Doublespeak


2021eko uztailaren 27an

Bere benetako esangura mozorrotzeko apropos eraikitako mintzoari deitu ohi zaio doublespeak »berbeta bikoitza, euskaraz». Eufemismoak, bistan denez, berbeta-mota honen ageri-ageriko adibideak dira. George Orwellen 1984 eleberri eder bezain gordinarekin lotu ohi da doublespeak terminoa, jatorria bertan daukalakoan. Ez da horrela ordea. Are: berba hori agertu ere ez da egiten nobela guztian; Orwellek, hori bai, jite bereko newspeak, oldspeak, duckspeak edota doublethink hitzak paratu zituen 1948an burututako 1984 eleberrian. Nobelak zein terminook izaniko arrakastaren haritik sortu zen, 1950eko hamarraldian jada, doublespeak kontzeptua.

Kontzeptu hori eta Eusko Jaurlaritzaren kanpaina bat etorri zaizkit gogora Bilboko Aste Nagusian antimilitaristek kalean emaniko papera irakurri ostean. Hara zer zioen, batetik, Jaurlaritzaren kanpainaren leloak: Giza eskubide guztiak guztiontzat. Bestetik, aldiz, esaldiok irakurri ahal izan ditut, besteak beste, antimilitaristen testuan: EAEn 1.429 milioi eurokoa da gastu militarra, eta 60.000 milioi eurokoak industria militarraren etekinak; erkidego berean, bestalde, 3,92 milioi eurokoa da eguneroko gastu militarra; bertako zergadun bakoitzak, azkenik, 680,11 euro bideratzen ditu urtero gerra-industriara.

Datuok Giza eskubide guztiak guztiontzat kanpainarekin lotzea demagogikoa dela esango dit norbaitek. Ekar dezagun, beraz, datu gehiago mahai gainera: 2003ko uztailean Vasco Press-ek zabaldutako informazioaren arabera, 2002an Espainian egindako armen %99 Hego Euskal Herrian egin ziren »EAEn batez ere, eta diru publikoz lagunduta kasu askotan; ez esan gero gutxien-gutxienean bitxia ez denik: gerraren aurkako kale-agerraldietan parte hartu izan duen gobernu berberak gerra-industria diruz laguntzen du»; armagintzaren arlo horretan gainera, Eusko Jaurlaritzak bete-betean hartzen du parte aurtengo otsailaz geroztik, ITPren akzioen %5,3 baitauka Euskadiko Garatze Kapitalaren Baltzuaren (SOCADE) bidez. ITP da, hain zuzen, Eurofighter Typhoon hegazkina »etorkizunean Europako Batasunaren ehiza-hegazkin bonbaketaria izango denaren behin betiko eredua» garatu eta eraikitzeaz arduratuko den partzuergoko kideetako bat. Eta Jaurlaritzak "arrazoi estrategikoak" argudiatu ditu ITPn esku hartzeko... Giza eskubide guztiak, norentzat, hortaz? Etorkizun »zoritxarrez» hurbilean Eurofighter-ek botatako goxokiak jasoko dituztenentzat ere balio ote du leloak?

Eta arma astun zein arinak »adibide soil bat: Israelgo armadak palestinarrak egurtzeko darabilen armategiaren puska eder-eder bat gurean eginikoa dela gogorarazi digu aurten bertan Amnesty International-ek» eta gerra-hegazkinak egitearekin nahikoa ez nonbait eta militarizazioa beste alor batera ere hedatu gura dute orain. Izan ere, ontziola militarrak batzeko Espainiako Gobernuak sortu duen talde berrian Sestaoko Naval sartzeko exijitu du Gasteizko Legebiltzarrak, EAJ, EA eta EBren aldeko botoei eta PP zein Sozialista Abertzaleen abstentzioari esker »alderdi horietako batzuek ez al daukate bada euren burua antimilitaristatzat? Eta non dira indarkeria datorren lekutik datorrela salatzen dutenak?» ... Eta kasu, ez baita nire asmoa Navaleko beharginen egoera latza aintzat hartzeke arinkeriatan jardutea; haatik, mundua gehiago militarizatzea ezin da izan irtenbidea, are gutxiago benetako borondaterik izanez gero beste bide batzuk urra daitezkeela jakinda »Orbea bera, konparazio batean, arma-lantegi izan zen bizikleta-fabrika bihurtu baino lehen».

Esan ditzagun gauzak argi, beraz, doublespeakak eta 1984n ageri ziren Gerra bakea da lazgarri haiek behingoz bazter utzita: gerra ez da bakea, baina negozioa da, eta gauza jakina da negozioak ezinbesteko direla gure Euskadik aurrera egin dezan. Aurrera doan herria baita gurea. Edo, guztiok elkar uler dezagun, un país en marcha... militar, horixe baietz.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude