Gazteak eta emakumeak ELAko zuzendaritzara


2021eko uztailaren 27an
ELA sindikatuak azaroaren 26 eta 27an egingo du XI. kongresu konfederala, eta, behin hura burututa, litekeena da emakume bat izatea idazkaritza nagusiko karguan. Hala gertatuko balitz, Jose Elorrieta oraingo idazkari nagusiaren lekukoa hartuko luke, hots, karguan hamasei urte eta sindikatuan askoz gehiago daramatzan gizonarena. ARGIA aldizkariari heldu zaizkion datuen arabera, horrela dirudi kontuak, eta, datorren kongresuan esan bezala gertatzen bada, historikoa eta berebizikoa izango litzateke ELAko zuzendaritzako aldaketa. Izan ere, Euskal Herrian, Espainian eta Frantzian »beharbada Europan eta munduan ere bai», masa-sindikatu baten zuzendaritza hartuko lukeen lehen emakumea izango litzateke, nahiz eta Euskal Herrian emakume bat ezagutu dugun EHNE sindikatuaren buruan.

Ekaineko eta uztaileko hilabeteetako Landeian, euskal sindikatuaren organo informatiboan, Jose Elorrieta oraingo idazkari nagusiari egindako elkarrizketa zetorren, eta, buru horrek zioenez, XI. kongresuaren osteko zuzendaritza "genero-belaunaldien errelebuaren" emaitza izango da. Hauxe baieztatu zuen Elorrietak: "XI. kongresua, besteak beste, ELAn historia egin duen sindikalista-belaunaldi oso baten txanda-uzte moduan ere ageri zaigu. Hurrengo kongresuan, erabatekoa izango da aldaketa edo ordezkaketa: ELAko zuzendaritza, benetan, 76ko kongresuan izan ez zirenen eta sindikatua legeztatu zenez geroztik zuzendaritzan kargurik izan ez dutenen eskuetan geratuko da. Genero-belaunaldien errelebua izango da".

Elorrietaren iragarpenak adierazten du ELAren hurrengo kongresutik aterako den zuzendaritza pertsona gazteagoez eta hainbat emakumez hornitua izango dela. Eta, gorago azaldu dugunez, litekeena da emakumeetako bat idazkari nagusia izatea. Testuinguru horretan, eta genero-belaunaldien erreleboaren justifikazio moduan, aski da erantsi ditugun tauletan erreparatzea: ehun mila afiliatu baino gehiagoko multzoan, 34.927 emakumeak dira eta 25.603 lagun 35 urtez beherakoak.

ELA sindikatua duela laurogeita hamahiru urte jaio zen, eta luzaroan iraun zuen klandestinitatean. Manu Robles Arangiz izan zuen lehendakari 1933tik 1982an hil zen arte. Legeztatu ondorengo lehen kongresuan, 1976. urtean, Alfontso Etxeberria hautatu zuten idazkari nagusi eta 1988a artean iraun zuen karguan, harik eta Jose Elorrietak ordeztu zuen arte.

Gizarte-ereduaz kezkatuta

Sindikatuak, duela urte eta erdi, kongresu berezia egin zuen, eta antolamendu mailako aldaketa ardurakoak onartu zituen. Orain, XI. kongresua datorkio. Bilkura horretan, ez da antolamenduzko berrikuntza nabarmenik izango, baizik eta, alderdi horretan aurrez egindako hainbat urrats »4 federazioak eta 12 eskualdeak» berrestea izango da kontua, eta eginkizun dagoenari bultzada bat ematea. Esate baterako, eskualdekako batzordeak eta batasun lokalak abian jartzea.

ELAko gaurko arduradunak kezkati daude, oraingo gizarte-eredua dela eta, baina, Landeiako idazkari nagusiaren elkarrizketatik ondorioztatzen denez, sindikatuari berari nahiz herritarrei kezkaren ardatzak transmititzen asmatu ezinik dabiltza. Azken lau urteetako balantzeak ez ditu asebete, eta autokritiko ageri dira. Azken lau urteotako balantzea eskatuta, honela erantzun zion Jose Elorrietak "Zein eremutako emaitzak ez dira izan idazkari nagusiak nahiko lukeen bezain onak?" galderari: "Sindikatua aritu da etxebizitza, fiskalitatea eta antzeko gaiak eztabaidatzen, eta horrek adierazten du gizarte-ereduak kezkatzen duela erakundea, baina ez gara heldu... Oraindik ez dugu lortu gai horien garrantzia iritzi publikora helaraztea, gai horiek sindikatuaren dinamikan txertatzea... Ez behintzat behar adinako indarrez. Aurrera goaz urraska, baina bide luzea dago oraindik eta fronte asko dago zabalik".

Negoziazio kolektiboaren eredua finkatu nahi dute
Azken bolada honetan, bereziki Hego Euskal Herrian, gatazka laboral handiak eta iraupen luzeko grebak ari dira gertatzen. Patronalak batez ere ELA salatu du greba batzuen luzapenaren erantzule gisa, argudiatuz jarrera gogorra eta "intrantsigentea" daukala negoziazio kolektiboan. Bada, norbaitek uste badu ELAren hurrengo kongresutik negoziazio kolektiboko ereduaren aldatzea segituko dela oso oker dabil. XI. kongresuko ponentzia zentralaren arabera, euskal sindikatuak finkatu egin behar du negoziazio kolektiborako aurrez hautatutako eredu hori. Zuzentzat jotzen du azken lau urteetako lan egiteko modua: borrokako eta konfrontazioko dinamikak »batzuk oso luzeak» planteatuz, enpresa berrietan, sektore berrietan... errebindikatzeko espazioak ireki izana.
Elorrietaren iritziz, "urratu dugun negoziazioko dinamikak aldaketa garrantzitsuak ditu jomuga; besteak beste, alokairu-eskala bikoitzak eta generozko diskriminazioak deuseztatzea, azpikontratazioen gaia bideratzea eta abar. Negoziazio kolektiboaren alorrean, lehen baino askoz jardunbide zorrotzagoari, konplexuagoari... eman diogu bide, eta patronala ez dago gauetik goizera amore emateko prest, baina behartu egin behar da horretara. Jarrera horrengatik izan dira hain luzeak gatazketako batzuk. Pultsu hori hil edo bizikoa da etorkizunari begira; erruz daukagu jokoan".
Sindikatu abertzalearen ustea da patronalak eta gobernuek oso interes kaskarra daukatela, edukiez aritzeko espazioak zabaltzeko. Irizten dio ez dutela aterabiderik nahi langile-klasearentzat funtsezkoak diren gaietarako, eta, hain zuzen ere, orain eztabaida soziala aipatzen ari direnek berek urratu zituztela joko-arauak. Orain aho betean eztabaida soziala eskatzen ari den patronal horrek berak baztertu zuen eztabaida duela bost urte, ukatu egin baitzuen Lan Harremanen Kontseiluan lanaldiari eta enpleguari buruzko akordioa negoziatzea. Eta, horrexegatik ari zaio gertatzen ELAri hain gogorra aurtengo negoziazio kolektiboa, eta horregatik probokatu behar izan ditu gatazka hain luzeak: adibidez, «Caballito" multinazionalekoa, dagoeneko bederatzi hilabete bete dituena.


ASTEKARIA
2004ko irailaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude