Oporretan ere hankamotz


Mila urtetan zehar, giza bizitza zerbaitetaz nabarmendu bada, gizakiak lur azaletik gaizkia ezabatzeko burutu ahalegin jarraikiarengatik izan da. Porrota ere halakoa gertatu da, izanaren eta izan beharko lukeenaren artean diferentzia nabaria eman baita beti. Eta gurpil ero baten antzera, gizarteak iluntasuna ezagutu du argitasunerako egitura eraikitzen ari zela pentsatu duen bakoitzean. Aro, erregimen, nolakotasun eta baldintza guztiak berdintsuak gertatu zaizkio gizadiari bere ezintasunean. Duintasunaren aldeko apustua egin ahal izan duen arren, teorian behintzat, gizakiaren garapen integralari dagokion gutxieneko oinarrian bertan egin du txirrista gizarte zibilizatuak.

Udako oporrak garai egokia suertatzen dira nolabaiteko deskonexioa eragiteko, urte osoan zehar munduko edozein izkinatatik ailegatzen zaigun iluntasunari begira. Balazta jartzen diogu ohiko erritmoari, balazta artifiziala, noski, horma garai baten moduan eraikia, non bere babespean kokatzen dugu geure burua, errealitateari bizkar emanez. Normalean gaizkiaren erasoari aurre egiteko gai ez banaiz, zergatik segitu behar dut etsipena ongarrituz, teorikoki suspertze fisikoari lagungarri gerta dakiokeen unean egonda? Nolanahi ere, beti da zirrikituren bat kanpo presioa helarazten diguna. Oporretan ere, beraz, hankamotz.

Inoiz idatzi dut historia ziklikoa gerta daitekeela. Oxfordeko H. A. L. Fisher irakasleak aspaldi zioen gauza berdintsua, historian erritmo, zentzu eta aukera erregularrak igar daitezkeela azpimarratuz. Bada, aurrekoarekin kontraesanetan sar naitekeen arren, armonia horiek niri askotan zeharo egiten didate ihes, eta ezin dut ikusi porrot bat beste baten atzean baino. Historiako orrialdeetan garapena hizki handiz idatzita badago ere, garapena ez da naturaren legea, eta belaunaldi batean irabazitakoa samur gal daiteke hurrengoan. Giza ideiek bortizkeriara eta suntsipenera eraman gaitzakete. Eta, zoritxarrez, eraman egiten gaituzte, erraz froga daitekeen eran. Baina, beste behin ere adierazi nuen moduan, historiak darakuskigun gauza bakarra zera da, historiak ez diola inori ezer erakusten.

Nioen moduan, ordea, oporretan gure erritmoa aldaraz badezakegu ere munduak hogeita lau ordu ematen ditu bere ardatzaren inguruan bira osoa burutu bitartean. Eta giza kontzientzia zein jarduna beti bezain iratzarria egon ohi dira tarte horretan. Historia gizaki bakar baten borondatez egiten ez den moduan, geure nahia -lasaitasun erosiari buruzkoa- urrun aurki daiteke munduko protagonismotik. Eta zehazkizun txikiek »sarritan ikusezinek» gertaera historikoak eragin ditzaketen bezalatsu, oporretako eszenatokia bere faltsukerian azal dakiguke, aise asko.

Gizadiak oreka bilatu nahi izan duela? Horixe idatzi dut artikulu honen hasieran. Baina kasu askotan »beti ez esatearren» zientzia garapena moralaren atzetik joan delako mentalitatea azkarrago ibili ohi da moralitatea baino eta, batez ere XX. eta XXI.ean, zibilizazioa dirdiratsuagoa ageri zaigu kultura baino. Poeta hark zioen moduan, bitarteko hobeak ditugu helburu ez hobeago baterako. Garbi? Eta zibilizazio horrek auzo globala sortarazi du baina ez, zoritxarrez, kulturak jaioaraz zezakeen anaiartekotasuna. Auzo globalean gero eta ezezagunagoak, gero eta etsaiagoak. Nahiz eta oporretan egon.


Azkenak
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


Groenlandia erosi nahi dute

Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]


2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


2025-01-22 | Itxaro Borda
Hutsa egin

Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]


“Noizbait ere gauzak bukatu egin behar dira, konplitu dugu ARGIA sariekin”

Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Karmelo Landa
Korapilo-morapilo mordoilo

Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.

Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


Eguneraketa berriak daude