Jainkoen arteko borroka eskolara


2021eko uztailaren 27an
Gasteiz jai giroan murgilduta zegoela, hango gotzaina suminduta agertu zen erlijioak eskola publikoan galdu duen presentziaz, eta, horrekin batera, erlijioak bizitza publikoan dagokion garrantzia berreskuratzearen alde hitz egin zuen. Berria egunkariak gai honen inguruan gizarte ordezkari batzuei eskatu zien iritzia eta orduan emandako erantzunen harira otu zait lerro hauek idaztea. Aurrera joan baino lehenago, alta, komeni da zehaztapen bat egitea. Erlijioaz berba egitera abiatzen garenean, gutariko askok ohitura dugu aldez aurretik argi uzteko ez garela sinestun, hori egitean, gure iritziek objektibotasuna irabazita dutelakoan edo. Nik neuk zalantzan jartzen dut erlijio jakin baten ikusmoldeari eutsi ez izanagatik, ezinbestean, pertsona objektiboagoak, arrazionalagoak edota toleranteagoak garela. Baina, ohiturari jarraituz, ni ere ezein erlijioko kide ez naizela esatera behartuta sentitzen naiz honako hau idaztean.
Gaiari helduta, uste dut Ipar eta Hego Euskal Herrian, tartean arrazoi desberdinak badaude ere, antiklerikalismo sutsua garatu dela, ezkerreko pentsamoldeari eusten diogunen artean bereziki, eta horrek ez digula uzten erlijioak duen garrantziaz jabetzen. Hala, pentsamendu erlijiosoa superstizio eta ezjakintasunaren erresumatzat besterik jotzen ez dugun neurrian, ez gara ohartzen zein neurriko funtzioak bete »eta betetzen» dituen erlijioak gure artean. Horietako bat da unibertsoa, inguratzen gaituena, esanguratsu bihurtzea. Zientzia modernoak ederto erakutsi digu zer garen eta nondik gatozen, baina ezin digu esan zergatik gauden hemen eta nolako balioen inguruan antolatu behar dugun bizimodua. Zenbait ideologia eta filosofia politiko, adibidez, azken hutsune hori betetzen ahalegintzen dira, giza bizitza balio sistema koherente batean kokatuz, baina euren zereginak kale egiten du galdera traszendente baten aurrean. Edozein modutan ere, Eliza nagusien eta ideologia politikoen hutsegite bezala ulertu behar da gizarte modernoetan ugaritu diren erlijio exotikoen hedapena, adibidez, mota askotako terapia psikologikoen bitartez.
Esan beharrik ez dago erlijioak desprestigio sakona pairatzen duela zenbait sektore sozialetan, neurri batean, Eliza katolikoak gizartean galdu duen legitimitate eta botere eskergaren ispilu; nahiz eta katolizismoak milaka jarraitzaile eduki euskal gizartean. Prozesu horrek atzeraezina dirudi, Gasteizko gotzainaren lantuen gainetik. Baina arazoa da, erlijiorik ezean, hutsune galanta sumatzen dela eta ez naiz ari hil osteko bizitzaren inguruko kezkei buruz, lurrean bizi dugun bizitzaz baizik. Hala, egia da gure oinaze psikikoa bideratzeko zenbait errito-teknika budista baliagarri izan daitezkeela, baina horiek ezer gutxi egin dezakete gizarte bizitzaren konplexutasunari erantzuten dioten arau moral sendoak ezartzeko. Erlijio zibila deitzen diote batzuek, baina, agian, egokiagoa da moral kolektiboaz berba egitea. Horrelakorik ezean, ez da posible gizarte bizitzarik garatzea eta eskola da, dudarik gabe, eremu horretan erantzukizun handia duenetako bat.
Hortaz, sinplekeria izugarria iruditzen zait besterik gabe baieztatzea erlijioa eremu pribatuari dagokion gaia dela, besteak beste, gero eta nabariagoak baitira gatazka politiko eta sozial askoren oinarri erlijiosoak. Baina, kontu hori albo batera utzita, ukaezina da sinesmen erlijiosoek erabateko eragina dutela ohitura kultural askotan. Jendeak, normalean, eta etorkinek, are argiago, hizkuntza eta kulturaz gain, erlijio bat dakar besapean. Gure herrian asko gara pentsatzen dugunok euskararen etorkizuna ez dela euskal hiztunen arazo pribatu hutsa eta, beraz, agintariei haren aldeko politika soziala exijitzen diogu. Horren ondorioz, elkarbizitza kulturalaren oinarriak ezartzera behartuta gaude. Era berean, administrazio demokratiko batek ezin dezake itsuarena egin sinesmen erlijiosoek eragiten dituzten arazoen aurrean. Batzuetan, talka egin dezaketelako zenbait giza eskubiderekin; eta, orokorrean, sinesmen erlijiosoek pertsona askoren unibertso morala osatzen dutelako eta aginte publikoak gaitasuna izan beharko lukeelako gizarte bizitza antolatzeko herritarren funtsezko balioak bilduz eta euren arteko elkarbizitza bermatuz.
Sinplekeria ere iruditzen zait erlijioa eskolatik kanpo egon behar dela esatea, Frantziako hezkuntza sisteman sinbolo erlijiosoen erabileraren karietara sorturiko eztabaidak erakutsi duen moduan. Jarrera erosoena da tabula rasa egitea eta erlijioa errotik ezabatzea hezkuntzan, baina hori ez da ez zuzena ezta praktikoa ere. Ez al da hezkuntzaren helburu nagusia ikaslearen prestakuntza integrala? Eta zer da erlijioa, pertsonaren bizitzaren funtsezko zati bat ez bada? Etengabe gauzatu behar den moral kolektiboaren oinarrien inguruko eztabaidan, eskolak zeresan handia du. Debate horretan, duda barik, ikasle guztien sinesmen erlijiosoek hartu beharko lukete parte. Bestela esanda, eskolak, nahi eta nahi ez, protagonismo handia du moral kolektiboaren norabidean, eta zeregin horretan, berari dagokio eztabaida arrazionalak »eta, ahal den neurrian, zientifikoak» garatzea gu guztion balioen inguruan, balio erlijiosoak barne. Denon artean adostu beharko da zeintzuk diren oinarrizko balioak, denok errespetatu beharrekoak, eta zeintzuk erlijio bakoitzari dagozkion dogmak. Hezkuntza demokratikoak jainkoen arteko borroka baketsu hori ahalbidetu beharko luke.


ASTEKARIA
2004ko irailaren 12a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude