Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an

Ibarretxeren ‘iluminazioa‘ eta konfiantzazko pertsonak

Datozen hilabetetan, Euskal Herri osoan begirada kontzentrazio maila handiena jasoko duen gizona da Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Juan Jose Ibarretxe. Asko hitz egiten da berari buruz eta berak, aldiz, gutxi hitz egiten du publikoki. Hitz egiten duenean, doinu mesianikoan hitz egiten duela leporatu dio Emilio Gebara bere alderdikide ohiak; aspaldi ari da irudikatzen Ibarretxeren irudi hori, baina azken boladan «iluminatu» gisa ari da deskribatzen behin baino gehiagotan: «Zeregin berezi bat betetzeko dagoela sinesten baitu», dio Gipuzkoako egunkari garrantzitsuenean. Egia esan, denetarik ari da idazten eta entzuten Ibarretxe lehendakariari buruz, eta entzungo da. Ez du une errazik aurrez aurre eta bera ondo ezagutzen dutenek ere, ziurtasunez azpimarratzen dute oso argi dituela ideiak eta berak lehendakari gisa jarraitzekotan bere planarekin izango dela eta alderdiak hori atzeraraziko balu, erretiratuko litzatekeela. Jende asko du inguruan, baina oso pertsona gutxiren konfiantza osoa. EAJrekiko azken liskarretan ere posizio zail eta garrantzitsua ei du eta alderdiko bi joera nagusien arteko zubi lan nabarmena egiten du.


Udalbiltzako kideak aske

Baltasar Garzon epaileak deklarazioa hartu ondoren libre geratu dira Udalbiltzako hamaika kideak. Ezker abertzaleko Udalbiltzako kideek erakundea indar berriz berrantolatzeko lanean ari dira, eta ez dirudi Garzonen ekimena zeregin horretatik aparte dagoenik.


Omenaldia Txillardegiri

Irailaren 27an beteko ditu 75 urte Jose Luis Alvarez Enparantza ‘‘Txillardegi‘k eta egun hauetan, irailaren 7tik 9ra, omenaldi ekitaldi sendoa antolatu dio Elkar argitaletxeak. Bizitza emankor, gogor eta konpromisoz betetakoa izan da Txillardegik orain arte egin duena eta, azken urteetan une zailak bizi izan dituen arren, egun gogotsu eta ilusioz beterik dagoenean egin diote hiru hitzaldiz jantzitako omenaldia Donostian, antolatzaileek azpimarratutako gisan, bizirik dagoela eta ez gehienetan egiten den bezala, hil ondoren. Txillardegik oraintsu argitaratu du bere azken liburua: Euskararen aldeko borrokan. Euskalgintza eta euskalaritzarako idazlan hautatuak, 1956-1983.


Herri kontsulta eta B plana

Kurtso politiko berriaren hasieran, ezker abertzaleko lerroetatik Ibarretxe lehendakariak herri kontsultarako datarik ez duela zehaztu azpimarratu da. Legealdi honetarako, dena den, inork gutxik espero zuen halakorik, eta datozen hilabeteetan planarekin gertatzen denarekin »maiatzeko EAEko hauteskundeak barne», erabakiko dute herri kontsultarekin zer gertatzen den. Herri kontsulta egon egongo omen baita, baina Juan Mari Atutxak aditzera eman bezala, bere balore handiena Ibarretxe Planaren eta EAJren azken urteetako bidearen legitimazioa izango da, ez Estatuarekiko konfrontaziorako tresna bat. PSEren aldetik porrota iragartzen zaio, EAJk hori badakiela eta «B planik», plan alternatiborik, ez duela azpimarratzen da. Bitxia da, azken mezu hau azpimarratzeko EAJko bi kide ohi ari direla erabiltzen sozialistak, Emilio Gebara eta Joseba Arregi, joan den asteburuko bi elkarrizketetan bederen mezu hori erabiltzen zuten biek.


Sakanako etorkinak eta euskara

Sakanan 19.460 biztanle bizi dira eta horietatik 853 (%4,4) atzerrian jaiotakoak dira. Atzerritar gehienak Marokotik, Ekuadorretik eta Portugaletik etorri dira. Datuok Sakanako Mankomunitateak eskaini ditu. Bailaran etorkinak ugaltzen ari direnez, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak biztanle berriak euskal gizartera eta euskarara hurbiltzeko bideak ireki ditu. Etorkinentzako harrera liburuxka argitaratua dute eta orain, urrirako gonbitea egin die etorkinei euskara ezagutzeko lehen pausoak eman ditzaten. AEK-ko Itsasi euskaltegiak eta Constantino Salinas euskaltegiak (UGT) emango dituzte eskolak.
Euskararengandik urrun ordea, etorkinak soilik ez dabiltza, eta bertan jaioak direnek eta euskara ikasi ez dutenek urriaz geroztik aukera izango dute aipatutako euskaltegietan ikasten hasteko.


Raimundo Olabide

Lehenengo euskaltzain arabarra zan zen Aita Olabide, eta 27 urterekin euskara ikasten hasi eta gero, Biblia euskarara itzuli zuen. 1942. urtean erbestean hil zen. Gasteizko Olabide Ikastolak, 40 urte betetzen dituela-eta, herritarrari omenaldia egin dio Euskaltzaindiarekin batera.


Euskararen erabilera Donostiako Aste Nagusian eta Jazzaldian

Gipuzkoako hiriburuko Bagera Euskaltzaleen Elkarteak urtero bezala hizkuntza erabileraren neurketa egin du Jazzaldian eta Aste Nagusian. Jazzaldiari dagokionez, emaitza baikorra izan dela azpimarratu du, elebitasuna mantendu delako bai aurkezpenetan eta baita idatzizko materialetan ere. Aurrerapausorik, ordea, ez da eman iaztik, eta batez ere, iragarleek, ia erabat gaztelera erabiltzen jarraitzen dute. Aste Nagusian, Bagerak neurketan aurrerapausoak eman direla nabarmendu du, elebietako aurkezpenak ugaldu direlako, baina urtero egiten diren akats berak ere azpimarratu dituzte. Eta oraindik gaztelera hutsezko ekintzak gehiago dira euskarazkoak baino.


Seaska: ikasturte hasiera beroa

Baionako herriko etxeko atarian, Seaskako ikasleak, mahaiak eta aulkiak hartu eta bertan eseri ziren. Aulki bakoitzean nola edo hala bi ikasle eseri ziren. Protesta ekitaldia joan den ostegunean egin zuten. Seaskak 2003ko ikasturtean 1.451 haur zituen ama eskolan eta lehen mailan. Aurten, 1.498 haur hasi dira, iaz baino %3 gehiago. Bigarren mailan ikasle kopuru igoera %7koa izan da. Lehen mailan 47 ikasle gehiago dituzte eta horietaz arduratzeko lanpostu erdi bat besterik ez du sortu Frantziako Hezkuntza Ministerioak. Ikasleak gero eta gehiago eta baliabideak, berriz, murritzak.
Herriko Etxeko protesta ekitaldian Max Brisson Hizkuntza Kontseiluko kidearekin hitz egin ahal izan zuten eta bi eskakizuni baiezkoa ematea lortu zuten Seaskako arduradunek: aspalditxotik egindako eskaerei erantzun bat ematea larunbata (irailak 4) baino lehen eta elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzea.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude