Nairobitarra: Hurrengo bidaia zure etxean

  • 20 urteotan milioi bat kilometro inguru eginda, munduan barrena ibilitako Nairobitarra autobusa txatarretarako eraman dute. Baina autobusa bera eta maleta-lekuan gordetzen dituen esperientzia eta jakintza jolas bihurtu ditu ARGIArekin Josu Iztueta bidaiariak. Ander Izagirrek egin ditu mahai-jokoko galderak, eta Garbiñe Ubedak diseinatu du. Ipuinetako marrazkiak, berriz, Amaia Etxeberriaren eskutik atera dira. Horra «Nairobitarra: Mundua ezagutzeko jolasa» eta «Munduko ipuinak», bidaiatuz ikasteko bi modu berri.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Nairobitarra autobusak ez du munduan zehar bidaia gehiago egingo. Hiru autobus izan dira. Bata 1980an, lehen bidaian Nairobira joan eta bertan geratu zen. Autobus hark eman zion izena bizi filosofia berezia lantzen zuen proiektuari. Bestea Afrika, Europa, Ipar Amerika eta Hego Amerikan ibili, eta Asiara pasatu ezinik, Txilen utzi zuten, kaleko haurrak jasotzen dituen fundazio bati emanda. Hirugarrena, azken urteetan Afrikan eta Europan ibili dena, «txatarrerira eraman berri dugu» kontatu digu Josu Iztuetak, etxeko hormak botatzen ikusi dituenaren tristurarekin. Baina aurrerantzean ere oroimenari herdoila kentzeko, Nairobitarra jolas bihurturik, autobusean sartu eta egin izan dituen bideetan barneratzeko aukera dugu.

ARGIAk kaleratu berri dituen mahai-joko eta ipuin hauekin, bidaietan pilatutako esperientzia eta baloreak transmititzen saiatu dira, Iztuetaren hitzetan: «Kanpoko gauzekiko jakin mina, bidaietako anedotak, besteen lurraldeekiko errespetua... Horrek ez du esan nahi bidaiatzeak dituen balio denak onak direnik». Jolasaren funtzio didaktikoak erakarri zuen hasieratik Iztueta: «Kontziente naiz neronek ere asko edan dudala besteen bidaietatik eta besteen ametsetatik. Txikitan entzun nituen hainbeste hitzaldi eta diapositiba erakustaldik ere markatu zuten nire etorkizuna. Guk bidaiei buruzko mahai-jokorik ez genuen izan. Agian, bere garaian norberari edukitzea gustatuko litzaizkiokeen gauzak egiten ditu bakoitzak».

Bidaien filosofia jokora ekarrita

Mahai-jolasetan beti dago irabazleren bat. Baina bidaietan nork irabazten du? Bidaietan helburu bakarra ez da izaten jarritako helmugara iristea. Josu Iztuetak azaldu digunez, «saiatu gara bidaien filosofia jokora ekartzen, baina zaila dela jakinda, ezin baita joko birtuala egin». Bideari erreparatzen eta joanean gozatzen ikasteko, bidaiariek ezusteko onak eta txarrak jasoko dituzte, zoriaren arabera. Bidaietan ere, sarri zorteak erabakitzen du errobera bat zulatu eta konpontzeko geratu beharra izatea, edo txiripaz egiten du topo bertan bizi den euskaldunen batekin.

Neurri batean zortearen esku egongo da jolasean nor iritsiko den lehena. Baina dadoak erabaki arren jokalariei bidean gertatuko zaiena, ezusteko hauek ez dira kasualitatea, besteren eskarmentutik ikasteko modua baizik. Iztuetak azaltzen du nola saiatu diren benetako bidaia izan litekena jokoan berregiten: «Afrikan txertoa jarri beharra dago, eta pasaportea ezinbestekoa zaigu, aldiz, Alaskan elurra izango dugu eragozpen nagusia». Herrialde bakoitzean zerekin topo egin dezakeen ikasiko du, horrela, jokalariak.

Munduko ezagutza

Bidaiatzea mundua ikusi eta ikasteko modu bat da. Garbiñe Ubedak diseinatutako taulak kontinente bakoitzaren mapa du irudi. Bertan fitxak aurrera eta atzera ibilita bakarrik, Sudan edo Txekia kokatzen ikasiko du bidaiariak, pixkanaka. Era berean, galderetan agertzen diren sahararrak gugandik zein gertu edo urruti dauden neurtzeko balio du. Galdera bidez, leku bakoitzaren berri jasoko du jokalariak. Izan ere, galderak bidaiatzen ari den kontinentearekin lotuta daude. Beraz, Afrikako galderek ez dute Ipar Amerikakoekin zerikusirik.

Ander Izagirrek galderak sortzerakoan, hainbat alorretako gaiak bildu ditu, baita kontu bitxiak ere tartean, esaterako: «Animalia hauetako zeinek hiltzen du jende gehien Afrikan: lehoiak, krokodiloak ala errinozeronteak?». Hiru aukera ematen dira erantzuteko, beraz, erantzuna ez dakienak txiripaz bada ere asmatzeko aukera badu.

Autobusetik ateratako ipuinak

Josu Iztuetak kontatutako eta Amaia Etxeberriak marraztutako «Munduko ipuinak» hartuta, haurrek bere adinekoak beste lurraldeetan nola bizi diren ezagutu ahal izango dute. Iztuetak azaldu digunez: «Hemengo ume batek agian pentsatuko du munduan zortzi urteko ume denak doazela eskolara, denek dituztela liburuak... Munduan zenbat errealitate dauden pentsatzeko bide ematen du, eta gureaz pentsatzen jartzeko».

Mahai-joko eta ipuinekin, Nairobitarra hurrengo bidaia hastera doa. Ez galdu autobusa, eta erabaki zein den hurrengo geltokia.

Nairobitarra Mundua ezagutzeko jolasa

8 urtetik gorakoentzat egokia.
Prezioa: 38 euro

Elementuak:

5 taula: Kontinente bakoitzeko maparekin.
Kontinente bakoitzeko, 200 galdera.
Fitxak eta dadoa.
Nairo txekak.

Nola jolastu:

Jokalari bakoitzak aukeratuko du zer bidaia egin nahi duen. Taulak hainbat ibilbide eskaintzen ditu. Afrikan hasi eta Europan segi daiteke bidaia, eta Asian bukatu. Edo Hego Amerika eta Ipar Amerika lotu ditzake bidaiak.
Txanda errespetatuz, dadoa bota eta aurreratu fitxa. Lauki morean erori bada, kontinente horretako galdera erantzun beharko du. Asmatuz gero, dadoa beste behin botatzeko eskubidea du. Bestela, bertan gelditu.
Lauki berdea egokitu bazaio, bidaietako une gozoren bat biziko du. Paisaia edo hiri ikusgarriren batekin egingo du topo, edo parke naturalarekin... eta Nairo txartelak jasoko ditu.
Lauki gorriak adierazten du egoera gaiztotu zaiola. Autobusa matxuratu da, aduanarekin arazoak daude... Nairo txekak utzi beharko ditu, aurrera jarraitzeko.
Ea helmugara iristeaz gain, aparteko leku eta pertsonak ezagutzeko zorterik duzun! Bidaia on!

Munduko ipuinak
Nairobitarra autobusaren formako kaxaren barruan, zortzi lekutako kontakizun bana aurkituko duzu: Sahara, Laponia, Patagonia, Andeak, Himalaya, Alaska, Australia eta Euskal Herria.
Leku bakoitzeko ume batek azalduko dizu bere bizimoduaren berri. Non bizi den, nolakoa den bere etxea, zer animalia dituen, nolako ohiturak dituzten...
8 urtera artekoentzat egokia.
Prezioa: 20 euro.


Azkenak
Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Eguneraketa berriak daude