Unibertsitarioen trena


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Irteera. Duela urte batzuk, seguru aski Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren aldeko argudio berri bat emateko gogoz, Eusko Jaurlaritzako agintariren batek, egunero hiru hiriburuetako campusen arteko unibertsitarioak garraiatzeko zerbitzu berria eta erosoa izango zela plazaratu zuen.

Egitasmo honen bultzatzaileentzat gaur egun autobusez Gasteiz, Bilbo eta Donostiaren artean eskola egunetan mugitzen diren horiek Euskal Y grekoaren bezero potentzialak bihurtzea ez litzateke txarto, baina horretarako prezioak autobusaren parekoak izan beharko ziren eta Leioako campuseko »handiena dudarik gabe» lotura berriak jarri beharko ziren, aspalditik hauteskunde bezperatan aipatzen diren horiek, alegia. Balizko lar, sinesgarritzat jotzeko.

Unibertsitarioek, 100.000 inguru Euskal Herrian, trenaren beharra dugu, aldiz oraintxe dugun garraio sistemarekin oso gutxi dira trenaren bitartez, garraiobide ekologikoenez eta sozialki errentagarrienez hain zuzen, eskola eta fakultatera abiatzen direnak. Autobusaz aparte, automobila da nagusi euskal unibertsitarioen erabileran, gizarteko beste alorretan bezala eta Y grekoak ez du panorama hori aldatzeko betarik ematen.

Hurrengo geltokia. Pare bat aldiz unibertsitate publiko eta pribatuetako errektore jaunak, Alvaro Amann garraio sailburuaren deiari berehala positiboki erantzuteko prest egon dira, Euskal Y proiektuaren defentsan. Gizarte legitimazio faltan egonik, antza, asko baitira, bertoko gehiengo sindikala (ELA, LAB, EHNE, HIRU…) barne, AHTren inpaktu sozial eta ekologikoen aurka tren sozial baten aldeko kritika eraikitzen ari direnak, errektoreek instituzioen arteko gobernarien adostasuna antzeztu dute, kontutan hartu gabe AHTren inguruko desadostasunak eta legitimazio hutsuneak Eusko Jaurlaritzan bertan hasten direla, Intxaurraga eta Madrazoren eskutik.

Kezkagarria da benetan, EHUko kasuan bereziki errektore berriaren jokabidea, unibertsitate talde batek Y grekoaren gaineko ikerketa ekonomiko-sozial sakon baten ostean egitasmo horren aitzakiak kritikatuz garraio politikan irizpide alternatibo eta sostengarriagoak eskatu dituenean. Noren izenean eta zeren defentsan hitz egiten dute errektore jaun hauek?

Ez al dira konturatu Y proiektu hau atzerapen, gezur eta ukazioz beterik datorrela? Edo prest al daude kritika eta irregulartasun guztien gainetik Gasteizko gobernuari zerbitzu politiko interesatu bat egiteko? Proiektu publikoen eztabaida arrazionala demokraziaren funts nagusienetariko bat dugu, beraz eztabaida zein informazio libre eta publikoa premiazkoa da eta AHTren egitasmoak bere baitan akats nabarmen hori darama. EHUko errektore jaunak bere instituzioko ikerlariei entzun ote die zenbat oztopo eta zailtasun izan dituzten Y grekoaren inguruan publikoak "izan behar" diren datu eta dokumentuak eskuratzeko?

Helmuga. Unibertsitateko historiagileengandik ikasi dugu pasa den mendearen hasieran Euskal Herrian tren sare ereduzko bat zegoela. Orain baino trenbide kilometro askoz gehiago zeuzkana, halaber, automobila ekonomiaren funtsezko atala bihurtu zenetik, urtez urte geltoki eta bidaiariak galdu dituena. Une honetan, zailtasun eta traba administratibo ugariren gainetik, gobernu autonomikoak inongo aukerarik ematen ez duenean AHTren proiektuari kritika egiteko eta eztabaida publikoak bultzatu beharrean sistematikoki ukatu egiten dituenean, unibertsitarioen eginbeharra Euskal Y grekoa eta tren sozialaren arteko desadostasunak non diren eta haien irizpide zientifiko-teknikoak gizarteratzea izango litzateke, nire aburuz.

Azterketa eta ebaluazio geologikoak, energetikoak, urbanistikoak, soziologikoak, ekologikoak eta abar dira behar ditugunak eta horretantxe unibertsitarioek zer ematea baitaukate, ezerezaren truke. Hor datza unibertsitarioen aldeko erronka trenaren alde!


ASTEKARIA
2004ko irailaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Eguneraketa berriak daude