Udan jasotako harri bitxiak


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Udan zehar, bila ibili gabe jazo zaizkidanak, jaso ditudanak. Aho zabalik utzi naute, bitxi gertatu zaizkit. Baina posible da ni izatea bitxia, arraroa. Badaezpadan ere, nire planetakorik zuen artean ba ote den, kontatu egingo dizkizuet:

- Donostiako hondartzan jende txintxoak errazago barkatzen du hondarretan botata uztea plastikozko poltsak, latak eta zigarro hondakinak, ipurdia erakustea baino. Norberarena erakustea bide da txarrena: sinestezina da batzuek, aldatzeko, toailarekin egiten dituzten maniobren zailtasuna.

- Gazte euskaltzale batek aitortu zidan -konplizitate doinuz- nazkatuta zegoela euskaragabeekin gaztelaniaz oihu egin beharraz... Ez zegoen oihu egin beharraz gogaituta, ez: gorrotatzen zuena gaztelaniaz egin beharra zen. Euskal kantari ezagun bati entzun nion behin ezin zuela gaztelaniaz kantatu: ez zitzaiola ateratzen eztarritik ahotsa. Gaixotasun psikosomatikoak?

- Trenean nire ondoan eserita zetorren neskak, telefonoz hitz egiteko harengandik urrutiratu ondoren, itzuli nintzenean eta argitu nionean ez nintzela joan koberturagatik baizik eta diskrezioagatik, esan zidan hurrengoan lasai hitz egiteko bere ondoan eserita: izugarri gustatzen zitzaiola besteren elkarrizketak entzutea.

- Hondartzara goiz jaitsi nintzen batean, zabor artean jartzeko leku bila nenbilela, ni bezala zebilen beste emakume baten begiradarekin gurutzatu zen nirea. Etsipen imintzio bat ere egin genion elkarri. Ustezko konplizitatearen babespean, esan nion "Ze lotsa, ez?", eta hark erantzun "Bai, ze berandu garbitzen duten: ez dago eskubiderik!".

- Donostiako bidegorrian zehar nindoala, gelditu egin behar izan nuen, ni ikusi gabe, atzeraka zetorren ume koxkor bat ez harrapatzeko. Haurrak jolasean zebiltzan aitak bidegorriaren gainean aparkatuta zeukan autoaren inguruan, gurasoek hondartzako trepetak jaso bitartean. Oporretako lasaitasunarekin eta badakidalako bidegorriaren zenbait zati oso gaizki diseinatuta daudela, leun-leun esan nien bidegorrian zeudela. Aitatxo hark orduan literalki orro egin zuen, gorri-gorri jarri zen eta garrasika esan zidan "Badakit gaxki gaudela, eta zer!". Ez omen zuen inor behar berak bizikleten bidea non zegoen jakiteko. Beste zerbait ere esan zuen. Ordurako urruti nengoen. Beldurtuta. Ingelesez macho hitza mailegatu dute gaztelaniatik, horrelako jarrerak-eta adierazteko. Agian euskaraz ere mailegatu beharko genuke.

- Gasteizko ezagun batek adierazi zidan, hatsarre garrantzitsu bat ezartzen ari denaren ahotsaz, bera ez zela hasiko zaborra, birziklatzeko, bereizten... Ez zegoela prest udaletxekoei mesede hori egiteko. Ordaintzen zituela zergak.

- Donostiako hondartzan guraso batzuek umeekin erabiltzen duten euskara, gaztelaniaz "y en este preciso instante hemos de encaminarnos al hogar" esango balute bezalakoa da.

- Galiziako hondartza paradisu-antzeko erdi huts batean plastikozko poltsa kutre bat hondartzan utzita, bazihoan gizon batek esan zidan -ezin izan bainuen isilik gelditu- behar ez zuelako uzten zuela poltsa, lasai egoteko: ez zuela behar...

Beldurtu egiten nau nire ingurukoekiko beldur gero eta handiagoak. Gortuko ahal naiz derrepentean, egiten denaz izututa, zergatik egiten den ez entzuteko. Kontua da oso ozen hitz egiten dugula eta zaila dela ez entzutea. Bide batez, ohartu al zarete zenbat dezibel erabiltzen dugun gertukoenekin ere hitz egiteko?

Datozkigun plan-eztabaidetarako apunte bat: garbi dago akustikoki behintzat espainol garela.

Ezin dut bukatu nire udako azken artikulu hau bihotzeko min bat paperera isuri gabe. Aurtengo negua neguago izango da Gasteizen: ez dugu izango bidegorrietan barrena Joseba Olalde gure argazkilariaren irribarre goxoarekin topo egiteko esperantzarik.


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude