Sobron: harkaitz arteko osasun zentroa


2021eko uztailaren 27an

Sobronera iristeko, Urduñako mendatera doan errepidetik (N-625) A-2122 errepidea hartu behar dugu. Honek, zuzenean Sobrongo bainuetara eramango gaitu. Herria goi aldean dago, 3 kilometrora. Oraindik ere argindarra iritsi ez den herritxo honek, dozena erdi etxe baino ez ditu. Antzina bere bizilagunak nekazari, abeltzain eta basoko lanetan aritzen ziren. Egun, asteburuetako aisialdirako herria da batik bat.

Inguru honen natur balioa izugarria da. Ebro ibaia da bertan mugarri naturala Araba eta Burgosen artean. Baina naturak guk ezarritako mugak ulertzen ez dituenez, bertako bizidunak »gizakiaz aparte» eroso bizi dira lurralde batean zein bestean. Nekazaritza eta abeltzaintzarako toki antzu eta iritsi ezinak izanik, osasun ekologiko aparta mantentzen du. Natura 2000 sarearen barne dago paisaia malkartsu hau. Hondar eta buztinezko substratuaren gainean kare-harri izugarriak daude, paradisua haitzetako faunarentzat. Sai arreen EAEko ugaltze koloniarik ugarienetako bat dago eta arrano beltzaren habia toki ere bada. Era berean, substratu mota hau oso aproposa da bertako landareentzat. Baso anitz eta zabalak topatuko ditugu, haitz artetik hasi eta erribera arte.

Oraingoan bi ibilbide proposatuko ditugu. Bata, Sobrongo Mota mendi gailurrera eramango gaituena. Bestea, berriz, labur eta lasaiagoa Ebro ibaiaren aldamenetik doana.

Mota gailurrera doan ibilbidea

Kotxea Sobronen bertan utzita, ibilbidea hasteko, herrira iritsi aurretik ezkerretara dagoen lur eta harrizko pista hartuko dugu. Ez du inongo galbiderik, pista nagusia jarraitu. Bertako landaretza ikusgarria da. Hasieran artadiko sastrakadia ikusiko dugu, txilarra, ipurua, ezpela.... Gizakiak ustiatzen ez duenez, basoa zabal hedatu da. Artadiko zuhaitz espezieak dira nagusi, arteak, erkametzak, abaritzak, eihar frantsesak, hostazuriak... Landare belarkaretan ere dibertsitate aberatsa dago bazterretan: estrepa, izpilikua... desagertzeko arriskuan dauden zenbait espezie ere bertan bizi da.

Altuera hartu ahala, pinu gorria bistaratuko zaigu. Pagoek irekiko digute leporainoko bidea. Artadi itxi eta iragan ezinetik, pagadi zabalera pasa gara. Zabaldian, haitz handi bat ikusiko dugu: horren atzean dago gailurra. Hontza handiaren bizileku da, baita argi oilarrarena ere. Ezpel artean, orkatz eta basurde ugari bizi da, gauetan herriraino jaisten dena zer edo zer irenstera. Tamaina txiki eta ertaineko haragijaleek ere badute beren txokoa, ez daude oso aparte basakatu, katajineta, lepazuri, erbinude, azeri eta noizik eta behin otsoa.

Burdinazko ataka bat igaro ondoren, beti ezkerretara hartuaz, ezpel artean gailurrera iritsiko gara. Bertako paisaia nahikoa gozatu ondoren, beheranzko bidea hartuko dugu.

Ebro ertzetik, bigarren ibilbidea

Bigarren ibilbidea bainuetatik hasten da. Araba eta Burgos lotzen dituen zubia zeharkatuko dugu eta lehen geldialdia iturrian egin. Iturria koba batean dago, metalezko egitura batek babestuta. Segidan, iturritik ezkerretara doan bidezidorra hartuko dugu.

Erriberako landare eta fauna gozatzeko parada dugu. Sahatsak, makalak, haltzak, ahateak, kopetazuriak eta beste hainbat bidelagun ditugu. Egoera larriagoan dauden igaraba eta bisoi europarra ere nabari da Ebro ibarreko basoetan. Laster batean, bidezidorraren bukaerara iritsiko gara.

Nahi izanez gero, ibaia zeharkatzeko pasadizo batek "La Playa" ostatura eramango gaitu. Handik errepidez egin dezakegu buelta.

Abentura gunea

Sobrongo bainuetan mahai eta aulki ugari dago egun pasa polita egiteko. Abentura gunea ere badu, eskaintza zabala duena: abentura eremua, eskalada, paintball, urpekaritza ibaian... Sobrongo turismoa dinamizatzeko egitasmoa proposatu berri dute uda honetan. Bainuetxe erraldoia eraikitzeko proiektu handizale baten susmoa ere badago. Gure handinahiak kontrolatzen baditugu, bizi kalitatea irabaziko dugu.

Sobrongo ura, botika naturala
Sobrongo bainuetan ur alkalinoa dastatzeko aukera izan dugu, eta bere balio terapeutikoez jabetzeko ere bai. Krenoterapia deitzen zaio gaixotasunak sendatzeko ur mineralak hartzeari. Antzinatik erabiltzen da tratamendu hau eta XX. mendean laborategiak ur mineralen substantziak sintetizatzen hasi ziren sendagai gisa baliatzeko.

Baina nondik dator ur minerala? Atmosferatik datorkigun uraren kantitate bat mendian beherantz lurrazaletik jaisten da, errekastoak sortuz. Gainontzekoa berriz, arroiletako zirrikituetan sartzen da. Harkaitz barruak miatzen dituen bitartean, urak gasak, oxidoak, azidoak, gatzak edo materia organikoak hartzen ditu. Substantzia horiek ematen dizkiote urari propietate bereizgarriak. Sobrongoaz gain, Euskal Herrian honako ur mineralak ditugu:

Ur azido gaseosoak. Azido karbonikoa du ugari. Digestioa errazten du eta sentsazio atsegina uzten. Oso gomendagarria da ahuldutako liseri organoentzat. Ezagunenetako bat Alemaniako Seltz ura dugu. Gure lurraldean, Karrantzan topa genezake ur mineral mota hau.

Ur alkalinoak. Bikarbonatoa edo gatz sodikoak ditu nagusi. Maskuriko harriak disolbatzeko paregabea da. Mota honetakoa da hain ezaguna den Vichy ura. Eta bere parekoa dugu Sobronekoa. Gernu aparatuko gaixotasunentzat erabiltzen da.

Burdin ura. Zaporean ezagutuko dugu. Ahulezia duen ororentzat gomendagarria da. Santa Agedan, Arrasaten topatuko dugu honelako iturria.

Ur sulfurosoak. Hepatikoa ere deituak, arrautza ustel usaina du. Zaporez, gazi eta desatsegina da. Azaleko gaixotasunak, birika eta urdaileko katarroak, asma... sendatzeko aproposa. Aretxabaletan, Ormaiztegin, Aramaion, Baranbion... topa genitzake honelako urak.

Ur mineral gaziak. Gatz mota batzuk ditu ugarien. Onenetakoa itsasokoa bada ere, Fitero eta Beteluko urak mota honetakoak ditugu. Bainuak gomendatzen dira paralisi, erreumatismo kroniko, muskuluetako kontrakzio... eta beste hainbat gaixotasunen kasuan.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


Eguneraketa berriak daude