela

LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.


Hainbat sexu eraso salatu dituzte Tuteran, Ondarroan, Bilbon eta Donostian

Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]


Epaileak ez du “hilketa saiakeratzat” ikusi emazteari labanaz eraso dion ertzainaren kasua

Mehatxu larriak egitea egotzi diote, eta behin-behinean aske utzi dute urruntze agindua ezarrita.


Taser pistola Foruzaingoaren armen araudian sartu nahi du Nafarroako Gobernuak

Nahiz eta Nafarroako hainbat udalerrietako udaltzaingoek taserrak dituzten, ez dago armen araudian jasota. Azkoienen lau aldiz erabili dute, eta Iruñean aurtengo ekainean erabili zuten lehen aldiz.


2024-08-19 | ARGIA
Palestinaren alde mobilizatu dira Bilboko eta Donostiako Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, bi hiriburuetako jaietan "Palestina presente" egoteko aldarria luzatu dute. Ostiralez Bilbon, eta larunbatez Donostian.


2024-08-19 | Behe Banda
Barra Warroak |
Soro bat, zoro bat

Testu hau goizeko ordu txikitan izaten diren hausnarketa batekin hasi da, Araba galduko herri batean zoruan jarrita, ortzimugan eguzkia ateratzen dela ikusirik. Zelai hori eta nabarren artean hegan egiten duten txoriei so eginez, mendietan dauden basoetan pentsamenduak galduta... [+]


2024-08-19 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.


2024-08-19 | El Salto-Hordago
Amazon, Israelgo armadaren informazio biltegi amaigabea

Amazonen hodeia da AWS, eta funtsezko faktorea izaten ari da Israelen operazio militarretan.


Beroaren ondorioz 47.000 pertsona baino gehiago hil ziren iaz Europan

Mundu mailan erregistratutako urterik beroena izan zen, eta Europako bigarren beroena, ISGlobalek egindako azterlanaren arabera. Europa hegoaldeko estatuak dira heriotza-tasa handienak dituztenak. Parisko Akordioan zehaztutako helburuak ez dira betetzen ari.


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Eguneraketa berriak daude