Net Hurbil: Esklaboek Nepalen ohorea eskuratu ez eta ogia galdu dute

  • Esklabismoaren kontra borrokatzen diren erakundeen ahaleginez 2000. urtean Nepaleko gobernuak agindu zien lurjabe handiei ezin zituztela beren Kamaiya maizterrak esklabo gisa erabili. Baina ondorenerako kalkulurik ez zuten agintariek. Eta gaur 200.000 kamaiyatar eskuat gisa bizi dira.

2021eko uztailaren 27an
Nepaleko errege Gyanendrak Iruñeko Barcina erreginak azken hilabeteotan eduki duen amesgaizto bera dauka: herri lurrak erabiltzen dituzten «okupak». Baina urbanoak ez, nekazariak dira hangoak. 200.000 herritar gosetik 4.000 hektarea hartu dituzte berentzako, denak ere Nepaleko estatuarenak. Lurren okupazioa ez da gaur kasik albiste, sarri gertatzen delako mundu osoan. Baina Nepaleko 200.000 herritar Kamaiya horien kasua bai da nabarmena: estatuak duela lau urte libre utzitako esklaboak dira, esklabotzarekin batera, bizitzeko zeuzkaten lurmutur koskorrak galdu zituztenak.

Kamaiyatarrak Tharu tribukoak dira, eta Nepaleko hego-mendebaldean mende asko daramatzate bizitzen. Pobreziatik miseriarako atzerapausoa, adituek diotenez, duela ehun urte eman zuten, estatuaren modernizazioaren aitzakiatan eskualdeko lurjabe handiek beren alorren tituluak kendu zizkietenean. Himalaia magaleko tierra horietan oraindik ere dirurik gabeko bizimoduan diraute. Doi-doi egunero jan eta janzteko adina, babesteko teilatupe ahul bat eta sosik batere ez. Zorrak bai, hala ere: lurgintzan behar duten bufalo bat erosteko, semea edo alaba ezkontzeko eta abar, dirua behar da, eta diru hori utzi zezakeen bakarra eskualdeko nagusia zenez, belaunaldiz belaunaldi handitzen eta gogortzen joan diren zorren pean erori dira kamaiyatarrak.

Urteen poderioz, esklabotza eta sistema feudalaren artean dagoen erregimen batean bizi ziren kamaiyatarrak: urte osoko egun guztietan egin behar zuten nagusiarentzako lan eta honek justu bizitzeko adina ematen zien, zigorren bat zela eta, hori ere ukatzen ez zienean. Horregatik, Nepaleko pobreen artean mixerableenak dira kamaiyatarrak, beren artean kasik inork ez daki irakurtzen eta idazten, gosetea nozitzen dute askok, eta beren gaixotasun tasak beste herritarrenak baino handiagoak dira.

Mundu osoko erakunde askok salatu zuten gaurko esklabo hauen egoera, eta presioen ondorioz Katmanduko gobernuak plazaratu zuen Kamaiya System Liberation legea 1997an, 2000.eko uztailean indarrean jarri zena. Gobernuak ez zuen hori gogo onez erabaki («esklaboak ez, kamaiyak laborari normalak dira» deklaratu zion atzerriko prentsari lurjabe ere bazen ministro batek), baina irudia gorde beharra zegoen.

Esklabotzatik askatzea, ordea, kamaiyatarrek berek uste zutena baino jauzi handiagoa gertatu da. Arau berriekin aski errentagarriak ez zirela argudiatuz, mende luzez landu zituzten lurretatik kanpora bota dituzte nagusiek. Eta horrela aurkitu dira milaka kamaiyatar analfabeto, morrontzara ohituak, bizibiderik gabe eta zer egin ez dakitela. Estatuak ez zuen berentzako ezer prestatua, salbu eta egurra, Nepalen indartsu dabilen gerrilla maoistarekin lotuta dauden aitzakiarekin. Egoera horren ondorio dira oraingo lur okupazio hauek, Freed Kamaiya Society-ren (FKS, Kamaiyatar Askatuen Elkartea) laguntzarekin egiten ari direna.

Maizter, morroi, neskame, jopu

Solidaritatearen inguruko elkarte eta informazioak biltzen dituen One World Net gunean esplikatu du P.C. Dubey kazetariak Nepalen bertan aurkitu duena.

Argibide bila Anirudha Shakya izeneko monje budista elkarrizketatu du. «Nekazariek errebolta ttiki hau hasi dute »dio monjeak» duela lau urte estatuak egin zizkien promesak kunplitu gabe daudelako». Eta kazetariak bere begiz ikusi du oraindik gauzak ez direla gehiegi gogortu gobernuko ofizialen eta esklabo ohien artean. Hauek, FSKko militanteen gidaritzapean, ez dira sartzen lur eremu pribatuetan. Hori egiteko ez lukete arrazoirik faltako, lurjabe handiek erabiltzen dituzten alorren artean 600.000 hektarea gobernuarenak direla diote, eskubiderik gabe nagusi handi horiek berenganatuak. Hala ere, kamaiyatarrak estatuaren eremuetan sartzen dira; abandonatutako abiazio zelaietan batzuk, oihanari puskak kenduta beste asko, eta abar.

Beste aldetik, Katmandutik 400-600 kilometrora diren ofizialek nahiago omen dute »hala diote kazetariari» saltsa handiegirik ez izatea, bestela ere indartsu dabilen gerrillarekin nahiko lan badutenez. Baina erraz lehertzen da gatazka. Batzuetan estatuaren »erregearen» ondasunak zaintzen dituzten militarrekin, eta beste batzuetan etorri berriei harrera txarra egiten dieten bertako biztanleekin. Arma eta balen beldurraz galdetu dio kazetariak Ishwar Dangoria 41 urteko esklabo ohiari: «Gaur balak hobe dira akabatzen gaituen gosea baino. Gezurrezko promesen truke ez ditugu gure haurrak gosez eta eritasunez hiltzen utziko».

Beste kamaiyatar batek, 59 urteko Nathuram Kathariya «zaharrak», hala esan dio: «Horiek uste zuten gu Tharus leinukoak izanik Budha jainkoaren oinordekoak garelako otzanak eta zozoak izango ginela, eta ez ginela sekula jazartuko beren injustizien kontra». Egia esan, ikusita lau urteotan gauzak nola joan diren, Katmanduko gobernuak eta lurjabe handiek oraindik ere iritzi hori dute kamaiyatarrez.

Pertsona hauek sustatzen dituen erakundeetako bat Lutheran World Federation da, Nepalerako duen programa bereziaren bidez. Haiek esplikatzen dute beren web gunean nola legea ezagutarazi bezain azkar nagusiek kanpora bota zituzten nekazari morroi eta neskameok beti beren bizileku izandako txabola eta soroetatik. Geroztik, ahal duen bezala moldatu da bakoitza, eskean batzuk, prostituzioan beste batzuk, edozeinek egin diezaiekeen gaiztakeri eta bortxaketaren mende. 2000.ean lurra agindu zien gobernuak, familia bakoitzari hektarea baten 0,15. Lerrook irakurriko dituen laboraria harrituko da pentsatuz zer egingo duen familia batek 1.500 metro koadrorekin, baina... hori ere ez dute kunplitu.

Estatistika bat jarri zuen martxan gobernuak, esklabo ohi hauek identifikatzeko. Burokrazia denetan berdina izaki, erdibidean geratu zen kanpaina hau ere. Interesgarria da ordea, ikustea gobernuak nola sailkatzen zituen kamaiyatarrak; familiaren egoeraren arabera, bakoitzari txartel bat eman behar zitzaion, honela antolatuta:
- txartel gorria: ezer ez dutenak.
- txartel berdea: herri lurretan txabola txiki bat dutenak.
- txartel horia: txabola eta lur sail txiki bat dutenak.
- txartel zuria: aurreko biak baino hobeto direnak.

Estatu kolpe ilun batez Gyanendra errege bihurtu zenetik, nahasmenduan murgilduta dago Nepal. Eta saltsa guztiaren erdian, kamaiyatarrek »esklabo edo maizter ohiek,» libre izatea okerrago ez ote den zalantza dute egunero. 62 urteko Lochan Kochilak honela esan dio kazetariari: «Nagusien menpean ohorerik ez genuen baina goserik ere ez. Duintasunik gabe astoen moduan egin behar genuen lan. Orain ez dugu ez ohorerik eta ez janaririk»

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude