Lander Etxebarria: «Nazioa eraikitzerik ez dugula sinetsarazi digute euskaldunoi»


2021eko uztailaren 28an

Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzako 21 kideren aurka egindako auzipetze autoan dago Lander Etxebarria, urriaren 6an deklaratzera deitua. 2003ko apirilean, Bilboko udalean »Sozialista Abertzaleak taldearen» zinegotzia zelarik, Baltasar Garzon epailearen aginduz atxilotua izan zen. Talde honek udalean egin zuen lanaren balorazioa egin digu abiapuntuan: «Balorazioa gazi-gozoa da. Iñaki Azkuna alkatearen gobernuari, gure taldearen proposamenez gain, hainbat sektoreren »auzoetako herritarrenak, bereziki» proposamenak helarazi genizkion. Guk, gobernuaren aurrekontuen aurka izan arren, akordio batera heltzeko prestutasuna azaldu genion Azkunari. Ez zuen ezertxo ere aintzakotzat hartu, ordea». Egungo udalari buruz duen iritzia eman digu jarraian: «Alkateak aurreko legealdiko jarrera larderiatsuarekin segitzen du. Ez dezagun ahaztu, udal hau 2003ko hauteskunde antidemokratikoen ostean gauzatu zela. Espainiako Estatuaren erabaki faxistek indar politiko garrantzitsua »herri plataformen bidez aurkeztua» legez kanpo utzi zuen. Azkunak talde horrek udaletxean parte hartzea errefusatu du behin eta berriro. Gainerakoan, Azkuna politikaren handinahikeria burutzen ari da. Gizarte politikan atzera egin du distira ematen dioten ekimenetan inbertitzeko, PSOEren laguntza lortzeko amore eman du gizarte gaietan bereziki».

Urtebetea pasa zenuen Aranjuezeko espetxean. Zer izan zen esperientzia hura?

Espetxea ez da toki gomendagarria inorentzat. Euskal preso politikoen kolektiboaren aurkako dispertsio eta neurri bereziak direla medio, espetxeko egoera gogorra da. Segurtasunaren aitzakian miaketa zorrotzak daude, debekuak eta abar. Nik zortea izan nuen egoera «normal»ean izan nintzelako. Preso asko isolamenduan egoten dira urte bat baino gehiago ere. Presoen arteko harremanetan »kaleko pertsonen harremanetan bezala» gorabeherak daude, baina elkartasunak balio handia du neurri antidemokratikoei aurre egiteko. Estatuak preso politikorik ez dagoela dio, baina politika berezia darama hauen aurka. Elkartasuna da neurri hauei aurre egiteko modua. Nik barnean nahiz kanpoan elkartasuna jaso nuen eta elkartasuna inoiz baino hobeto baloratzen ikasi dut.

Udalbiltzako 21 kideen auzipetze autoan zaude. Zer deritzozu autoa?

Garzonek Udalbiltza eta ETAren artean egiten duen loturak ez du inongo logikarik, ETA finantzatzeko Udalbiltza erabili dugula esateak ez du funtsik. Gure jarduera publikoa da, gure dokumentuak agerian daude. Garzonen helburua Udalbiltzak Euskal Herriaren antolaketa propioa eta burujabea lortzeko jarraitu nahi duen bidea moztea da. Espainiako Estatuaren helburua herri hau bere buruaren jabe izatera eraman dezakeen edozein bide etetea da. Orain gu kriminalizatzen saiatzen ari da. Ez gara bakarrak. Lehenago hori bera egin du Euskaldunon Egunkariarekin, Ikastolekin eta abarrekin. Baina, horiek horrela izanda ere, estatuak »Garzonen eskutik» asmo hori ezingo luke gauzatu sektore batzuek »EAJren inplikazioarekin, bereziki» ez balute kriminalizaziorako bidea erraztu. Adibidez, ETBk Udalbiltzako kide atxilotuen aurka burutu zuen informazioa gogoratu besterik ez dago. Egun, maila apalagoan bada ere, ETBren informazio politikak »omisioz bada ere» ezker abertzalea kriminalizatzen segitzen du. Jokabide horrek Espainiako Estatuaren ekintzak erraztu ditu, eta zilegiak balira bezala ikusiak izaten dira. Hedabide ahaltsuek Udalbiltzaren jarduera zilegia ez balitz bezala azaltzen dute oraindik ere.

Udalbiltza bakarra da, egun bi dinamika omen dituen arren. Zer da hori?

Udalbiltzak ibilbide bati ekin zion eta hilabete batzuk pasa ondoren ibilbide horretan ikuspegi bi zeudela egiaztatu genuen. Ikuspegi edo dinamika horietako batetik Udalbiltzaren sorrerako printzipioak ez zirela garatu nahi ohartu ginen. Guk »ezker abertzaleko hautetsiak deituak» printzipioak aurrera eramatea erabaki genuen, Udalbiltza ez baitzen sortu itxurak egiteko eta hozkailuan sartzeko. Gure dinamikarekin ados egotea eztabaidagarria izan daiteke, baina ezin esan zilegia ez denik.

Bilboko Euskalduna jauregian orain bost urte sortu zen Udalbiltza. Nola azalduko zenuke orain arteko bere ibilbidea?

Hasteko, lehen etapako ilusioa azpimarratuko nuke. Erakunde nazional bat eraikitzeak Euskal Herria nazio ikuspegitik eraiki daitekeela erakutsi duelako, eragozpen politiko eta egiturazko askorekin topo egingo genuela jakinda ere. Gero, bigarren etapan, frustrazioa etorri zen. Alderdi politikoen arteko liskarrek zinegotzien arteko lana normaltasunez garatzea eragotzi zuten. EAJ eta EAko zinegotziek ez zuten Udalbiltzaren ibilbidea modu normalizatuan garatu nahi eta 2000. urtean, aurrekontu plana onartu zenean, gelditu zen.
Azken eta hirugarren etapan, Udalbiltzaren gaineko debekua ezarri arte, zapuzketa guztien gainetik, ilusioa berpiztu zen eta Udalbiltza lanean hasi zen berriro ere. Eta une hura azpimarratzekoa da, 2001etik aurrera, zailtasun guztien gainetik, Udalbiltzaren egitasmoak gauzatzen hasi baitziren. Eta paradoxikoki, geldirik geratu zen EAJ eta EAko sektoreak ere Udalbiltza bultzatu zuen. Zoritxarrez, Garzonek erakundearen ibilbidea moztu zuen. Orain, zailtasun egoera muturrekoan gaude. Batasuna alderdiaren eta herri plataformen debekuarekin zaildu egin da udalerrien erakundetzea, baita Udalbiltzaren bi dinamikak bateratzea ere. Hala ere, nik aukerak ikusten ditut, itxaropentsua naiz.

Udalbiltzaren "indarrak bildu eta herri gisa jokatzera" deitu du Loren Arkotxa presidenteak. Ez al dira ohiko hitzak?

Ez da mezu berria, ezta Udalbiltzaren hautetsiei egin zaien deialdi berria ere. Baina, dei horrekin berriz ere »testuinguru politiko berri batean gaude eta» aukera berriak izan daitezkeela eta Udalbiltza bultzatzearen beharra azpimarratu nahi da. Eta ez hori bakarrik, nahiz eta debekuaren »Udalbiltzaren nahiz Batasuna edo plataformen debekuen» itzalpean egon, eskaintza zintzo egin du Loren Arkotxak. Alegia, ez gaude legalki onartuak baina gure borondate eta ahalmen guztia jarri nahi dugu proiektua bultzatzeko.

Beste dinamikakoek unea ez dela egokia nazio eraikuntza garatzeko edota ez dela indar aski pentsa dezakete, agian.

Bai. Joseba Egibarrek orain gutxi aditzera eman du "erreferenduma ezin dela lurralde guztietan egin". Hau da, sektore horien iritziz, nazio eraikuntza EAEn bakarrik bultzatu daiteke. Nafarroan eta Iparraldean ez, antza. Bada, Udalbitzak nazio eraikuntza lurralde guztietan bultzatu daitekeela erakutsi du. Hautetsi batzuk azaldu dezaketen ahultasun horren aurrean hau esan behar dugu: ez da erraza, baina guztiok gure indarrak mahai gainean jartzen baditugu asko aurreratu daiteke. Gero bidean desberdintasunak izango direla? Ados. Adibidez, sektore hauetako hainbatek Garzonek hartutako kriminalizazio bidea salatu du. Eskertzekoa da. Baina, horretaz gainera, funtsean balio duena beren ahalmen eta jarduera guztiak Udalbiltzak garatzen segi dezan mahai gainean jartzea da. Beste dinamikakoen konpromiso eza da, tamalez, bi dinamikak aldentzen dituena.

Udalbiltzaren esperientziatik nola ikusten duzu une politikoa?

Hainbat aukera ikusten dut une honetan. Eragile politiko batzuek »batez ere ezker abertzaleko sektoreek», herri honek erabakitzeko duen eskubidearen aldeko ekimenak bultzatzeko une aproposa dela argi eta garbi ikusten du. Egia da, ekimen horiek ulertzeko modu ezberdinak daude. Udalbiltzaren esperientziaren ikuspegitik erabakitzeko eskubidea Euskal Herria osoan landu beharra ikusten dut. Jakina, aldi berean zaila ikusten dut, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren nazio eraikuntza eta ezker abertzalea »neurri juridiko-politikoekin» zanpatzeko bidean jarraitzeko asmoa duelako. Bien bitartean, indar abertzaleek une politiko honetan jarrera eta interes ezberdinak dituzte. Horrek, Euskal Herriaren eskubideak bermatzeko unean, egoera politikoa zailtzen du. EAJk ez du garbi ikusten burujabetasunerako prozesu bat gara daitekeenik. Aldiz, PSOErekin itun berria sinatu lezake EAE mailan, baina horrek ez luke Euskal Herriaren erabakitasun eskubidea onartzea ekarriko.

Nazio Garapenerako Biltzarra osatu da. Zer ekar dezake ekimen horrek?

Ekimena interesgarria izateaz gain behar-beharrezkoa da. Udalbiltza nazioa egituratzeko ekimena izan bada orain arte, aurrerantzean, biltzar hau ezinbestekoa izango da nazio eraikuntzako lanetan ari diren pertsonak eta eragileak bildu dituelako. Biltzar hau hausnarketa eta proposamen politikoaren bidean ari da. Ilusioa berpizteko aukerak eskaintzen ditu, ez da gutxi. Euskaldunoi Euskal Herria ezin dela nazio gisara eraikitzen ahal sinetsarazi digute, Euskal Herria ideia mailan baino ezin dela nazioa izan, alegia. Eta hori ez da egia eta oso kaltegarria da gainera. Ideia hori Euskal Herria etorkizunean ikusi nahi ez dutenek sarrarazi digute: alderdi espainolistek, sasi autonomiaren defendatzaileek… Nazio Garapenerako Biltzarra ideia hori ezezteko ekimen berebizikoa izan daiteke.

Ezintasunak badaude abertzaleen artean ere.

Udalbiltzaren etorkizunaz ari garenean, badirudi Garzonek sinesmen gehiago duela Udalbiltzan, bertan ari diren batzuek baino. Zenbaitetan, estatuen dinamika uniformatzailetik ihes egin ezin izanaren konplexua dugu. Udalbiltzako bi dinamikako kideen aldetik zalantzak, mesfidantzak eta gutxiesteak izaten dira, estatuak berriz garbi dauka Udalbiltzan ahalmena dagoela, egurra gogor ematen saiatzen baita. Horra gure ezintasunaren eta ahalmenaren froga aldi berean.

Baten batek pentsa dezake ETA dela ezintasunaren kasua, estatuaren errepresioaren beldur egon daiteke...

Udalbiltza ETArekin lotzea gezurra eta amarrua da. Agian, batzuek pentsatzen dute errepresioa datorrela ETA dagoelako. Hori pentsatzea zilegia da eta errespetatzen dut. Baina, arazoaren funtsa estatuak herri ukatu batek bere erabakien jabe izatea ez onartzea da. Egoera horren aurrean, guztion elkartasunez askoz ere zailago izango da herri hau geldiaraztea. Zer moduz espetxean galdetu didazu hasieran? Errepresioaren aurrean jarrera ezberdinak izanik ere, elkartasuna dagoela esan dizut. Euskal Herrian elkartasun dinamikak sortu direnean estatuak ez du horren ausart jokatu. Beraz, nazio eraikuntzaren bidean antolatzeko gauza bagara, erabakitasunez ari bagara, estatuari Euskal Herriaren erabakitasuna onartzea beste erremediorik ez zaio geratuko.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Eguneraketa berriak daude