Meatzari herriak, burdinazko fosilak

  • Ihesi honetan Enkarterrietako Galdames herriko Udalak argitaratu berri duen ibilbide sorta aurkeztuko dugu. Hamar ibilbideetatik, «Meatzarien herrixkak eta meatzaritzako azpiegiturak» deitzen dena egingo dugu. Meatzen sasoiko Galdames, eta gaur egungoa ezagutzeko aukera ematen du, baserri auzoz osatzen den herri txikia, sakan berdean ezkutatzen den herria.

Galdamesen daude Rolls Royce autoen munduko bilduma partikularrik handiena, Sauco edo Elvira meatzari herriak, baita Antonio Trueba jaio zen etxea eta Flandesko gobernadore izan zen Mateo de Layaren orubea ere. Ondoko koadroan dituzue horiek ikusteko aukera ematen duten ibilbideak. Antonio Trueba Galdamesko semea zenak adierazi zuenez, "Galdames benetako liburu batean jasotzeko moduko bitxikeria historiko, arkeologiko eta naturalez osatuta dago".

Bilbotik 25 bat kilometrora dago Galdames. Balmasedarako bidea hartu behar da eta Güeñesko bidegurutzean Güeñesera jo; han dago Galdameserako bidegurutzea. Autoz joan gura ez duenak, trenez heltzerik ere badauka, Bilbotik.

Behin herrira iritsita, Galdames San Pedro auzoko plazarantz, udaletxerantz, jo. Galdamesko San Pedro erreferentzi gunea izan zen hango burdina ustiatu zuten garaian, 1860tik aurrera. Ibarra eta Martinez Rivas familiek monopolizatzen zuten, beren bazkide ingelesekin batera, Trianoko mendietan ateratzen zen mineral guztia.

Plazan bertan ikusiko dugu 10 ibilbideak erakusten dituen panela. Bertatik hasten da aukeratu dugun ibilbidea »hamar proposamenetatik seigarrena»: garai bateko meatzaritzako azpiegituren aztarnaz jositako ibilbidea.

Bi ordu eta erdiko ibilbidea da. Hasiera gogor samarra du, ordu erdiz aldapa gora egin behar delako. Baina bidearen eskumarantz ikusiko dugu Pico de la Cruz gailurra: mendi bitxi, zuri-grisa. Kareharrizkoa, inguru guztia bezalatsu. 803 metro ditu eta tontorrean Gorbeia mendian dagoenaren antzeko gurutzea eta Larreinetako funikularraren formako gutunontzia.

Hala ere, ibilbide honi jarraiki, ez dugu gailurra zanpatuko, aldiz, Laia eta Ledo auzoak ezagutuko ditugu eta garai bateko La Elvira meatzari herrixka zegoen lekua bisitatuko. Horrela bada, zementuzko bidea alde batera utzi aurretik, Laia auzora iritsiko gara.

Laiarien auzoa

Goldea erabili ezin zen lur malkartsuetan laia erabiltzen zuten baserritarrek eta Laia auzoan dagoen kartel batek jasotzen duenez, "gure aldean ezinbestekoa zen laiaren erabilera". Amaia Yarto Mendinuetaren hormirudi batean irakurgai dago laiaren historia, Joxemartin Apalategi eta Ander Manterola antropologoek jasotako datuak batu ditu-eta Amaia Yartok. Laiaren jatorria azaltzeaz batera, Galdamesko 26 laiariren izenak jasotzen dira. Han dioenez, laiaririk onenak Ismael eta Angel Saratxaga Yartu anaiak eta Manuel Alvarez Alvarez izan ziren.

Elvira, herrixka meatzaria

Hemendik aurrera, Ledo auzora iritsi aurretik, ezkerretara dagoen lur bidea hartuko dugu. Ez dago bide markarik bidegurutze horretan, beraz, adi. Sasoi bateko Elvira herrixkara doan bidea da hori.

Hemendik aurrerakoa askoz ere lasaiagoa da eta oraindik ere aldapa gora izan arren, oso inklinazio gutxi dauka bideak.

Galdames herri meatzaria zeneko herrixka da Elvira eta gaur egun arrasto gutxi batzuk bakarrik geratzen diren arren, ikusgarria da Elvira herrixkaren kokalekua eta bertara iristean oraindik ikusten den azpiegitura: meatzetatik ateratzen zen burdina jaisteko erabiltzen zuten sistema. Gaur egun, zaldiak, behiak eta ardiak dira paraje karstiko honetan ibili ziren beharginen joan-etorrien testigu eta lagun bakarrak.

Elvira inguru karstikoan dago. Kareharriak ingurua berezi egiten du. Bidexkatik joan ezean, kontuz ibili zeren, zulo itzelak topatuko dituzue: zulo beltz, amaigabeak. Horrez gain, meatokien ustiapenak harri multzo ikusgarriak eragin ditu, asko orratz formakoak.

Ledo, meatzariek eraikitako auzoa

Elviratik beherako bidea ere markaturik dago. Eta Ledo auzotik pasarazten digu. Meatzariek eraiki zituzten auzo honetako etxeak XX. mende hasieran. Buztina, harria eta egurra izan ziren erabilitako materialak. Auzoa meatzeak egon ziren lekutik oso hurbil dago eta bidexka eder batetik igarotzeko aukera izango dugu, beti ere, paraje karstikotik baina arbola artetik eta gainera, goialdeko zuhaitz bakarretatik igaroko gara.

Ledotik beherako bidea hartuta, Laia auzora iritsiko gara eta handik behera, berriz ere, lehen ekarri dugun harrizko bidea erabiliko dugu Galdamesko plazaraino.

Aukerako beste bederatzi ibilbide
Galdamesko Udalak proposatutako hamar ibilbideek aukera ematen dute naturaz gozatzeko, antzinako lanbideak ezagutzeko eta sasoi bateko aberatsen eraikuntza zibilak ikusteko. Ibilbideak hasi eta amaitu leku berean egiten dira. Bi ordu eta erdi-hiru orduko ibilbideak dira, guztientzako aproposak, gehienak. Gaurkoan egin dugun ibilbideaz gain, beste bederatzi hauek dituzue aukeran:

1/ Gailurretatik ibilbidea. Peñas Negraseko interpretazio zentrotik hasten da. Funikularrez iritsi daiteke bertara, beraz, ez da batere neketsua. Eskualde osoaren ikuspegia jasotzeko aukera ematen digu ibilbideak; baita Burgos eta Kantabria aldeko mendilerroa eta Bilboko itsasadarraren ikuspegia izateko ere. Zeharkatzen dituen mendiak: Peñas Negras, Pico gailurrak, Cuadro, Mayor, Menor, Ganeran, Gasteran eta La Cruz.

2/ Burdinaren bidea. Galdames, Triano legez, industriaren aitzindari da. Galdamesko mendietatik atera zen urte luzez gero industrializazioa ekarri zuen burdina. Erromatarrek ere esaten zuten, I. mendean, erabat burdinazkoa zen mendia zegoela Galdamesen. Ibilbide honetan horren arrastoak ikusten dira: meatzeak, meatzera eta itsasora jaisteko azpiegitura eta Sauco meatzarien herrixkaren aztarnak.

3/ Burdin gorrixkatik larre berderaino. Mayor ibaiak eta bere inguruak eskaintzen duten paraje naturalez gozatzeko ibilbidea. La Cadenilla, Mayor ibaia, La Ventana gailurra, Galdames bidea eta zubi erromanikotik El Pobaleko burdinolara.

4/Antonio Truebaren bizilekua eta Barbadun ibaiaren ertzeko bidezidorrak.
Aukera bi eskaintzen ditu ibilbide honek:
- Barbadun ibaiaren eskumaldetik doana, meatzariek eta burdinoletako langileek erabiltzen zuten joan-etorriko bidea: El Ventorro auzotik hasita, La Olla XVII. mendeko burdinolaren aztarnak ikusiko ditugu, eta azkenik El Pobal burdinolara iritsiko gara. Errepidea jarraituta Olakua begi bakarreko eta 14 metro zabalera dituen zubia dago.
- Montellano auzora garamatzan bidea: Antonio Trueba idazlea jaio eta bizi izan zeneko etxea ikusiko dugu, Montellano eta San Jinesen etxea, bai eta La Vinagre eta La Pesquera lakuen inguruak ere.

5/ Natura eta erlijioa. La Peña auzotik hasten da ibilbidea eta Uraiaga auzoa eta Madalena kobazulo-ermita bisitatzen dira. 30 metro zabal eta 15 luze ditu kobazuloko ateak. Hortxe egon zen Pepita meatzea eta horren barruan dago ermita. Uztailaren 22an, Madalena egunez, erromeria egiten da bertan.

6/ Jauregiak, herrixkak eta baselizak. Ganboatarren sasoian jauntxo asko bizi zen Galdames inguruan. Horren adibide dira Allende eta Ibarruri jauregiak eta Akendibar eta Los Molinos auzoan egon ziren bost errotak »gaur egun bakarra geratzen da».

7/ Bi dorreak. San Esteban espirituala eta Loizaga luxuzkoa: Rolls Royce autoen munduko erakusketarik garrantzitsuena dago Loizaga dorrean. Igande eta jai egunetan bisitatu daiteke (946 504 491 telefonoa). Ibilbideak El Escobal auzoa zeharkatzen du, meatzeak garrantzia hartu aurretik baserri auzorik garrantzitsuena zena, Galdamesen.

8/ La Galdames trenbidea. Oinez eta bizikletaz egin daiteke bidea, Atxuriaga parketik Los Castaños auzoraino (Abanto-Zierbenan). Burdina eramateko erabiltzen zen trenbidetik doa bidea.

9/ Galdames lau gurpilen gainean. Autoz egiteko bidea da, geraleku zehatzak bisitatzeko ibilbidea oinez egin barik.


Azkenak
2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Israel Donostiako Klasikotik kanporatzeko eskatu du Gernika-Palestina herri ekimenak

Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]


Egiazko arrazoia Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko

Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko helburua ez da erresistentzia ahultzea. Benetako asmoa da inteligentzian eta arlo militarrean bere nagusitasunaren irudia berrezartzea Israelgo iritzi publikoaren aurrean .


Puigdemontek esan du osteguneko inbestidura saioan izango dela

2017tik Bruselan dago Kataluniako presidente ohia, baina itzultzea erabaki du Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura eztabaidarako. “Normaltasun demokratikoko baldintzak ez” izatea salatu du, eta aipatu du itzultzeak suposatzen duen atxiloketa arriskua.


Donostian jarrera eta eraso arrazistak ugaritzen ari direla salatu eta borrokatzera deitu dute

Udaletxe aurrean eginiko prentsaurreko jendetsuan, Donostian gertatzen ari diren jarrera arrazista, klasista eta faxistekin kezka adierazi dute hiriko eragile sozial eta politiko ugarik. Irakurketa bateratua eskaini dute 37 eragilek, besteren artean, Ernai, GKS, Bilgune... [+]


Venezuelako oposizioak dei egin die poliziei eta militarrei gobernuaren kontra egitera

“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]


Israelgo armagile nagusiaren fabrika batera sartu eta gerrarako materiala suntsitu dute Erresuma Batuan

Palestine Action taldeak dio bere ekintzaileek astelehen goizean (abuztuak 6) Elbit-ek Bristolen duen fabrika "inbaditu" dutela. Ikerketa eta fabrikazio zentroa oso zainduta dago, eta espetxeko furgoneta bat erabili dute kanpoko perimetroa txikitzeko.


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


Eguneraketa berriak daude