Zaharra amaitu ezinik


2007ko otsailaren 21ean
Ikasturte politikoa nahaspilatuta dator. Alderdi eta erakunde politikoetako eledunen diskurtsoek eboluzio handiagoa izan dute azken bi urteetan, aurreko hamar urteetan baino. Ukatu gabe ETAren su-eten garaian eman ziren aldaketak, eman ziren esparruetan, eta aitortuta ordukoan dagoela oraingoen jatorria. Iritzi horretakoa naiz behintzat.

Eztabaida politikoaren epizentroa, hala ere, Ibarretxeren egitasmoan dago. Ezin diote meritu hori ukatu etsairik amorratuenek ere. Gauza bat da, baina, eztabaidaren muina bihurtzea eta beste bat etorkizuna ziurtatuta izatea. Begira, bestela, Ezker Abertzalearen kasua. Gaurko eztabaida politikoaren gidoia berak jarri du. Urteetan bakardade gordinean ere aldarrikatu behar izan du eta egun nagusi da. Ordez, Ezker Abertzale organikoa inoizkorik ahulen dago eta soziologikoa inoiz baino nora eza handienean.

Egoera honetan EAJk badu epe baterako etxeko lana eginda. PPrengandik inor gutxik espero du ezer berririk, gutxiago ezer berri eraldagarririk. Ezker Abertzalearen jardunetik, EArenetik eta PSOErenetik, bakoitza bere mailan, etor daitezke etorkizunerako aldagaiak.

Ezker Abertzaleak konpromiso sakonak hartu ditu, bultzatu egin ditu, estrategia politiko-militarra jasan ezingo luketen proiektuetan, jakinik horrela dela. Hala ikusten dut nik Nazio Garapen Biltzarra, esate baterako. Beraz, argi dago zerbait berri, sakonki berria, espero daitekeela. Gero, egia da, baita ere, "malgutasuna" eta "pragmatismoa" hitzak garrantzi handia hartzen ari direla azken egunetan eledun kualifikatuenen ahoetan eta onartu beharko da hizkera horrek arretaren eragina lortzen dutela, nahiz eta oraindik ez den nabarmen geratzen hitz horiek
Ezker Abertzalearen ageriko diskurtsora inkorporatuta zer esan nahi duten.
Badakigu zer adierazi nahi duten beste alderdi guztien ahotan, onerako zein txarrerako, bakoitzaren kaleidoskopioaren arabera, baina ez Ezker Abertzalearenean. Horrek adierazi nahi ez badu ere Ezker Abertzaleak ez duenik malgutasunerako edo pragmatismorako gaitasunik. Besteen adinakoa edo handiagoa, kasuan kasu.

Baina, esate baterako, hurrengo hauteskundeetan ere ordezkaritzarik gabe geratzeko asmotan ikusten ditut, ilegalizazioaren hesia gainditzeko inolako saio sinesgarririk egin gabe.

Ulertzen ez dudana da Madrilgo Gobernuari ETArekin hitz egiteko gomendatzen dion alderdi batek, EAJk kasu, nola ez duen Ezker Abertzalearekin joan-etorri emankor bat lantzen, jakinik Ibarretxe lehendakariaren egitasmoaren inguruan, gainera, adostasunak lortzeko aukerak egon daitezkeela.

Beste alderdi batera jota, EAren haritik espero dudan aldagairik garrantzitsuena erabaki batean laburbiltzen da. Hautatu egin beharko du, edo EAJren altzoan jarraitu, edo jeltzaleetatik ezkerrera dagoen tarte abertzale zabala Ezker Abertzalearekin batera osatzen egokituko litzaiokeen goi mailako erantzukizunari eutsi. Baionako foroan kide dituen Aralar, AB, Zutik eta Batzarre ez lirateke geratuko esparru horretatik kanpo.

PSOE geratzen zaigu. Moncloan dagoen PSOE inkognita bat da. Oraindik ez da PPren trenbidetik atera eta ez du erakusten ateratzeko asmorik ere, ez behintzat Euskal Herriari dagokionean. Zapaterori ezustekoak eman zion Moncloarako sarrera, baina egun gutxira Espainiako tropak atera egin zituen Iraketik. Zein da Patxi Lopezen eskaintza datozkion hauteskundeei begira, PPren estrategiapean egositako ilegalizazioa, Ezker Abertzalearena?

Nafarroako eta EAEko PSOE, bestalde, estatu guztian zehar nortasun sustrairik gabeenak ikusten ditut dauden gizarteekiko. Begiratu eta erkatu, bestela, PSC-PSOErekin. Madrilgo erabakien sarbide hutsa, horretara mugatzen da euren papera. Ikusi, bestela, Navaleko kasuaren aurrean egokitzen zaien paper tristea.

Estatutu zaharra gainditu beharra eta bertako hiritarren hitza errespetatzearen aldeko esaldiak ere ugari dira, baina konpromisorako politikarik gabe, oraingoz.

Laburbilduta, ildo zaharrei oraindik falta zaie amaitzeko.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude