Juanjo Olasagarre: «Nahiago dut etsipena agertu, esperantza faltsua adieraztea baino»

  • Laurogeiko hamarkadaren hasieran herri txiki nafar batean utopiaren atzetik abiatzen diren lau gaztetxo dira Ezinezko maletak Juanjo Olasagarreren lehendabiziko nobelako protagonistak. Iraultza izkinaren bueltan dagoen sentsazioa dute, baina nahiz amets berdinak izan, ez datoz guztiak bat denean, koadrilan hori aitortzera ausartzen ez badira ere. Gero bakoitzak bere bidea hartuko du, harik eta beraietako bat Londresen hil dela jakiten duten arte. Horrek behartuko ditu beste hirurak elkarrekin bidaia bat egitera eta hamar urte aurretik batera bizitakoak eta eman zituzten urratsak bergogoratzera, orduko adiskidetasuna eta eduki zituzten ametsak gaur egun bakoitzak dituen uste eta sentimenduekin kontrajarriz. Horretaz guztiaz hitz egiten du orain artean poesia, antzerkia eta bidaia kronika jorratu duen Juanjo Olasagarrek ondoko elkarrizketan.

2021eko uztailaren 28an
Zer islatu nahi izan duzu zure lehen nobela honetan?
Utopiak bere balorea du, baina baita bere desbalorea ere. Utopiaren izenean zenbat jende eraman zuen aurretik Stalinek? Eta Leninek ere bai batzuk. Niri interesatu zitzaidan islatzea gure bizitza pertsonalarengan zer eragin izan duen horrek. Iraultzaren subjektua hasieran bat zen, langilea eta gizona; ez emakumea, edo emakumea ere bai, baina gutxiago. Utopia ere izan zen aurretik gauza asko eraman zituen hondeagailua. Eta nik kontatu nahi izan ditut aurrera eraman zituen gauza horietatik batzuk eta baita ere pertsonaiek gauza horiekiko zer harreman mota duten gaur egun.

Utopiari buruz mintzatzerakoan iraganaldia erabili duzu. Zure ustez utopia hil da?
Hori esaten dute. Nik uste dut esperantza ez dela hil, ezta utopia ere, hilzorian dagoen arren. Baina utopia marxista »orain arte ezagutu dugun bezala behintzat» bai hil dela. Hau da, funtzionatuko duen gizarte zoriontsu bat eraikitzeko modurik dagoenik ez dut sinesten. Ez dago. Hobe daitezke gauzak… munduari begiraturik nola dagoen, egon behar du hori egiteko modurik! Baina zentzu horretan nahiago dut nire etsipena agertu, esperantza faltsuak adieraztea baino.

Eta zein asmorekin idatzi zenuen Ezinezko maletak?
Garai bat islatu nahi nuen bertan, laurogeiko hamarkada, nolabait nire belaunaldiaren munduratzea-edo gertatu zen garaia. Herri txiki batekoa naiz ni eta inguru hori hartu nuen nirea agertzeko. Jakina, nire liburuak nahi duena kontatzen dio bakoitzari »nire ustez irakurleak gutxienez ehuneko berrogeita hamarra jartzen baitu liburu bat irakurtzean», baina niri islatzea interesatu zitzaidana zen nola Euskal Herrian gauza batzuekin egin dugun amets eta gero amets horiek gaurko errealitatearekin kontrastatzea, amets horiek pixka bat komatxo artean-edo jarriz. Hortik sortu zitzaidan lagun koadrila bat, Londres… norbaitek ezin duelako hemen bizi edo ez duelako hemen bizi nahi eta hara joaten delako… Nolabait nire bizipenen isla ere bada nobela, nahiz agertzen ditudan guztiak ez diren nik bizitakoak izan.

Koadrilak garrantzi handia du zure narrazioan. Zehazki, zer da zuretzat koadrila?
Neurri batean gorroto asko izan diot hitz horri. Izan ere, koadrilak, zu bertako gune baldin bazara, ongi daude, baina baztertua baldin bazaude, sufritzeko tokiak ere badira. Koadrila sozializatzeko modu bat da, Euskal Herrian edo bertako herrietan behintzat oso normala dena. Nik beti esan izan dut herri txiki batean zuk ez dituzula zure lagunak aukeratzen, egokitzen zaizkizunak dauzkazula. Eman dezagun, lau urte goitik, lau urte beheitik, zure adin inguruko hogei pertsona daudela herrian; bada, horiekin moldatu behar duzu. Makurrago edo hobe, baina horiekin moldatu beharra daukazu. Nobelan niri interesatu zitzaidan koadrila agertzea, munduak edo gizakiok izan ditzakegun gatazkak ere hor agertzen direlako. Familian agertzen dira, talde politikoetan ere bai, eta koadrilatan baita ere. Baina nobelako koadrila hori ez zen bakarrik koadrila zentzu naturalean, talde politiko bat ere bazen… Ez dakit, gauza piloa nahasten dira hor.

Ematen du pertsona batzuek koadrila osatzen badute, nolabait elkar maite behar dutela. Ez da hori zure pertsonaien kasua, ordea. Ez al da harritzekoa?
Ez dakit. Uste dut gorrototik gehiago dagoela liburuan amodiotik baino. Lau pertsona horiek elkar bizitzera kondenatuta egon dira garai batean, baina orain jada ez, eta hori batzuentzat liberazio bat da… Psikoanalisitik begiratuta izan daiteke amaren sozializatzeko kontzeptu hori ere: taldea, babesa. Baina, noski, hori da nire lagun Rikardo Arregi Díaz de Herediak esaten duena. Berarentzat nobela hau ez da hainbeste utopiari buruz, baizik eta niaren eraikuntzari buruz, hau da, bakoitzak bere burua nola eraikitzen duen nerabezarotik gaur arte. Eta hor jada bai aurre egin behar diozula taldeari, alde edo kontra. Koadrilak eskaintzen dizkizunak zure burua eraikitzeko moduekin bat baldin badatoz, ez daukazu gatazkarik; baina hori ez bada horrela, gatazka sortzen da, neurri batean kontra egin behar diozu eta hortik sortzen dira gorrotoak.

Zure taldean nor dugu kideak biltzen dituen pertsona? Batetik, badirudi Harakin izan daitekeela, bere borroka grinagatik, eta beharbada berak hala dela uste du. Baina gero, besteen sentimenduei erreparatuz gehiago ematen du hildako pertsonaia dela biltzailea…
Irakurketa guztiak egin daitezke. Nik uste dut Harakin izan bazela gutxienez koadrilaren alde batzuen liderra. Baina izan zen, jada ez da, eta horren aurrean bakoitzak hartu du bide bat. Niri asko gustatzen zaizkit lagun talde bat une batean eta denbora pasatu eta gero agertzen duten liburuak eta filmak, hor ikusten delako munduaren aldaketa. Euskal Herrian berrogei- hogeita hamar urteotan gure aiton-amonen mundutik gaur egunera izugarrizko jauzia gertatu da, beharbada ehun urtetan baino handiagoa. Eta hori islatu nahi izan dut nobelan baita ere.

Hamar bat urteko aldean ere ematen da halako jauzia?
Bai. Beno, aldaketa hirurogeiko hamarkadan hasita zegoen, baina nolanahi ere suertatu da. Eta ez aldaketa politikoa bakarrik; bizitzeko moduak, gizartea, taldea eta Euskal Herria ulertzeko erak aldatu dira ikaragarri.

Zergatik hasten da gaztetxo koadrila bat borrokan? Heroi izan nahi dutelako?
Giroan zegoen zerbait zen. Trantsizioa hor zegoen eta une batean jendeak uste izan zuen dena aldatuko zela, goitik behera. Eta gaztea zarenean gauzak aldatu nahi dituzu. Edo aldatu nahi zenituen orduan, utopia edo marxismoa martxan zegoenean, ideologia balidoa zenean; balidoa, zentzu honetan: jendeak sinesten zuelako horren bidez alda zitekeela mundua. Hori zen nobelako gaztetxoak borrokan hasi ziren giroa. Beraiek baino lehenagoko jendea ere horretan ari zen, eta beraz, normala zen beraiek hastea. Dena dela, suposatzen da badagoela koadrilan hori horrela ikusten ez zuen jende bat ere. EAJkoak ere egongo ziren lagunarte horretan, eta haiek ere sinetsiko zuten trantsizioaren aldaketan, baina akaso ez hainbeste; haiek gertatu denak bete ditu-edo.

Nolanahi ere, zure pertsonaien ametsak berehala apurtu ziren, ez da hala?
Ja, ja, ja! Bai. Beno, neurri batean. Komando bat egin nahi izan zuten, segituan harrapatu zituzten eta, bai, zapuztu ziren haien asmoak. Baina ez ametsak, amets horiek praktikara eramateko ahalegina baizik, ze gero ikusten da batzuk jarraitu dutela amets horiek izaten, Harakinek segitzen du aldatzeko nahiarekin, eta Ferminek ere bai, nahiz beste modu batean aldatu nahi dituen gauzak, esanaz, buka dezagun gatazka honekin eta egin dezagun beste zerbait.

Beharbada okerren »edo irabazle, hori bakoitzak erabaki beharrekoa baita» gertatzen dena herritik alde egin behar izan duen pertsonaia da…
Bada liburua maltzurra dela esan duenik ere. Jende horren iritziz maltzurra da esaten duelako sentsibilitate apur bat duenak ez duela lekurik herrian eta ihes egin beharrean dagoela. Nik ez dut uste horrela denik. Uste dut Bazterrek momentu batean ez duela berak izan nahi duena, gay bat »hirurogeietan San Franciscon kontzeptua sortu zen eran» ,hor ikusten; gero, jada minbizia duela dakienean, bat-batean hasten da pentsatzen zer izango ote zen bere bizitza han geratu izan balitz; akaso ez zuen lekurik izango, mundu guztia ezkonduta eta bera bakarrik, beharbada ez zen han aurkituko… baina beharbada bai. Gauza da erabakitzen duela Londresera alde egitea, non bizitza bat eta bizimodu bat aurkitzen dituen. Bere sustraiei uko egin die? Ez, beste toki batean jarri ditu bere sustraiak, ez dira bere bizitzan hain zentralak!


Azkenak
Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


Eguneraketa berriak daude