Andoni Urzelai: «Famatu ez dena, ez da ezer gizartean»


2021eko uztailaren 28an
Bizitzaren filman bigarren mailako pertsonaia izatea baino gauza okerragorik ez ei dago. Hori uste dute behintzat Andoni Urzelairen Zirkulua nobelan agertzen direnetatik askok. Eta horregatik saiatzen dira gailentzen, bakoitza bere erara, famatu betierekoa bihurtu nahi lukeen psikopata hiltzailea, hura bere asmoetarako erabili nahian dabilen psikiatra, telebistako Luz roja saioko aurkezlea zein horien guztien hariak mugitzen dituen CESIDeko arduraduna. ETA eta erakunde honen inguruarekin behin betiko akabatzea nahi dute, eta horretarako guztia da zilegi, kaleetan izua barreiatzeko balio baldin badu. Tren edo hegazkin bidaia baten astunaz ahazteko erabat aproposa den intriga nobelaren osagaiak, hala ere, gehiago dira, hor ageri baitira, baita ere, Ertzaintzako zerbitzu sekretuetakoak, ETA erakundeko kideak eta gutxien espero dutenean hiltzera kondenaturik daudenak. Eta oroz gain, telebistaren mundua eta haren ikusle pasiboak. Hona hemen Zirkulua eleberriaren egileak horretaz guztiaz egin dizkigun gogoetak.

Gure artean ba omen da famatu eternala bihurtzearren edozein gauza egiteko prest dagoen asko. Zer egingo luke Andoni Urzelaik ospetsu bilakatzeko?
Ezer ez. Beno, Zirkulua liburuko pertsonaia guztietan badago zerbait izateko nahia, eta nigan ere halako zerbait egongo da, gaurko gizartean geroz eta gehiago baitago grina hori, eta iruditzen zait telebista mundutik sorrarazten dela. Ez dakidana da nahita bultzatutako gauza bat ote den edo ez, baina badago. Egungo gizartean entzutetsu ez dena, ez da ezer, zentzu batean bada ere; hau da, norberarentzat izango da, baina norberaren proiekzioa ez da ezer, ez baldin bada entzutetsua. Orain, neuk pertsonalki, ez nuke ezer egingo horrelakoa izateko.


Beraz, entzutetsu izateko inolako grinarik ez daukazu?
Ez dut uste, nahiz agian ezkutukoren bat izango dudan, idazten den puntutik… Bestela, norberarentzat idatziko luke batek. Baina ni gehiago ari nintzen ezagun unibertsala bihurtzeko grinaz.

Ospetsu bilakatzeko grina-ez grina, zuk Haginkadaka zure lehen nobelarekin Irun Hiria literatur saria irabazi zenuen 2002an. Zer nolako harrera izan zuen liburu horrek irakurleen artean?
Halako lehiaketak irabazi ondoren irtendako liburuek ez dute gero merkatuan zabalkunde normala izaten, beren argitaratzea apur bat testimoniala izan ohi da eta jende askori ez zaizkio heltzen. Behintzat, Haginkadaka nire inguruan oso jende gutxik irakurri du, eta irakurri duenari oso astuna egin zaio. Normala ere bada. Lehenengo aldiz zerbait idazten duzuenean, barrenean daukazun dena hor sartzen ahalegintzen zara, edozein zirrikitu bilatzen duzu zeure ideiak-eta botatzeko, eta ondorioz istorioak garrantzia galtzen du, eta nobela irakurtezin bat egiten duzu. Lehiaketetan beste gauza batzuk baloratuko dituzte, baina nirea bederen nobela moduan irakurtezina zen, eta nire iritziz nobela bat irakurterraza izan behar da, horretarako hartzen du irakurleak: entretenitzeko, hausnartzeko edo nahi dena, baina haren irakurketa ezin da inolaz ere oztopo izan asmo horiek lortzeko, eta Haginkadakan bazen. Oso idazkera ponposoa zuen, eta istorio bera ere gehiago zen nik zenbait gauzei buruz neuzkan ideiak botatzeko aitzakia.

Nolanahi ere, lehiaketa irabazi zenuen berarekin. Asko lagundu al zizun horrek?
Dudarik gabe. Horrelako sariak bultzada dira norberarentzat. Idaztea oso gauza indibiduala da, ziurtasun gabezia handia eduki ohi da, eta lehiaketa irabazteak gutxieneko talentua izango duzula pentsarazten dizu, eta idazten segitzeko gogoa eman.

Zuk Zirkulua osatzeari ekin zenion. Zeintzuk izan dira zure bigarren nobela honen nondik norakoak?
Narrazioaren istorioa ez daukat garbi… Nik nahi nuena telebistak gizartean duen eragina kritikatzea zen, eta halako trama bat eraiki nuen hori egiteko. Banuen beste helburu bat ere, lehenengo liburuaren ondorio gisa: nola edo hala nobela entretenigarri eta erraz bat osatu nahi nuen, iruditzen zaidalako euskaraz falta direla horrelakoak, nik behintzat irakurle moduan sumatzen dut horren falta.

Zirkuluaren traman, Espainiako Estatuko polizia indarrek, psikopata hiltzaile bat eta telebista saio bat erabiliz, ETArekin behin-betiko amaitzeko plangintza izugarria jartzen dute martxan. Norbaiti ideia saltzeko ahalegina al da zeurea?
Ez, ez! Halako gauzak sarri egon direlako bururatu zitzaidan hori. Ni oso "esku beltz" zalea naiz, beti uste izan dut guretzat oso sinpleak diruditen gauzen atzean sekulako trama beltzak daudela, eta hor jardun dut, interes zehatz batzuen atzean zer egongo den jakin nahian. Eta nobelarako aukeratu nuen hipotesia ez da hain irreala ere. Apur bat erradikala eta fikziozkoa izan daiteke, baina seguru nago, ez hor planteatzen den bezalako ahalegina, baina gainontzean denok ezagutzen ditugula intoxikazio informatiboak, gerra zikinaren erabilpena eta horrelako mila gauza. Gauden munduan edozein modutan justifikatzen da gerra bat, hor dugu Iraken kasua. Beraz, ez da zaila gertatzea nik Zirkuluan agertzen dudana. Askoz gauza latzagoak ikusten ditugu egunero.

Zurean porrot egiten du plangintzak azkenean. Errealitatean gertatuko balitz, hala izango ote zen?
Ez dakit. Antzeko ahaleginak egon dira. Eta seguruenera badaude Gobernuko indarrek bultzatutako estrategiak jendea geroz eta gutxiago mugi dadin. Gizartea asko aldatu da azken hamar urte hauetan, uste dut hori nabarmena dela. Jendea askoz ere gehiago bizi zen kalean orain dela hamar urte. Gaur egun, gero eta gutxiago, etxean gelditzen da, bunkerizatuta. Eta niri iruditzen zait aldaketa hori bultzatua dagoela, maila batean bada ere. Egungo telebistako informatiboa jartzen duzu eta, bitxia da baina, ordu-erdi irauten badu hogei minutu izango dira "gertaerak" edo tankera horretako berriak eskaintzeko. Nire iritziz hori jendea beldurtzeko egiten da.


Kalera atera ez gaitezen?
Gutxienez kalea arriskuarekin lotzeko, gure inkontzientean halako zera bat sortzeko.

Eta polizia gehiagoren beharra sentitzeko?
Bai, azkenean hori kate bat da. Liburuan kontatzen den moduan, estatu batek ez baldin badu areriorik, ez dauka armadaren beharrik. Kalean ez badago arriskurik, ez da behar poliziarik… Gizartearen norabideari buruzko gogoeta txiki bat egin nahi izan dut nobelan, azalduz nola justifikatzen diren egoera polizialak, zer-nolako beldurrak sorrarazten dituzten, bai norberarengandik gertuen daudenekiko, bai mundu zabalekoekiko. Gizaki zentzu guztietan beldurtu bat lortu nahi dute.

Psikopatarena izan al da telebista eta oro har komunikabideak salatzeko espresuki aukeratu duzun papera?
Bai. Azken batean nire psikopata gizagaixo bat da. Jendea hiltzeko daukan arrazoi nagusia ez da burutik eginda dagoela, ospetsu bihurtu nahi duela baizik. Izan ere, nork ez die inbidia telebistan azaltzen diren jendilaje horiei: futbolariei, Gran Hermanon edota Crónicas Marcianasen azaltzen direnei? Denok daukagu irudipena, lanik egin gabe, primeran bizi direna. Garai batean galdetzen zenion haur bati handitzen zenean zer izan nahi zuen, eta batek erantzungo zizun suhiltzaile eta beste batek sendagile edo antzeko zer edo zer. Gaur egun, berriz »hala erantzun zidan behin nire iloba txikiak behinik behin»: nik famatu nahi dut izatea. Erantzun izugarria iruditu zitzaidan. Susmoa dut, gainera, dirua lortzeaz harantzago doan zerbait dela. Gehiengoari inkesta bat egingo bagenio, galdetuz: zuk zer nahiago zenuke izatea, famatu diruz erdipurdi ibilita, ala zeharo anonimoa eta dirudun? Seguru nago famoso izatea aukeratuko lukeela jendeak.

Idazle askok esan ohi du idazten sufritu egin duela. Oso oker egongo al ginateke zuk Zirkulua osatzean gozatu egin duzula susmatuz?
Ez, hala da. Beno, idaztean beti sufritzen da, buruan daukazuna azaltzeko moduarekin eta beste, baina bestela oso ondo pasa dut nik nobela hau osatzen.

Hortaz, zenituen asmo guztiak bete dituzu berarekin?
Ez erabat. Berrirakurri dudanean konturatu naiz »dauzkan akatsez gain» istorioak gorantz eta gorantz egiten duela eta momentu batean piramide baten moduan jauzi egiten dela. Bukaeran klimaxa berehala apurtzen da. Horrek badauka bere justifikazioa: nobela hau idazten ari nintzenean, martxoaren 11ko atentatuak izan ziren eta sartu zitzaidan halako zirrara! Hor nengoen ni, halako gizarte klaustrofobiko bat irudikatzen, jende guztia etxean, polizia kalean… Atentatuak gertatu, eta pentsatu nuen, ea errealitateak aurre hartu behar dion nik asmatutakoari? Eta di-da batean eman nion amaia.


Azkenak
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Sudango gerra piztu zenetik bi urte bete dira: paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Eguneraketa berriak daude