Maggie Bullen: «Betiko alardean protagonismoa gizonezkoena da, baina behar du emakumeak espaloitik eurei begira egon daitezela»

  • Alardearen txilibitu soinuak astinduko ditu beste urte batez irundarren bihotzak. 1995az geroztik emakumeen aldarrikapenen ikur ere bihurtu da festa. Festen sinbologia, urte hauetako gertaerak eta betiko alardearen eta mistoaren aldeko eta kontrako argudioak aztertu ditu Maggie Bullenek Tristes espectáculos: Las mujeres y los alardes de Irun y Hondarribi liburuan. Bullen Ingalaterran jaio zen, eta egun Hendaian bizi da. Frantses eta Espainiar filologian lizentziatua da, eta Antropologia sozialean doktore. Irakasle da EHUko eta AEBetako unibertsitateen arteko elkarlana bultzatzen duen USAC-en. Alardea eta generoaren loturaz galdetu diogu.

2021eko uztailaren 14an
Liburuan diozu jada orain urte batzuk sumatzen zenuela emakumeen aldarrikapena ezkutuan bazegoela, nahiz eta ez agerian ikusi. Nola pasatzen da egoera horretatik ekintzara, kalera?
Bi garai egon dira. 70. urte inguruan alarde mistoa egiteko saiakera bat egin zen, baina garai hartan ez zegoen aurrera egiteko baldintzarik eta indarrik. Zailegi ikusten zen, eta herrian ez zuten behar adinako babesik. 95ean hasi zen berriro gaia mugitzen, eta oraindik gutxiengoaren aldarrikapena bazen ere, babes handiagoa zuen. Gizartean aldaketa handiak eman ziren garai hartan, eta azpiegitura juridikoa eginagoa zegoen, berdintasun politikak zabaltzen ari ziren... Gizartea prestatuago zegoen.

Zein dira mugimendu hau antolatzeko moduaren ezaugarriak?
Ez da inprobisatua izan, oso prozesu luzea izan da, eta erabaki bakoitza hartzeko debate luzeak egin dira. Emakume taldeek bultza badute ere, bileretara deialdi irekiak egin dira eta gizonek ere parte hartu dute. Hau ez da emakumeen kontu bat, genero kontua baizik, bai gizon eta bai emakumeena.

Alardea ikuskizun batekin parekatzen duzu liburuan, bertako eszenategia, pertsonaiak eta abar aztertuz. Alardean eszenifikatzen denak zer erakusten du?
Oraindik aldatu gabeko gauza asko dagoela gizartean. Egun uste da berdintasuna lortuta dagoela, bai lege aldetik, eskolan, aukera berdintasuna dagoela... Arazo honek erakusten du bizitzako alor askotan oraindik zer egin handia dagoela.
Alardea festa da, eta festa batek badu bere esanahi berezia: festak tradizioari lotuak daude, eta beraz, zailago dira aldatzeko. Gainera festak erritualak dira, ia gauza sakratuak, ukiezinak, eta balio sinboliko handia dutenak. Botere zentroa sinbolizatzen da, eta eszenifikazio horretan gizonezkoen boterea nagusitzen da.
Protagonismoa gizonezkoena da, baina behar du emakumeak espaloitik eurei begira egon daitezela. Betiko alardearen aldeko emakumeek hori garbi esaten dute, euren parte hartzeko modua espaloitik begira egotea dela, hori dela euren rola eta nahikoa dutela horrekin. Virginia Wolfek fenomeno hori definitzen du "ispilu lausengari" gisa. Emakumeek gizona islada gisa dute, gurtu egiten dute. Horrek garrantzirik gabeko jokoa irudi dezake, baina gizartean gertatzen dena erakusten du. Gizonezkoak daude zentroan, eta emakumeok "ondo ari zara" esan behar diegu.

Emakumeak eszenategi erdian lekua behar duela aldarrikatu da. Baina horrek ekarri du gizonezkoen paperean sartzea: euren arropa, funtzio militarra... Ez litzateke aberasgarriagoa emakumeek beste aldaketa batzuk ere ekartzea? Eszenategia bera aldatzea?
Kezka hori planteatu izan da alarde mistoaren aldeko bileretan. Baina emakumeen partehartzea bera lortzea ere hain zaila izan denez, erabaki da gauza gehiago ez aldatzea. Ahalik gutxien aldatu dira estetika, forma, errituala... Kritika gehiagori ez bide emateko eta arazo nagusia ez desbideratzeko. Baina bertako jende asko ez dago ados kutsu militarreko desfilean parte hartzearekin.

Alde bakoitzak zer estrategia erabili du herritarrak konbentzitzeko? Hasi tradizionalaren aldekoekin.
Estereotipoak erabili dituzte, eta horrek laguntzen du bataila erdia irabazten. Alarde mistoan parte hartzen dutenei erradikalen etiketa itsatsi diete, subertsiboena, alardea maite ez dutenena, eta leporatzen zaie hautsi bakarrik egin nahi dutela, desagerrarazi... Aukera sexualarekin berdin gertatzen da, mistoan parte hartzen dutenak gay eta lesbianatzat dituzte. Gizartearen gehiengoak nahi ez duen ereduarekin lotu dute alarde mistoa. Ideiak eta arrazoiak entzun beharrean, "ez ditugu gizon eta emakume hauek nahi" bihurtu da tradizionalisten jarrera. Darabilten beste argudioa da mistoan desfilatzen dutenak kanpokoak direla, ez direla bertakoak. Egia da mistoan desfilatzen duten asko kanpokoak direla, baina baita tradizionalean desfilatzen dutenak ere.

Mistoaren aldekoek, berriz, nola egin dute etiketen kontra?
Aurtengo alarde mistoa da adibidea. Irunen pare bat urtez ez zen alarde mistorik atera, udalaren eta alkatearen eskutik ez zutelako behar beste laguntzarik jaso. Iaz hasi ziren berriro ateratzen eta aurten bide beretik jarraitu da. Alarde mistoa egitea bera da modurik eraginkorrena. Kalera ateratzen direnean herriko jendeak ikusten du bi alardeetan era guztietako jendea dagoela, aukera politiko eta sexual guztietakoa, eta ez dela ezer gertatzen. Horrela normalizatzen dira gauzak.
Gizartean indar handia du familiaren eta koadrilaren iritziak. Jende askok parte hartzen du desfile bat edo bestean, koadrilaren arabera. Oso gogorra da koadrilako iritzitik ateratzea. Zenbat eta jende gehiago atera, pixkanaka besteek ere errazago ematen dute betikotik ateratzeko pausoa. Prozesu hauek mantsoak dira, baina aurrera doa. Nire esperantza da umetatik bi alardeak desfilatzen ikusten dituztenek, normalago biziko dutela.

Beste festa batzutan emakumeek parte hartzea ez da hain traumatikoa izan. Horren arrazoia izan liteke, hein batean, gauzak egiteko modua?
Formen kontua maiz kritikatu da. Baina ez dakit zer beste eratara egin zitekeen. Tradizionalaren aldekoek diote mistokoek ez zutela indarrean sartu behar. Hori probokazio bat delako, eta beste probokazio batekin erantzuten delako, kontraeraso batekin, alegia. Baina baimena eskatu, eta legeak arrazoi eman arren ez bazaie jaramonik egin, zer egin behar zuten? Arazoa izan da ez dela elkarrizketarako lekurik egon. Uste dut instituzioek ere akats larriak egin dituztela. Epaileen erabakiak obeditu behar zituzten, eta legea sendo betearazi.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude