Bero-beroan


2021eko uztailaren 20an

PPk 600.000 euro eman zien biktimen elkarteei

COPE irrati kateak kontu korronte bat zabaldu du banketxe batean Eusko Jaurlaritzak Coviteri (Terrorismoaren Biktimen Kolektiboa) ukatu ei dion diru-laguntza jaso nahian. Covitek aurten 30.050 euro jaso ditu Eusko Jaurlaritzatik, baina Covitek gehiago nahi zuen, besteak beste, Euskal Herrian biktimez arduratuko zen bulego bat sortzeko. COPEk, beraz, kontu korronte horrekin, Jaurlaritzaren jarrera salatu nahi izan du. Honen guztiaren harira, ETAk eragindako biktimen elkarteei 2003 eta 2004rako PPren Gobernuak eman zien laguntza zuzena 600.000 eurokoa izan zela ezagutu da. Diru gehien AVT elkartek jaso zuen, 213.000 euro, Covitek 50.000 euro eta Fundación Papeles de Ermua elkarteak 46.000 euro. Beste 251.000 euro hamabi elkarte desberdinek eraman zituzten, esate baterako, giza eskubideen aldeko Miguel Angel Blanco Fundazioak 33.000 euro, Tomás Caballero Fundazioak 32.000 eta Gregorio Ordoñez Fundazioak 30.000.


Aralarrek udal kontseiluak sortzea proposatu du

Alderdi Politikoen Legeak ekarritako ondorioak saihesteko udal kontseiluak sortzea proposatu die Aralarrek alderdi politikoei. Hauetan ordezkaritza lortutako udal hautetsi guztiak egongo lirateke, legez kanpo utzitako ezker abertzalekoak barne, eta kontseilu hauetan erabakitakoa onartuko litzateke ondoren udal batzetan. Aralarren esanetan, zortzi udaletan neurria abian da jada.


PSOEren Gobernua ETArekin hitz egiten ari dela dio Arzalluzek

Xabier Arzalluz, EAJko buruzagi ohiak jakinarazi duenez, PSOEren Gobernua ETArekin hitz egiten ari da. Informazioa berehala gezurtatu dute bai PSOEtik eta baita Batasunetik ere. Xabier Arzalluzen hitzak nola interpretatu behar diren sukalde lanetan ari direnek jakingo dute hobeto, baina PSOEk horrelakorik ez duela egingo azpimarratu du eta Batasunak hori Aljerreko eredua dela aipatu du, dagoeneko ezker abertzaleak baztertua duen negoziazio eredua. Etengabe Madrilera begira aritzeko garaia iragan dela esan da Batasunetik, eta irtenbidea Euskal Herriko alderdien artean adosten dena aurrera eramatea dela. PSOEk 1982an lortu zuen lehenbiziz Espainiako Gobernuko lidergoa eta harrezkero bere gobernu guztiek izan dituzte kontaktuak ETArekin.


Bide baskistaren sinesgarritasun arazoak

Patxi Lopez jadanik ofizialki da datorren maiatzean egingo diren EAEko hauteskunde autonomikoetarako PSE-EEren lehendakarigaia. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko lehendakariaren sostengu osoa duela irudikatu berri du Bilbon eta horretarako Sestaoko La Naval ontziolaren etorkizuna berma dezakeela erakutsi nahi izan du. Madrilen eta Gasteizen PSOEk gobernatzearen indarra erakutsi nahi izan du Lopezek, txistuaren, txalapartaren eta euskararen doinuez jantzita. Kataluniako PSCren ereduari jarraiki, baina hark erakutsi izan duen ausarditik oso urrun oraindik. Harengana noraino hurbiltzen den hasiko gara ikusten apurka, batez ere autonomia estatutu berriaren proposamena pixkanaka aletzen hasi ahala. Asko dago ikusteko eta entzuteko datozen hilabeteetan, baina PSE-EEk egin nahi duen bideari ez zaio ikusten oraindik Eusko Jaurlaritzako lehendakaritza irabazteko adinako indarrik eta sinesgarritasunik.


Ikas-Bik auzitara joko du

Irakaskuntza Publiko elebiduneko gurasoek hainbat eskakizun egin zioten Hezkuntza Ministerioari eta ikasturte honetan, euskara irakasteko beharrezko lanpostuak sortuko zituela uste zuten. Ez da hala gertatu, ordea, eta Ikas-Bik bost eskakizuneko zerrenda zehatza igorri dio Hezkuntza Ministerioari. Bi hilabetean erantzunik ez badu auzitara joko du elkarteak.


Lanbide Heziketan euskararik ez

Sakanako Altsasu herriko institutuko ikasleek Nafarroako Parlamentuan Lanbide Heziketan euskaraz ikasteko aukera eskatu berri dute. Luis Campoy Hezkuntza kontseilariak eskaerari erantzun dio. Hona esandako batzuk: ez daukala euskarazko Lanbide Heziketa bultzatzeko inolako intentziorik, lehentasuna ikasketen kalitatea bermatzea dela eta inolako taldek ez duela kritikatu bere sailaren politika orain arte.


EAEn D eredua nagusi

Ikasturte honetako matrikulazio datuen arabera, 18 urte arteko EAEko ikasleen %50,3ak aukeratu du D eredua. B ereduan %23,1 arituko da eta behera egin duen eredu bakarrean, A ereduan, % 26,5a. D ereduaren igoera %3,3koa izan da. Nafarroan %30ak ikasiko du gorantz egiten ari den D ereduan.


Pegenaute Nafarroako Parlamentuan

Hizkuntza Politika aztertzeko ponentziak hasi dira eta Pedro Pegenaute eta Andres Iñigok egin dituzte agerraldiak. Pegenaute Hizkuntza Politikako zuzendari nagusiak nabarmendu zuenez, Euskararen Legea eskuetan duela, egin behar duena egiten ari da. Irailaren 15ean Gregorio Monrealek hitz egingo du, 22an Jose Maria Rodriguezek eta 29an Hizkuntza Gutxituen Bulegoko ordezkariek eta Euskara Kultur Elkargoko kideek.


Seaska erantzunaren zain..

Irailaren 2an Hautetsien Kontseiluan egin zuen protesta Seaskak eskolak emateko baldintza egokiak eskatuz. Irailaren 6an, berriz bildu ziren erantzun baten zain daudela gogorarazteko. Alain Lammassoure Hautetsien Kontseiluko Presidentea eta Brisson Kontseiluko Euskara Saileko arduraduna Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin eta Parisko errektorearekin harremanetan jarri dira. Errektoretzak epe laburrean biltzeko proposamena luzatu die Seaskakoei. Hala ere, dituen beharrek bestelako trataera behar dutela azpimarratu du Seaskak eta aldarrikapen oinarrizkoak lortzen ez baditu mobilizazioak egingo ditu.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude