Argitalpenak


2021eko uztailaren 28an

Manikien galeria
Mikel Zubeldia
Euskaltzaindia, BBK
164 orrialde
10 euro

Txomin Agirre eleberri saria

Mikel Zubeldia donostiarraren Manikien galeria eleberriak irabazi zuen iaz Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak urtero antolatu ohi duten Txomin Agirre saria. Diktadore baten menpe urte askotan bizi izandako alegiazko estatu batean kokatu ditu egileak bere narrazioaren gertakizunak eta pertsonaiak: diktadore horren maitale izandako emakumea, bere bihotzeko kuttunari bizia kentzen diotenean katu bi, zakurra eta ume bat zaintzeko neskame gisa lanean hasi behar izaten duena; herioren bisita noiz izango beldurrez jota dabilen ferietako saltzailea; inork nola ez dakien moduan desagertu zen twist kantari famatu bat eta bere biziko erreportajea egiteko irrikitan egon bai, baina horrelako aukerarik sekula ez duen kazetari tristea.

Laneko zuzenbidearen krisia eta globalizazioa
José Manuel Hernández
Manu Robles-Arangiz Institutua
56 orrialde

Lan munduaren bilakaera azken hogeita bost urteetan

Manu Robles-Arangiz Institutuaren bidez kaleratu den Laneko zuzenbidearen krisia eta globalizazioa azterketan, frankismoaren amaieratik 2002. urtera arte lan araudiak eta lanari dagokion zuzenbideak Espania mailan izan duten bilakaera azaltzen du José Manuel Hernándezek, ondorioztatuz hogeita bost urte horiek behin-behinekotasuna, langabezia eta bazterketa besterik ez dutela ekarri. 1976ko Lan Harremanen Legetik hasi, 1980ko Langileen Estatutua berrikusi, 1982ko enpleaguari buruzko Akordio Nazionaletik 1992ko dekretutzarrera emandako maldan beherako urratsak kontuan hartu, eta geroztikako lan-merkatu gero eta malguagoa deskribatzen du, besteak beste, José Manuel Hernándezek.

Garai bateko Unanuko oiturak eta olgak
Jose Agustin Garziandia
Auspoa
231 orrialde 9 euro
8,65 euro

Nafar herri euskaldun baten isla

Jose Agustin Garziandia unanuarrak idatzitako liburua da Auspoa argitaletxeak eskaintzen digun Garai bateko Unanuko oiturak eta olgak, eta hain zuzen ere Nafarroako Ergoiena bailaran, euskararen muga-mugan, kokaturik dagoen Unanun egilea haur eta gazte zenean bizitzen ziren gorabeherak kontatzen dira, Unanuko euskara ederrean. Neska-mutikoen bihurrikeriak, katola eta momoxarroekin ospatzen zituzten inauteriak, gaztelaniaz baino irakasten ez zien eskola, haurren ahotan euskara besterik onartzen ez zuen apaiza eta hark irakatsitako dotrina, neguko gau hotzetan sutondoan bildurik entzundako ipuinak eta kantak; ogia eta sardin zaharrak jaten zituztenekoa, San Juan suak, San Migel aingerua eta San Donatoko ermita, Gabon gaua eta Urte Berria...

Txit oilo bitxia Txinatik iritsia eta urtxintxak
Mercè Arànega
Ibaizabal
30 orrialde
5,60 euro

Maleta eta guzti dabilen oiloa

Mercè Arànega katalanak sortu eta Jose Antonio Sarasolak euskaratutako Txinatik etorria den oilo bitxiaren abenturek euskal haurren artean izan zuten arrakasta ikusita, munduan barrena bere maleta bereziarekin harat-honat dabilen oilo honi gertatutako istorio gehiago kaleratzea erabaki du Ibaizabal argitaletxeak .Txit oilo bitxia Txinatik iritsia eta urtxintxak liburuxkan, neka-neka eginda dago gure oilo hori eta pinu eder baten itzalean lo kuluxka bat egitea erabakitzen du. Berehala lokartzen da, baina baita esnatu ere, zuhaitzetik erortzen zaizkion zotzak eta pinu azalak ez baitiote lotan jarraitzen uzten. Nor ote da aldrebeskeria hura egiten ari zaiona? Bat-batean, animalia txiki, jostalari eta bizkor batzuek inguratu dute oilo panpoxa: urtxintxak dira!

Euskal Herriko Historia II
Batzuen artean
Gaiak
172 orrialde
17 euro

Aro Modernotik 36ko Gerrara

Gaiak argitaletxeak plazaratu duen Euskal Herriko Historian, Historiaurretik 36ko Gerra arteko gertaera garrantzitsuenak azaltzen dira, kapitulu bakoitzean gehitu dizkioten hainbat gai eztabaidagarrirekin batera. Gure herriari bizitzea egokitu zaizkion gertaera gogoangarrien kontakizun hau bi liburutan banaturik dago. Bigarrengoak, Aro Modernotik 36ko Gerrara arte doanak Euskal Herriak XV. mende bukaeratik Frantziako Iraultza bitartean bizi zituenetatik hasi eta frankisten garaipenarekin amaia eman zitzaion 36ko Gerrara artekoak jasotzen ditu. Proposatzen diren gai eztabaidagarrien artean, hauxe bat: zergatik erabaki ote zuten EAJko buruzagiek Errepublikaren alde borrokatzea.

Luma berrien eleak
Batzuen artean
Idazle Eskola
74 orrialde
3 euro

Idazle Eskolak kaleratutako aldizkariaren lehen alea

Tere Irastortzak zuzentzen duen Idazle Eskolaren aldizkaria dugu Luma berrien eleak, idazle berrien narrazioak eta olerkiak jasotzeaz gainera, haien iritzi franko kaleratzen dituen kazeta. Bere lehen zenbakian, besteak beste, ondo idazteko egin beharrekoak gogoratzen dizkie Gotzon Garatek, Juan Luis Mugertzaren lumaren bidez, idazteko grina barruan piztuta daukaten guztiei, eta idazle gazteak aurre egin beharko dien mota askotako proxeneten berri eskaintzen du Alfredo Rodriguez Landak.

Mugaldekoak
Edu Zelaieta
EEF / Susa
78 orrialde 10 euro

Edu Zelaietaren bigarren olerki bilduma

Joseba Jaka IV. Literatur Beka eskuratu zuen Edu Zelaietak Mugaldekoak izenburuko olerki bildumaren proiektuarekin, eta Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak eta Susa argitaletxeak, koprodukzioan, kaleratua izan da bere bigarren poema liburu hau. Muga du olerkariak bertan ardatz »mugaldean bizi den jendea eta mugak zedarritzen dituzten lurraldeak» hiru atal nagusitan banatutako liburu honetan. Mugaldean du izenburu lehendabizikoak, eta mugaldekoen antzinako legea, karabineroen baimenak erosi behar izaten zituzten haien isileko joan-etorriak, gaur egun muga igarotzen saiatu behar dutenen egoeraren latzak, muga guztietan egon ohi den kontrabandoa zein mugalariak gogora ekartzen ditu hor. Urratuak da bigarrena, errealitateak guri egiten dizkigun urratuak eta guk hari eragiten dizkiogunak kontuan hartzen dituen atala. Mugak hausteko jaioak garela aldarrikatzen du bertan olerkariak, sarritan hautsi ezin izaten baditugu ere. Mugarri luzeak dator gero, poeta bere barreneko munduari begira jartzen den atala, sentsazioez zein amodio eta desamodio sentimenduez blai dauden olerkiak eskainiz.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude