Ez ohiko urte politikoa


2021eko uztailaren 27an
Urte politiko hau Ibarretxeren egitasmoak markatuko du. Zapateroren gobernu berriak, PPren Espainiako aberrigintza konstituzionalak areagotutako krisiari irtenbidea eman asmoz, kataluniarren eta andaluziarren mugetan egingo dio aurre estatu ereduaren eztabaidari. Presarik gabe. Lehenengo EAEn zer gertatzen den ikusiko dute sozialistek. Espainiako subjektu konstituzionala kasik ezertan aldatu gabe, Espainiaren eredu berri bat posible dela aldarrikatuz, "Euskadi posiblea" eskaintzen ari zaio PSOE EAJri. Ibarretxek bere horretan jarraitzen du ordea, eta EAJko lidergoa duenez, ikusi egin beharko da noraino iristen den. Gauzak ondo ez doazen heinean, EAJn, estatutu berriaren planteamendua abertzale eta ez abertzaleen arteko ulermen moduren batean kokatu behar denaren ahotsak indarra hartuko du. Batek baino gehiagok Ibarretxe Planaren errebisioa eskatuko du. "Euskadi posiblea" ez onartzearen prezioa isolamentua dela argudiatuko du alderdi sozialistak. Nik uste, urruti dago oraindik estatutu berriaren izenean alderdi sozialistak lidergoa hartu dezakeen unea; EAEn benetako lidergoa hartzea eta Espainiako soberaniaren aitortza kasik uztartu ezinak direlako. Baina, ahal duten neurrian, Ibarretxek ekiniko bideari oztopoak jarriko dizkiote; ez bakarrik Madriletik baita tradizionalki euskaldunen alde egin duten kataluniarren konplizitatea bilatuz ere. Min handia egin dezake alderdi sozialistaren paretak. Pareta hori euskal abertzaleen arteko eltzea egosten duen faktoreetako bat da.

Ezker Abertzaleak legez aitortzarik ez du, baina soziologikoki duen indarra aprobetxatzen ari da bere ariketa politikoan. ETAk Espainiako estatua baldintzatzeko gaitasunik ez du. Baina EAJ baldintzatzeko aukera guztiak aprobetxatuko ditu; Nazio Eztabaidagunetik normalizazio politikoaren eskaintza garatuko da autodeterminazioaren aldeko indarrak batuz. Batasunak, Eusko Legebiltzarrean Ibarretxe plana bozkatzerako garaian, isolamendu politikoa salbatu eta autodeterminazioaren aldeko prozesu hori lideratzeko duen helburuaren interesen baitan jokatuko du. ETAren garaia agortzear dago, ezeren garantia baino gehiago guztiaren oztopo bilakatu delako. Ezker Abertzaleak Ibarretxe Planaren aurka egiteko argudioen artean Euskal Herriaren soberaniaren zatiketa aipatzen du. Baina oinarrian, beste arazo bat ere bada; Ezker Abertzaleak ez du ikusten egungo arau-bidearen baldintzetan nola lortu daitekeen Euskal Herriaren nazio eraikuntza »hori da Aralarri egozten zaion kritika nagusia». ETAren borroka ordezkatu behar bada Espainiarekiko haustura estrategia jarraituko duen herri dinamika eraginkorrago bat sortzeko izan dadila. Beraz, Ezker Abertzalearen apustuak abertzaleen arteko batasunean oinarritutako gizarte mugimendu zabal batetara apuntatzen du; ezinbestean estatuarekin haustura planteatzen duen estrategiaren bidez. Oraingoz, hortik Ibarretxeren egitasmora alde handia dago. Ibarretxek, ETA hor dagoen bitartean, Ezker Abertzalearekin inolako adostasunik ez dela izango adierazi du. Baina Ezker Abertzaleari, Ibarretxeren egitasmoa estatuari desafio egiten dion neurrian zaio baliagarri; eta egiten ez dion neurrian ez. Ezker Abertzaleari ere, egungo baldintzetan, denbora politikoa agortzen ari zaio; EAJ bere lurretara eramateko dauzkan aukerak ez dira handiak. Eta erakundeetatik kanpo hotz handia egiten du.

EAJ eta Ezker Abertzalearen arteko lankidetza oztopatzen duena ez da soilik ETA, soberaniaren ikuspegi ezberdina edota euskal aberrigintza lideratzeko lehia ere bai. EAJren aberrigintza ereduaren eta Ezker Abertzalearen aberrigintza ereduaren arteko distantzia handia da oraindik. Azterketa ezberdina da EAJren baitako ikuspegi ezberdinak kontutan hartzen baditugu. EAJko sektorerik soberanistenak ere nazio eraikuntzaren prozesua, erritmo eta neurriak Ezker Abertzalearekiko ezberdin ikusten ditu. EAJko ikuspegi hau dutenek, hala ere, Ibarretxe Planaren garapena abertzaleen erdigune moduan hartuta, Ezker Abertzalearekiko lankidetzaren emaitzetan konfidantza gehiago dute indar konstituzionalistekiko lankidetzaren emaitzetan baino. Baina EAJko zuzendaritzaren gehiengoaren ikuspegia beste bat da: ez dute ikusten lan komun horren bidez egitura politiko berri bat nola osatu daitekeen indar konstituzionalistekin adostasunetara iritsi gabe; eta Ibarretxeren egitasmoa, orain planteatuta dagoen moduan, oztopo bilakatu daiteke, adostasun horretarako.

Ibarretxek, egoera polarizatu batean gizartearen babesa eskuratu zuen; erabakimena euskal hiritarren eskuetan egotearen eta jokabide demokratikoaren aldeko apustuarekin. Baina orain »hauteskundeetara iritsi bitartean, behintzat» gizarte politikoa du aurrean. Gizarte politiko horrek bi pintza moeta egiten dizkio. Alde batetik alderdi sozialistaren eta Ezker Abertzalearen pintza; pintza horrek EAJn ere tentsioa sortu lezake ordea; batzuk Ibarretxeren oraingo egitasmoan sinesmena duten bitartean, besteek, oraingo baldintzetan, sinesmen gutxiago dute. Ibarretxek alderdian egoera konplexua badu, hirukoa osatzen duten alderdien arteko harremanek bidea ez diote erraztuko; etorkizunean lankidetza iragartzea ez da zaila; batzuei beste erremediorik geratzen ez zaielako; baina horrenbeste jokabide desleial ez da ikusi hain metro gutxitan azken urteetan.

Eszenatoki honetan, zentralitate politikoari bukaeraraino eustea ez da erraza izango. Momentuz, Ibarretxek Eusko Legebiltzarra bilakatu du eztabaida politikoaren erdigune; ez da gutxi. Agian, denok espero dugun konponbide politikoa ez dator guk nahi bezain azkar, baina etorkizunak erakutsiko du Euskal Herrian konponbide politikorik ez dagoela hiritarren erabakitzeko gaitasun eskubide demokratikoaren oinarritik kanpo. Hori demokratikoki lortzen den bitartean, auzi politikoaren eztabaida, oraindik erabat ez, baina geroz eta parametro demokratikoagoetan burutzen ari da. Horretan Ibarretxek zerikusi handia izan du.


ASTEKARIA
2004ko irailaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude