Napoliko museo arkeologikoa


2021eko uztailaren 28an

Hitzaren zentzu hertsian, museoa patetikoa da. Bere geletako batean Pompeia zenaren maketa handi bat dago, eta hura bertatik ikusten duen bisitaria harritu egiten da aurrena, eta tristatu gero: ez baitzuen hiri hura, Pompeia, hain handi eta eder imajinatzen, bere auzune, plaza, azoka, kale, anfiteatro eta kirol zelaiekin; ez baitzuen labaren estalketa hain erabat eta hain supituki gertatu izan zenik uste. Baina, bai, maketaren alboko plakatxoak ez du noski gezurrik esaten, alegia hiriak 40.000 bizilagun zituela hil zen egunean, eta heriotza ordu batetik bestera iritsi zitzaiola, jende gehiena afaltzen ari zen bitartean. "Ba honekin inpresionatzen bazara, ea zer gertatzen zaizun gorpuak ikusten dituzunean", esaten dio lagun napolitar batek bisitariari.

Gorpuak museoaren gela handi batean daude. Gehienek mugimendua adierazten dute, edo zehatzago, heriotzak etendako ekintza arrunten bat: hantxe dago kuzkurtzeko zorian hildako umearena; hantxe, mahaian eseri eta zerbait jatera zihoan gizonarena; hantxe, leihotik begira-edo zegoen andrearena. Hura guztia aurrean duela, bisitaria areago konturatzen da Pompeian zinez gertatutakoaz. Vesubioaren labak ustekabean harrapatu zituela denak, eta orain dela bi mila urte inguruko egun jakin bat »gure aroaren 69.eko abuztuaren 24a, zehatzago esanda» betirako gelditu zela erretrataturik, bere hartan.

"Ezbehar bat, dudarik gabe, baina ezbehar zoragarria gaur bizi garenontzat »dio lagun italiarrak». Pompeiari esker garai hartako bizimoduaren berri zuzena eduki dezakegu. Orain badakigu nola jaten zuten, eta zer dibertimendu gustatzen zitzaizkien, zertan sinesten zuten...".

Egia da, irakasbide ona ere izan daiteke museoa. Hiriko lupanar delakoan azaldutako mosaikoei begiratu, eta ponpeiarren ohitura sexualak ezagutu ahal ditugu; Ifigenia eta bere seme-alaben aurrean, berriz, garai hartako umeen jostaketak; Musici ambulanti bezala bataiatutako irudiaren laguntzaz, Ponpeiako festa giroa. Eta mitoak eta mitoetako jainko eta heroiak ere hantxe daude behin eta berriro irudikatuta: Teseo, Diana, Perseo, Hermes, Marte...

"Ponpeia aurkitu eta lur gainera atera zutenean »dio orain lagun italiarrak», gauzak izugarri aldatu ziren pinturan. Mugimendu neoklasikoa erne zen".

Lagun italiarra oso jantzia dago pinturaren historian, eta areago joaten da bere azalpenetan. Bisitariaren burutazioek, ordea, beste norabide bat hartzen dute, zeren zehaztu egin baitzaio bat-batean museora sartu unetik itzul-inguruka zebilkion sentsazioa, eta museo hartan irudikaturiko munduaren ezaugarri nagusia konprenitu egin duela iruditzen baitzaio.
- Zer batasuna! -hots egiten du bere sentsazioari izena jarriz.

Halaxe da. Ponpeiako horma edo zoruetan azaldutako pertsonaiak, Teseo, Diana eta gainerakoak, garai hartako izkribuetan azaltzen diren berberak dira, eta baita, ziurrenik, orduko eskola, tenplu edota bainuetako hizketaldietan aipatuko ziren berberak ere. Eta ez da pertsonaia kontua bakarrik: narrazioak ere berberak dia alor guztietan, eta sinboloak berdin. "Metafisika guzti hori, bizitzeko tresna ona ote?", pentsatzen du bisitariak. Baietz eta ezetz iruditzen zaio: tresna ona izango zela, sehaska bat bezain segurua eta lasaigarria, baina aldi berean txarra, asfixiagarria eta mugatua.

Bisitariari arte modernoko museo batean ikusitako koadroak etortzen zaizkio gogora »Rothkorenak, Klinerenak, Fontanarenak…», eta antzinako batasuna noraino zirtzilatu den pentsatzen du, noraino iritsi den izpiritua askatasunari buruzko ibilian. "Bai, orain libreago bizi gara »esaten dio lagun italiarrak bere pentsamenduak asmatuz». Baina baita galduago ere". "Galduago behintzat bai", dio bisitariak, zaindarietako bat irakurtzen ari den egunkariari kirika eginez.


Azkenak
Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


Eguneraketa berriak daude