Uharte exotikoak eremu erdaldunetan


2021eko uztailaren 19an
Tutera 25.000 biztanletik gorako hiria da. Orain dela mende dezente galdu zuen euskara, eta berreskuratzen ahalegintzea ez da lan makala. AEK bakarrik dabil zeregin horretan duela hamaika urtez geroztik. Horietatik zortzi egin ditu irakasle Alicia Iribarrenek. Sortzez Elizondokoa izanik, Iribarren oso gazte joan zen Tuterara bizitzera, eta horri esker bertako euskaldunzahar bat irakasle eduki dezake AEK-k. Ez da adibiderik ohikoena.

Nafarroako AEK-ko Mikel Aldasorok esan digunez, "eremu erdaldunetan arazo soziolinguistikoa daukagu: euskaldun gutxiago daude eta, beraz, zailagoa da bertako irakasleak topatzea". Nafarroan, beste oztopo bat gaineratu behar zaio horri, Aldasorok gogorarazi duenez: "Hemen, distantziak handiagoak dira. Kontuan hartu Iruñetik Tuterarako edo Lodosarako tartea luzeagoa dela Bizkaia osoa zeharkatzea baino. Beraz, ezin da leku horietara kanpoko irakaslerik bidali, bertan bizitzeko ez bada".

IKAko Sagrario Alemanek dioenez: "Guretzat dirutan ahalegin handia da, kanpoko norbait bidaltzea irakasle, kontuan hartuta, gainera, oso ikasle gutxi edukitzen dituztela". Askotan, baina, irtenbide bakarra izaten da. Prest dagoen irakaslerik aurkituz gero, jakina. Berbarako, Alaitz Etxebarria AEK-ko irakasle zornotzarrak, Karrantzan (Bizkaia) egin zuen aurreko ikasturtea, baina hura amaituta utzi egin zuen. Aurten ondoko herriko irakasle bat izango dute Karrantzako ikasleek. Ez da harritzekoa irakasle dantza hau, herria urruti baitago eta inguruko irakasleak aurkitzea ez da batere erraza.

Aurkako jarrerak, gutxi baina nabarmenak

Zailtasunak zailtasun, eskolak ematea lortzen da. Giro berezian, hori bai. Ehunka urtez euskararen arrastorik izan ez den herrietan, euskaltegi bat gauza bitxia da, zerbait gehiago ez bada. "Arrotz sentitzen garen? Bai", dio Alicia Iribarrenek, "batzuek modu arraroan begiratzen gaituzte kalean euskaraz hitz eginez goazenean edo tabernan gaudenean, exotikotzat gauzkate". Benetan esanguratsua da Iribarrenek "exotiko" hitza erabili izana, horixe bera eraman baitute ahora bai Sergio Gonzalez Karrantzako ikasleak, bai Ander Bezares Biasterin (Araba) dabilen IKAko irakasleak ere.

Euskara exotikotzat hartzen denean, gaitzerdi. Aurkako jarrerak ere badaude, batzuetan muturrekoak. Hala ere, gurekin mintzatu direnak bat datoz: gutxi batzuk baino ez dira erasokor agertzen. Egoera ez da bera herrialde guztietan, gainera. Karrantzan, esaterako, giro erdaldunak ez du saihesten bertakoak euskararen alde agertzea orobat, gehienek hura ikasteko beharrik sumatu ez arren. Bertako eskolan D eredua baino ez egotea horren froga ederra da. Araba eta Nafarroako eskualde batzuetan, berriz, gauzak arras bestelakoak dira.

"Garai batean zaila suertatu zitzaigun Lodosan lokala alokatzea", ipini du adibide Mikel Aldasorok. Gutxi izanagatik, euskararen aurkakoak asko nabarmentzen dira zenbaitetan, Alicia Iribarrenek zein Ander Bezaresek salatzen dutenez. Azken horrek dioenez, hala ere, "horrek ez digu eguneroko jardunean arazo handiegirik sortzen. Baten batek gaizki begiratuko du, baina ikasleei ez zaie inporta". Bestalde, bai Araban bai Nafarroan dabiltzanek udalen laguntza hutsaren hurrengoa izan ohi dela gogorarazi dute, zenbait herritan eskolak emateko lekua utzi badute ere.

Euskal erreferentzia gutxi

Sagrario Alemanek oso giro erdaldunean euskara irakasteak daukan beste berezitasun bat ekarri du gogora: hurbileko euskal erreferentziarik ezak ikas-prozesuan daukan eragina. "Ni Erriberako herri batean irakasle ibili nintzen 1979an", gogoratu du, "eta `bai' eta `ez' zer ziren burua mugituz adierazi behar izaten nuen. Ez dut uste gaur egun hainbesterako denik, baina eremu erdaldunenetan irakasleek euskarri gutxiago izaten dute eskura". Ikasle askok euskaltegian izaten dute lehenbiziko harremana euskararekin.

Zerk eramaten du oso herri erdaldun bateko gizabanakoa euskaltegira? Arrazoi bat baino gehiago egon badaiteke ere, Sergio Gonzalez karrantzarrak horietako bat eman digu, berez okerra izanik dena adierazten duen esaldiaren bidez: "Euskaldun izanda euskaraz ez jakitea bete gabeko zuloa zen niretzat". Jakina, aipatu ditugun eskualdeetan, batez ere hegoaldenekoetan, halako sentimenduak ez dira batere ohikoak. Oro har, ikasleak erakartzea lan zaila da erdara nagusi denean, Mikel Aldasororen ustetan: "Inguru erabat euskaldunean euskaldun ez denak ez badauka bizitzeko arazorik eta askok bizitza osoan euskara ikasteko ahaleginik egiten ez badu, pentsa herri erdaldunean jendea eskolak hartzeko bultzatzea zer den".

"Beste" Errioxan ere bai
Euskalduntzea Euskal Herriko mugez haraino joan dela esanez ez dizuegu aparteko albisterik ematen. Ezagun da munduan zehar barreiatuta dauden euskal etxeetan, adibidez, euskara eskolak hartzen dituztela batzuek arbasoen hizkuntza berreskuratzeko. Guztiz gauza ulergarria da hori. Ulergarria izan daiteke, halaber, atzerriko zenbait unibertsitatek euskara eskaintzea ikasgaien artean. Baina askoz bitxiagoa da, zalantzarik gabe, non eta Logroñon euskaltegia egotea. Hala da, ordea. Orain dela bospasei urtetik Arabar Errioxan dabiltzan IKAko irakasleek astean pare bat aldiz eskolak ematen dituzte bertan.
"Laminiturri elkarteak eskatu zigun eskolak emateko", azaldu du Ander Bezares irakasleak. Dioskunez, logroñotar talde batek eratutakoa da Laminiturri. "Euskara dute aldarrikapenetako bat, euren ondarea ere badela diote eta. Hain zuzen ere, bertako toponimo batetik hartu dute elkartearen izena". Hala, euskara eskolak ematea bururatu zitzaien behinola, eta horretan dabiltza, Arabatik esportatutako IKAko irakasleak barne. Ikasle gehienak Laminiturriren ingurukoak badira ere, jakinminak bestelakorik erakarri du, "hizkuntza berezi bat ikasteko grinak jota-edo", Bezaresen iritziz. "Pentsa, Escuela Nacional delako horretako irakasleak ere badabiltza tartean". Guztira, hiru taldetan banatutako 20 logroñotar ari dira euskara ikasten ekimen bitxiari esker. Ez dago gaizki, 100.000 biztanle inguru daukan hiri espainiar batean.


ASTEKARIA
2004ko irailaren 26a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude