Espainia eleanitz, Gobernua aho-biko


2021eko uztailaren 27an
Azkeneko asteotan PSOEko Gobernuak Estatuko hizkuntza aniztasunaren aldeko zenbait keinu egin ditu. Zapaterok Europako Batasuneko estatu kideei Espainian gaztelaniarekin batera ofizialak diren Estatuko bertze hizkuntzak Europan ofizialak izatea eskatu du berriki, eta Josep Borrell Europako Parlamentuko presidenteak Europako Legebiltzarreko Bulego Politikoari biltzar horretan eurodiputatuek euskara, katalana eta galegoa erabili ahal izan dezaten galdegiteko asmoa agertu du.

Hala irakurrita batek pentsatzea luke PSOEk goitik beherako aldaketa ekarri duela Estatuak historikoki bere baitan solastatzen diren hizkuntzekin jokatzeko moldean; Estatuak behingoan bere egin duela bere baitan dagoen hizkuntza aniztasun historikoa eta hemendik aitzin hizkuntza kontuetan ere talante berri horren ondorioak ikusiko ditugula. Bai, hala pentsatzea luke batek, eta agian keinu horien helburua hori baino ez da eta eskaera aho txikiz eta gauzatuko ez den esperantzetan eginda dago. Denborak argituko digu.

Bitartean, PSOEren keinuak Europari begirakoak baizik ez dira. PSOEk euskara, galego eta katalan hizkuntzen ofizialtasuna eskatu du Europan, baina Estatuan berean hizkuntza horiek ere ofizialak izateko ez du deus egin. Estatuko hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da, eta nagusi-nagusiki gaztelania hutsean aritzen da Estatuko Administrazioa.

Nola ulertuko dute Europan tokiko hizkuntza ofizialak ez estatuaren izenean berean, ez pasaporteetan, ez zigiluetan, ez txanponetan »elementu sinboliko soil batzuk aipatzearren» erabiltzen ez dituen gobernuburu horren ofizialtasun eskaera?
Nola ulertu behar dute eskaera hori Estatuko herritarrek beraiek jakinda Herriaren Defendatzailearen Erakundeak, edo Estatuko Aldizkari Ofizialak edo Justizia Administrazioak »herritarren defentsarako eta informaziorako erakunde bakan batzuk aipatzearren» gaztelaniaz jarduten dutela eta bertze hizkuntza ofizial bat erabili nahi duten herritarrei ez dietela zerbitzurik ematen, ez bederen kalitate berekoa?

Nola ulertuko dugu egunotan Espainiako Kongresuan PSOE »PPrekin batera», zenbait talde parlamentariok Autonomia Erkidegoetako hizkuntza ofizialak erabili ahal izateko azaldutako nahiaren kontra agertu izana, hizkuntza horien erabilera Autonomia Erkidegoen aferetarako egokiagoa omen den senaturako utzi behar delakoan?
Nola ulertu behar da Estatuak, nazioartean zabaltzen duen bere irudian, bere hizkuntza aniztasunaren berri behar bezala ez ematea? Anitz dira gurera edo Kataluniara heldu eta euskara eta katalanaren berri ere izan ez duten etorkinak. Eta nola ulertu Asturiasen bertze hizkuntza batez solastatzen dela Gran hermano ikustean jakin duten espainiar guzti horien kasua?

Adibideak ez zaizkigu falta Gobernuak egindako keinuei sinesgaitz irizteko. Eskaera horiek Europara zuzendutako suziriak dira, kataluniarrekin duen zorraren ordainetan Estatuak egindako efektuzko jokaldia, Estatu aho-biko horrek ez baitu benetan bere mugen barnean eta bere jarduera administratibo-instituzionalerako eleaniztasuna onartu.

Estatuan dauden hizkuntza komunitate historiko bakar batzuek baino ez dute ofizialtasuna onartua »tamazighek eta arabierak, adibidez, Estatuko lurralde bateko tokiko hizkuntzak izaki, ez dute». Ofizialtasuna onartua duten guztiek ere ez dute onartua haien lur eta gizarte esparru osoan »euskarari Nafarroan gertatzen zaiona, edo katalanari Aragoin eta galegoari Gaztela-Leonen gertatzen zaiena». Lurralde batera mugatutako ofizialtasuna dute eta, gure kasuari erreparatuta, anitz arlotan teoriko hutsa eta gauza ezina.

Euskararen ofizialtasuna Europan eskatu eta, bitartean, Nafarroan Estatuko bertze inon ez dagoen hizkuntza zatikatzea dago indarrean, Nafarroako lurralderik gehienean euskarari ofizialtasuna aitortzen ez zaiola. Nola ulertu behar dugu nafarrok halako kontraesanik?

Zaila baino zailagoa da Zapateroren eskaerak Europako Batasuneko estatu kideen aldetik baiezko erantzuna izanen duela imajinatze hutsa. Baina, hala balitz ere, ezin paradogikoagoa litzateke euskararen estatusa Europan: alde batetik, Batasunean hizkuntza ofiziala, eta bestetik, haren lur eta gizarte esparru historiko gehienean »Iparraldean eta Nafarroako puska handi batean», babesgabe eta arroztua.


Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude