Klonak eta morrisak


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ingalaterratik etorritako dantzariak zur eta lur geratu dira futbol zelaian milaka dantzari ikusita. Headcorn Morris-ak dira, Kent eskualdekoak, morris dantzariak beraz. Morris-ek 6-8 dantzarik osatutako taldetan dantzatu ohi dute, arropa txuriz jantzita, kolore biziko gerriko eta zintekin apainduta, eta belaun azpian txintxarriak dituztela. Entzuna zuten Euskal Herrian beraien oso antzeko dantzak zeudela, eta Getxora iristean, Itxas Argia taldeko dantzariak ikustean berretsi dute morris dantzek eta euskal dantzek dituzten antzekotasunak. Biharamunean, Abadiñon daude Headcorn Morris dantzariak. Bizkaiko Dantzari Eguna ospatzen da bertan eta ikusminez jarraitu dute Astola futbol zelaian bildutako milaka dantzarien emanaldia. Hasteko dantzari kopuru handiak harritu ditu. Baina taldeek zelaia hartu eta dantzari-dantzari ekin diotenean, kopuruak baino dantzari guztiek dantza berberak eta modu berean egiten dituztela ikusteak eragin du morris dantzarien harridura.

Kent-era bueltan Euskal Herrian ikusitakoaren berri eman diete beste morris dantzariei. Morrisen eta ezpata-dantzen arteko antzekotasunak, makilak elkar jotzeko euskal dantzariek erakutsitako abiadura eta trebetasuna, eta zerurantz jaurtitako ostikada indartsuak izan dituzte mintzagai. Baina zerbaitek harritu baditu, dantza talde guztiak errepertorio bera eta modu berean dantzatzen ikustea izan da. Haien buruan ez da kabitzen horrelakorik, zer zentzu du herri guztietako talde guztiek dantza berberak egiteak? Non dago talde bakoitzaren nortasuna? "Hori anatema da!" adostu dute. Madarikazioa, gaitzesgarria erabat.

Tradiziozko dantzen ulerkera desberdin horien atzean kezka politiko oso desberdinak dituzten herriak daudela iruditzen zait. Politikan gauzatu ez den nazio batasuna folklorean bideratu nahi izan dute batzuk hemen. Ingelesek ez dute horrelako kezkarik eta herri eta auzo bakoitzak beren nortasuna aldarrikatzen du dantza tradizionalaren bidez. Hortik herri guztietako dantzariak elkarren klon bihurtzeak eragiten dien eskandalua. Niri milaka dantzari dantza bera egiten ikusteak ez dit eskandalurik eragiten, baina asperdura bai.

Badira dantza propioak dituzten herri eta auzoak. Dantzari klonen oihanean nortasun berezi horiek sendotzen ari dira azken urteotan. Ospakizun eta errepertorio propiorik ez dutenak berriz noraezean dabiltza, hangoak eta hemengoak kopiatuz, baina dantzari pilaketa klonikoetan tokia aurkitu ezinda. Beste zenbaitek, bide berriak jorratu behar direla eta, koreografia berrien modari heldu dio. Tradizioak etengabeko berrikuntza eta egokitzapena berezko dituela kontuan hartu gabe, eta tradizioaren txoko eta jira-bira aberatsak gozatzeko aukera izan aurretik, sormen lanetara emanak dabiltza.

Abuztuaren 10ean, San Lorentzo eguna dela eta Iruñera hurbildu gara. San Lorentzo kaleko jaietan kaleratzen den dantzari taldea ikustera joan gara. Dantza berriak plazaratu dituzte orain bost urte auzoko jai egitarauan txertatuta eta arrakasta erabatekoa izan da. Dantza berriak dira bai, baina ikusi ditugun dantza horietan zenbait mendez han eta hemen dantzatu izan diren, eta oraindik hainbat tokitan dantzatzen diren, dantzen erroak, sustraiak eta arima bizirik daude. Berri-berriak izanagatik erabat tradizionalak dira. Izan ere, dokumentazio zorrotzean eta tradizioaren ezagutzan oinarrituta eraiki dituzte dantza berriak. Eta dantza horiek gozatu eta maitatuko dituen auzoko jaien babesean plazaratu dituzte.

San Lorentzoko dantzarien proposamenak bat egiten du Ingalaterrako morris dantzariek tradiziozko dantzak ulertzeko duten moduarekin. Auzo edo herri bakoitzak bere dantza taldea izatea gauza ederra da, baina oraindik hobea talde horrek bere janzkera, dantza eta ospakizun propioak baldin baditu. Iruñea zaharraren bihotzean, San Lorentzoko dantzariei begira, morris dantzariak ikusi ditut dantzan.


Azkenak
Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


2025-03-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Ukrainako “eskarmentua” Asia Ekialderaino heltzen ari da

Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


Eguneraketa berriak daude