Agur Jaunak


2021eko uztailaren 27an

Jaunak agur, agur t'erdi (ber-bis) hala dio ospakizun handitan gure artean kanta ohi den abestiak.

Orain bi aste, ostegunean, irailaren 23an entzun nuen azken aldiz. Beste hiru kanturen ostean, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko koruak kantatu zuen Urte Judizialari hasera emateko ekitaldian. Ez nuen kantatu »ez dut aspaldian kantatzen kantu hori» ez eta jaiki entzuteko »zutik geunden entzule guztiok egun horretan» ezta txalotu ere kantu hori bereziki, bukatzean »bai aurreko beste hirurak».

Erraz da jakiten zergatik ez dudan kantatzen, txalotzen edo ez naizen jaikitzen, kantu hori entzuterakoan, errespetuak agintzen omen duen moduan: agurtzearekin batera erakutsi nahi duen errespetuzko mezua soilik gizonentzakoa »edo gizonenganakoa» da, ez andrazkoentzat. Horregatik, eta, aurreko batean, abesbatza berorri kantu bera entzun ostean, eta taldeko partaide guztiak abokatu izanik, hurbildu nintzaien hauxe adierazteko: ez zela zaila »musika notak jarraiki» Agur andrak esatea, kantatzea, birritako horretan, behin sikiera. Oso interesantea zela bere burua feministatzat duen batek esan zidan, baina hurrengo honetarako ahaztu egingo zitzaion »behin baino gehiagotan esana dut, eta kantari ezberdinei gauza bera; batzuetan beti antzekoak errepikatzen duen erotxotzat ez ote nauten hartuko!?».

Hemendik kanpora, eta harrotasunez, behin baino gehiagotan kontatu ohi dut, euskarak, gaztelerak ez bezala eta jeneroak bereizten dituelako, ez duela gizonezkoentzakotan andrazkoena barne hartzen. Eta, hala, andra-gizon; neska-mutil edota abar zabalak »neba-arreba....» gogoratzen digun moduan abantaila txiki bat badugula hizkuntzaren aldetik »emearena gizonarengan galtzen ez den neurri horretan» nahiz eta bereizkeria penagarri anitz hor egon, beste modu batez »hizkuntzan eta bizitzan». Horregatik, bizi naizen herri honetan (Arrasaten) gizon batzuk «mutikoek» esaten dutenean, mutilak bakarrik direla »ez neska-mutilak» gogoratzeaz gain, erderismoa ala matxismoa den galdetu diet makinatxo bat aldiz »euren asmoa denok sartzekoarena nabarmena denean»; edo lan egiten dudan beste herri honetan (Bilbon) bertako bilbainitoek «los aitas» »erdaraz, noski» esaten dutenean, ea ume horren »edo bere» gurasoak biak gizonezkoak diren galdetzerakoan agertzen didaten harridura »eta kabreoa batzuk» irentsi behar aipaturiko kantuaren aurrean.

Ostegunean bertan, emakumeon zokoratze modu batez milagarren aldiz haserretzen nintzen egun horretan, Txinan, Hunango probintziako Jianyong herrian, Yang Huanyi emakumea zendu zen, ia ehun urtez bizi izanda gero, nushu mintzairaren azken hiztuna. Nushua emazteen arteko hizkuntza izan da, bai hitz egin, bai idatzi andrazkoek besterik ez omen zekiten, eta geratu diren arrastoak oso eskasak omen dira, idatzitakoa emaztea hiltzen zenean berekin lurperatu edo eta erre egin ohi delako. Ez dut irakurri »ez dakit» idazki berezi horiek deuseztatze hori, nushua jakin edo ulertu ezin zuen gizonen mendeku modua izan ote den, edo beste irakurketarik beharko lukeen. Askotan ez baita erraz asmatzen halakoetan, hasierako kantu horren beste zati batez gertatu zaidan moduan: Kantu horren bigarren zatia aldatzeko gogoa ere ematen zidan gaztaroan, «Denok Jainkoak iñak gire, zuek eta bai gu ere...» Eta Goiko horrengan sinismenik ez eta...! Gerora pentsatu nuen ezin nuela hain zorrotza izan, azken baten, denok horrek euskaldunak hain berdintasun zaleak gareneko azalpena besterik ez dela izango, eta Jainkoak eta sinismenak hainbesteko garrantzia izanik, agur egile horrek berdintasunaren ohorea agertu nahia kantatzen: "Denok, bai zuek, bai gu ere, Jaingoak inak gire... denok berdinak", baina orduan garbiago geratu zitzaidan hasierakoa: Euskarak jeneroak bereizi eta esan egiten dituen neurrian, agertzen, esaten ez dena ez dela... Kantua idatzi zuenak «emazte edo andrazkoak Jainkoak inak ez ginela» pentsatuko ote zuen...? Batek daki hori ere, baina batek baino gehiagok tradizioa ezin zapuztu, berdin kantatzen, sentitzen eta egiten jarraituko du.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi du Errusiaren... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude