Literatura kritikaz hitz xume bi


2021eko uztailaren 27an
Adiskide bati esan nion literaturaren inguruko kritikaz idazti behar nuela artikulu hau burutzeko asmoz, eta bat-batean erantzun zidan ea Babelian (El Pais) kritiko batek Bernardo Atxagaren nobelari buruz idatzi zuenaz zerbait esan behar ote nuen.

Bada ez, zuzenean behintzat, lehenagotik ari nintzaiolako gaiari bueltak ematen, baina sumatzen dut lehenago edo beranduago agertu beharko duela gai horrek ere. Hala eta guztiz ere, gure artean ere bada jendea erabiltzen dugun "faire play" honen aurrean kaña gehiago eskatzen ari dena, baina ondoren zer gertatzen den ikusten duenean, izutu egiten dena.

Bada ez, nik beste zerbaitez hitz egin nahi nuen. Gure artean dugun begiko izateko tasuna horretaz hitz egin ere. Egia da, nonbait, ez dela inorengatik kritika txarrik irakurtzen gure aldizkari eta egunkarietan, eta, ondorioz ateratzen dugun erabakia denak onak direla. Nik ez dut horrelako ondoriorik ateratzen, kritikaren ahuleziaz pentsatzen dut, lanari ematen diogun arreta gutxiaz, batzuetan. Baina badakit dena ez dela ona, eta memoriak asko laguntzen duela galdu zena eta mantendu duguna desberdintzen. Harritzekoa da zein arin igarotzen diren nobedadeak gure aurretik, zein arin doazen liburu denden apaletatik.

Esan diote merkatuak agintzen duela gaur. Eta merkatuarekin batera editoreak, eta saileko zuzendariak... Merkatuak ere baditu bere izen eta abizenak, edo bere karguak. Baina arintasunaren aurrean, merkatuaren aurrean gutxi dezake irakurleak, eta horixe naiz ni, irakurketaren gustua publiko egitera atrebentzia agertzen dudana. Dena dago ondo, jarrera horren etsairik handiena da memoria, eta liburuak zein gutxi geratzen zaizkigun esku artean konturatzea. Urteak pasa dira liburu hura agertu zenetik? Ez, hilabeteak besterik ez, uda pasatu da, eta lehenengo uzta hartatik »liburu eguna dela medio sortu den lehen uzta hartatik, gero esango dute gu ez garela omenaldi zale!» oso gutxi geratzen da esku artean. Eta Durangorako Azokara doan aldaparako prestatu behar dugu.

Bueno, guzti hau bidean etorri da, zeren nik liburu bat aipatu nahi nuke: La crítica literaria en la prensa deitu dute, eta asko estimatzen ditudan lagunek hartu dute parte bertan, bere lanari »egunero irakurtzen denari prentsan iritzi emateari deitzen diote lana» buruzko hausnarketak agertu dituzte gaur egun prentsan ari direnek.

Hitz xume bi azpimarratu nahi nituzke liburu horren ondorioetatik.

Lehen hitz xumea zera da: aldiak aldatu egin dira literaturarako, beraz neurri berean aldatu dira kritikarako. Telebistaren eta ikuskizun medioen indarra pean, aldizkari batean idazten denak izan lezake eraginik edo bat ere ez, segun, ez dago neurririk. Baina XX. mendearen hasieran paper bat betetzen zuen kritikak eta gaur egun beste bat, xumeagoa, agian. Garai haietan gizarte talde baten gustu kontuak zuzendu behar omen zituen kritikak, beste hitz batzuekin esateko gizarte talde horren abiapuntu ideologikoak indartu eta bultzatu, aldekoak indartu eta aurkariak baztertu. Gogorra zen beraz erabiltzen zuten hiztegia. Hala ere, gaur egun, kritikaren zeregina besteren bat izan liteke, batez ere "bestetasunaren" ulermena nagusitzen denean. Baina, agian, gertatu den aldaketarik nabarmenena publikoaren alorrean gertatu da. Ez dakit horrela den, baina badirudi kritikaren hartzaileak ez direla gaur gizarteko zati batekoak, baizik eta idazleak eta kritikoak eurak, beraz, kritikaren esparrua itxi egin dela.

Bigarren hitz xumea bestelakoa da. Eta uste dut azkenean bukatuko dudala nire adiskideak nahi zuen gaiaz. Garbi dago Bastoko Soteaz mozorrotuz, jipoia zabaltzera agertzen den kritikoak ez duela etorkizun handirik. Kritikoak jakin beharko luke errespetua izaten, onartzen idazleak borondate onenarekin egin duela, aldi luze batez, lan. Eta hori onartzetik hasteak txukuntasuna emango dio lanari.


Azkenak
Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Eguneraketa berriak daude