Mutrikuko zazpi hondartzak: Kala ezezagunen bila

  • Irailean aukera pribilegiatua dugu bertako hondartzak gozatzeko: eguraldiakoraindik eutsi egiten dio, ia bakarrik egongo gara ilunabarrean, eta itsasoa eta berarekin itsasertza, garai honetan izaten dira basatien, marea biziak medio. Menorcako kalak adina ezagun ez direnak deskubrituko ditugu hemen bertan, Mutrikun.

2021eko uztailaren 27an
Mutriku Gipuzkoako herria da. Bizkaia eta Gipuzkoa mugatzen ditu Mutrikuk: Ondarroa, Berriatua eta Markina-Xemein ditu herri-lagun Bizkaiko aldetik eta Deba eta Mendaro Gipuzkoakotik. Mutrikuko kaskoak badirudi, itsasotik ihesi lurraren erraietara ezin sartu eta, nola edo hala maldan zintzilik egina dagoela. Erdi Aroan harresia egin zenetik, eliza, komentu, jauregi eta etxeak bata bestearen gainean kale estuetan pilatu dira.

Itsasoari begira beti, marinel eta arrantzale herria dugu. Itsasgizon, bidaiari eta zientzialari aparten sorleku izan da. Horietako bi dira Antonio Gaztañeta Iturribalzaga eta Cosme Damian Churruca Elorza. Baina gizon prestu hauek mantentzen arrantzatik bizi izan dira bertakoak mendeetan zehar. Atuna eta bisigua arrantzatu eta gatzatzen zituzten baina, tamalez, ez dago bizibide horrekin jarraitzeko asmorik.

Burumenditik, haitzez haitz

Mutrikun 7 hondartza daudela esaten da. Benetan 7 diren jakin nahian, hauek kontatuz herriko portutik hasiko dugu ibilbidea. Portua herriaren euskarri izan da eta azken urteetan ere sortu du iskanbilarik. «Portu berria Bai», «Portu berria Ez», ibili dira azken urteetan eta ez dela egingo dirudien arren, bertara iristeko errepide berria egina dago. Errepide honetan biltzen diren urak kanalizatu eta hondartzako itsas labarrean askatzen dira bertako arroka bigunak desegonkortuz. Portuan, horma bat itsatsiz eraikitako piszina dago eta bertakoek lehenengo hondartza deitzen diote honi. Ondoren, portuaren atzealdean hondartza txiki bat dago, bigarrena. Bidean atzera egin eta malda koskor bat igoz hirugarrena, hondartzarik zabalena, Burumendikoa. Hondartza honetatik eskuinera arroketan aurrera jarraitu eta hondarra pilatzen den guneak kontatuz zazpigarrenera, edo hamaikagarrenera, iritsiko ote gara? Burumendiko hondartzan itsas behera dagoenean hasiko dugu arroketan egingo dugun zatia.

Putzu-zuloetako bizilagunak

Arrokatan, urradura-plataforma zeharkatuko dugu. Olatuek itsasertzeko arroka biguna higatu eta eratzen den arrokazko zabaldiari deitzen zaio urradura-plataforma. Adi! Hemen itsasgorak harrapatu eta irtenbiderik gabe geratu gaitezke! Mareen taula eta ordulariarekin joatea komeni da. Behin mareak berarekin batera jaisten dituenean olatu, zurrunbilo eta korronteak, arroka geruzatuan aurrera egingo dugu. Kontu izan arroketan itsatsirik agertzen diren alga berde horiekin, oinetako egokiekin joan behar da bertara eta ahal bada lehorretik egin bide gehiena. Baina ibiliak erakusten du egokien. Arroka erosoenetik joan arren, ez utzi bidean ikusi gabe alga eta knidario eta molusku eta krustazeo eta arrainez beteriko putzuak. Ekinodermoen artean, itsas izar, itsas triku eta ofiurak bizi dira hemen eta moluskuak ere ugari dira; karrakela edo mangolinoak, mila koloretako nudibrankio edo itsasoko bareak, muskuilu eta lapak. Artropodoak ere badira, lapa-zorriak eta karramarro beltzak ugarien. Porifero, tunikatu eta arrain txikiak ere bai. Putzu hauek oso emankorrak dira eta elikagai ugari pilatu arren, tenperatura eta gatz kontzentrazioa asko aldatzen denez, bizi baldintza gogorrak dituzte bertakoek. Elika kateak ere ez dira oso luzeak eta ekoizletik azken harrapakarira maila gutxi izaten dira.

Saturrarango hondartza

Hiru-lau kilometro egin eta pasatutako hondartzen kontua galduta, Saturrarango hondartzan salbu gaude. Ez gaitu itsasoak irentsiko eta mendiz mendi itzuli gaitezke. Itsasotik urrundu aurretik, bertako landareei erreparatuko diegu. Margazko arroka bigunak ez die landareei lur egonkorrik eskaintzen eta nola edo hala ur zipriztinen gatzak eta eguzki gogorrak jasaten dituzten landareren bat edo beste topatuko dugu. Itsas mihilua Crithmun maritimun edo itsas plantaina Plantago maritima, mandaperrexila Daucus carota edo Asplenium maritimun. Lurra egonkortzen doan heinean gure kostaldeko endemismoa topatu dezakegu »Armeria euskaiensis», azkenik txilar, ote eta otaberatan murgiltzeko.

Itzuli, mendiz

Saturrarango hondartzatik atera eta errepide nagusira iristean, eskuinean marra zuri-gorriz markaturik agertzen den GR121arekin bat egingo dugu. Ez da galbiderik bidea zuzen adierazita dago eta. Artadirik ez dugu topatuko, bai ordea artadiaren aztarnak, edozein zuhaitzetan gora egiten duten endalaharra (Smilax aspera) eta otxar basatia (Rubia peregrina) igokariak eta baita artadiko zuhaitzak diren txorbeltza Rhamnus alaternus, gurbitza Arbutus unedo eta, nola ez, artea, Quercus ilex ere. Mutrikura bidean belardi eta soroak igaroko ditugu, baita bi kanpin ere. Itsasoari begira itzuliko gara.

Kanpin ugari dago Mutrikun eta egun batzuk igarotzeko paraje ederrak dira. Ibilbide gehiago ere bada inguruan, Olatzeko bailara eta Arnoko Artadia, besteak beste, ezagutu beharreko guneak dira.

Historia geologikoa arrokatan marraztua
Gurasoengandik desberdintzeko joera dute bizidunek. Zorrotza da, ordea, ingurunea eta ondo egokituriko bizi ereduek soilik iraungo dute. Aldakorra da, gainera, ingurunea eta gaur arrakastatsu den ereduak ez du zertan biharko balioa bermatzen. Hala sortu da eboluzioak ekarri digun dibertsitate ikaragarria. Hala bada, bizitzaren historian bizi eredu ugari utzi dira atzera, batzuk eredu eskasak zirelako, besteak halabeharrak iraungi zituelako. Fosilak bizidunek arroka sedimentarioetan utzi dituzten arrastoak dira. Aztarnak, gorotza, polen aleak, oskolak, hezurdurak edo osotasunean mineralizatu diren bizidunak dira. Ohikoena bizidunak hil ostean usteltzea da baina egoera berezietan materia organiko hori material mineral bihurtzen da edo arrokak eratzeko garaian molde lana egiten dute beraien arrastoa utziz. Garai bateko bizidunen berri emateaz gain, arrokek eraturiko ingurunea ere deskribatzen digute.

Horrelako fosil ugari dago olatuek higaturiko urradura-plataforma honetan. Gutxienez duela 63 milioi urte, Kretazean eraturiko kolore griseko marga eta kareharri hauek itsaspean sedimentatu ziren. Hala diote bertako Amonite fosil ugariek. Amoniteak garai batean itsasoan bizi ziren zefalopodoak dira. Olagarro eta txibien antzera, buruan zituzten hankak baina, hauek ez bezala, oskolean sarturik nabigatzen zuten. Ugari dira beraien oskolen fosilak, garai bateko arrokatan. Baina zoriak edo eraginda ez du gaur arte iraun. Tertziario Aroan »duela 10-20 milioi urte» eraturiko harrietan ere ez da agertzen. Garai hartako landareen hosto eta enborren fosilak ere badira inguruan. Garai hartan pinu eta izeien taldeko Gimnospermoak ziren jaun eta jabe lurrean eta hostozabalak edo angiospermak sortu berri ziren. Urak ekarriko zituen honaino landare zati hauek eta hemen iraun dute milioika eta milioika urtetan zehar, lurreko indarrek okertu eta tolestu ondoren.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude