Makina bat kontu


Bilgarri jangarria

Oregon-eko State University-ko Elikagaien Zientzien Departamenduko Yanyun Zhao eta Mark Daeschel ikerlariek mariskoetan aurkitzen den chitosan izeneko zuntza eta arrautzetan aurkitzen den lisozima izeneko proteina elkar konbinatuz, bilgarri jangarria lortu dute.
Aipatu ikerlariek urte batzuk zeramatzaten mikrobioen aurkako bilgarri bat aurkitu nahian eta orain lortutakoak hasierako asmoak bete ditu. Bilgarria hain leuna da, non ez duen elikagaiaren ehunduran eragiten eta aldi berean mikrobioetatik babesten du.
Baina bilgarri eran ezezik spray edo saltsa gisa ere erabil daiteke, E bitamina edo kaltzioa bezalako elikagaiak eransten bazaizkio, bere elikagarritasuna handitu egiten baita.
Chitosanek duen polimero naturalak mikrobioen hazkundea ekiditen du, liosozima kontserbatzaile naturaltzat har daiteke eta bi substantziak nahastean bien propietateak hobetu egiten dira. Une honetan erabilpen praktikoetara ari dira zuzentzen ikerketak, batez ere iraungitze azkarra duten edo azkar hondatzen diren produktuetan, hala nola, gazta, fruta eta barazkietan.


Tabakoa kotxea baino poluitzaileagoa

Ikerlari italiar batzuk 60 metro koadroko garaje batean saiakera berezia egin dute. Italiako iparraldean dagoen mendiko herri txiki bateko garajea aukeratu zen, bertako eguratsa oso garbia zelako eta oso partikula gutxi zituelako. Aipatu garajean, ateak itxita zeudela, turbo diesel motore bat erralentian utzi zen ordu erdi batez. Ondoren, lau orduz aireztatu zen garajea eta, azkenik, beste 30 minututan 3 puro erre zituzten beste hainbeste lagunek.
Emaitza hauxe izan zen: puroak eguratsean utzitako partikula finen kopurua, turbo diesel motoreak utzitakoa baino 10 aldiz handiagoa izan zen eta kanpoko airearena baino 15 aldiz handiagoa. Ondorioak zuretzat uzten ditugu, irakurle.


Lurreko eremu magnetikoa aldatzen ari da

Azken mende eta erdi honetan Lurraren eremu magnetikoaren intentsitatea %10 inguru txikitu da. Lurraren historian ez da lehen aldia hau gertatzen dena, eta ipar zein hego polo magnetikoak posizioak elkar trukatzera jotzen dutenean gertatzen da. Orain 780.000 urte gertatu zen hau azken aldiz eta orain gertatuz gero, iparorratzak hegoalderantz topatuko luke ipar magnetikoa.
Ikerlariak kezkatuta daude gertaera honekin, eremu magnetikoen ahultzeak atmosferara ailegatzen den eguzki erradiazioaren hazkundea ekarri baitezake eta honen eraginez izpi ultramoreetatik babesten gaituen ozono-geruza ahuldu egin baitaiteke, Lurreko bizidunengan hainbat kalte eraginez. Ezin ahaztu animalia migratzaile asko ipar magnetikoarekin gidatzen dela, beraz, iparra aldatzen bada, migrazio-ibilbideak ere aldatu egingo dira.
Kezka hauek argitu nahian Europako Espazio-Agentziak "Swarm" deituriko plana abiatu du hiru sateliteetan oinarrituz. Dena den, oraingoz ziurtatu daitekeen gauza bakarra da ipar magnetikoa hego aldera higitzen ari dela, urtero 10 eta 40 kilometro artean eta martxa honetan 2050. urtean Siberian sartuko dela.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude