Ohitura kaltegarriak asko zabaldu dira


2021eko uztailaren 27an

Aurreko astean jorratzen hasi ginen txostenak 16 urtetik gorako Espainiako Estatuko populazioa aztertzen du, eta ikerketa horren arabera gure gizarteak duen arazo handienetako bat sedentarismoa da. Gaur egun, 5,9 milioi pertsonak eserita dihardu lanean, beraz, ez du inolako jarduera fisikorik egiten lan orduetan. Ez da hori okerrena, txostenak esan bezala, horietatik askok ez baitu apenas ariketarik egiten bere aisia-denboran ere.
Gero eta usuagoa den obesitatea »10 urteotan gaitz horren eragina %9,1etik %13,7ra igo da» "ezer ez egite" horrek azaltzen du neurri batean, baina baita elikadura desegokiak ere. Helduen artean, ia 2,3 milioik ez du frutarik jaten, 1,2 milioi dira, berriz, beren dietan berdurarik sartzen ez dutenak. Eta, aitzitik, asko ugaldu dira hestebeteak egunero kontsumitzen dituztenak (6,8 milioi pertsona), zer esanik ez, gozoak, mota batekoak nahiz bestekoak, hartzen dituztenak (11,7 milioi).
Tabakoaren kontsumoak, eta baita edari alkoholdunenak ere, behera egiteko joera du gizonezkoen artean, baina goranzko bidea hartu du emakumezkoetan. Ondorioz, nikotina zaleak gutxitu egin dira, %36,2tik %31,2 izateraino, baina hamar urteko epeaz ari garela kontuan hartzen badugu, murrizketa hori ez da aski gainerako faktore negatiboen eraginari aurre egin eta haien kaltea gainditzeko »gaixotasun kardiobaskularren sorrera gutxitzeko, esate baterako».
Osasunarentzako kaltegarri diren ohituren errepasoa amaitzeko, lotan ematen ditugun orduak aztertuko ditugu. Hamar urtean zertxobait behera egin dutela ikusiko dugu: batez beste 7 ordu eta 36 minutu ziren duela 10 urte, eta orain 7 h 24' dira. Baina datu orokorra baino kezkagarriago da jakitea 1,7 milioi pertsona daudela egunean bost ordu (edo gutxiago) lo egiten dutenak. Diru-sarrera gutxi edo ertainak dituztenak, adineko pertsonak, emakumeak (etxeko andreak bereziki) eta Madril, Katalunia, Balearrak, Kanariak eta Euskal Herrian bizi diren pertsonak dira gutxien lo egiten dutenak.
Hurrengo alean arazo honen aurrean administrazioak duen jarrera.


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude