Gerrikoa estutu edo gerra gogorra, beste biderik ez da

  • Oporretara aberats joan ginen mendebaldeko gizakiok eta lanera itzultzerakoan petrolioaren garestiaren beldurra aurkitu dugu denetan. «Aurkituko dute konponbidea» diote optimistenek. Gero eta gehiagok, ordea, uste dute gure hazkunde ereduak goia jo duela. Baina nola aldatu orain gure bizimodua?

2021eko uztailaren 27an
Udaberrian alarmistak deitzen zitzaien petrolioaren krisi definitiboaren aurrean gaudela esaten zutenei. Uda honetan 40 dolarrak gainditu eta 50etara hurbildu da urre beltza, eta ordura arte isildutako egia guztiak hasi dira pittinka azaltzen. Alegia: arazoa ez dela Irakeko egoera bakarrik, egia dela munduko petrolio erreserben erdia laster gastatua izango dugula, Txina eta India espero baino askoz gehiago ari direla handitzen beren eskaria, askotan aipatu izan diren petrolio mota batzuk ezin direla era errentagarrian erabili, lehengo petrolio merkera ez garela gehiago jaitsiko, petrolioa bezain eraginkor eta merkea izango den alternatibarik ez dagoela...

Net Hurbil honetan azaldu genituen Oil Peak elkarteko adituen iritziak joan den maiatz hondarrean »«Odola dugun petrolioa 2010ean hasiko da agortzen»», eta egia esan, egun haietan guru katastrofista batzuk ematen zuten jakintsu horiek. Uda honetakoa ikusita, gero eta gehiago dira aitortzen dutenak mugimendu hauek guztiak agortze horren lehen seinaleak direla.

Asuntoa da petrolio merkearen zibilizazioa bukatzear dagoela dioten pentsalari eta ikertzaileen analisia urrunago doala. Plazaratu diren artikulu eta elkarrizketen artean, oso interesgarria da Richard Heinberg-ekin egindako interviewa, Znet web gunean eskuragai dagoena. Richard Heinberg Kaliforniako unibertsitate batean ari da Kultura, Ekologia eta Gizarte iraunkorra irakasten. Hainbat liburu idatzi du, horien artean azken hau: The Party’s Over: Oil, War and the Fate of Industrial Societies, euskaraz Bukatu da festa: Petrolioa, Gerra eta Gizarte Industrialen Patua esan nahi duena. www. museletter.com bere web gunean aurki daitezke liburu, artikulu eta elkarrizketen erreferentziak.

Iturri magikoa agortutakoan

«Gizarteak, ekosistemak bezala, funtsean ez dira energia prozesatzeko sistemak baino», aitortu dio Heinbergek Davis Ross kazetariari. Iraultza industriala erregai fosilen gainean eraiki zen; ikatzaren gainean estreina, baina petrolioarekin orain arte gizakiak ezagutu den erregairik ugari eta merkeena aurkitu zuen. «Planetaren historian inork ez du aurkitu horrelako laguntzarik sekula».

Lehengai fosilen eraginarekin lotuta dakusa Heinbergek gizakion ugaritze sinestezina bera: industri iraultzaren hasieran ginen ehunka milioi urrietatik abiatuta gaurko 6.300 milioietara iritsi gara. Horrez gain, laguntza energetiko hori baliatzeko klase guztietako teknologiak asmatu ditugu, eta gure bizimodu osoa aldatu da urte gutxitan.

Galdezka joan zaion kazetaria amerikarra zenez, Phoenix hiriaren adibidea ipini dio adituak: basamortu baten erdian gai izan da gizakia horrelako hiri bat eraiki eta atxikitzeko, naturak inoiz utziko ez zion leku batean. Dena petrolioari esker.

Petrolioaren etorkizunari buruz, Heinbergek jarraitzen ditu M.King Hubberten kalkuluak. Shell multinazionalarentzako lan egin zuen geologo honek aurreikusi zuen Estatu Batuetan 1970ean gertatuko zena: eskuragai dagoen petrolioaren erdia atera denean, produkzioa hasiko da garestitzen eta urritzen, eta horrek dakar krisia. Horregatik, Heinberg ere petrolioaren eskasia hamarkada honetan hasiko dela uste duten adituen taldekoa da.

Eskaintza urritu eta prezioa igotakoan hasi gara denok energi iturri alternatiboei begira. Baina ekologi irakasleak aurkitzen duen arazo handi bat da ez dagoela alternatiba horiek irizpide garbien arabera konparatzeko modua. Benetan berriztagarriak dira? Zein da bakoitzaren ingurumen kostea? Zein da bakoitzaren errendimendua?

Dagoen informazioarekin, Heinbergek uste du energia nuklearra garestia eta arriskutsua dela, eta bere hondakinen arazoa konpondu gabe dago. Eolikoa da berak gehien maite duena baina leku jakinetan bakarrik erabili daiteke. Eguzki indarra ere erabiltzen du bere etxean Heinbergek, baina garestia izateaz gain, bere errendimendua oraindik mugatua dela aitortzen du. Hainbeste aipatzen den hidrogenoarena ez du batere garbi ikusten: «Hidrogenoa energi iturri ez da, energia pilatzeko bide baizik. Nondik aterako dugu hidrogenoa? Edo erregai fosiletara jotzen dugu »eta petrolioarekin egin dugu berriro topo» edo uretik, eta sistema honek argindar gehiago gastatu behar du gero hidrogenoak berak emango duena baino».

Petrolioaren alternatibarik ezean, bi ondorio garrantzitsu markatzen ditu Heinbergek. Hasteko, pertsona gehiegi bizi garela lurrean. Lurralde bakoitzak gizaki zama bat atxikitzeko ahalmena dauka eta azken mendeotan «era artifizial batean handitu dugu lurrak duen ahalmena. Nekazaritza, industria, garraioa, teknologia, garbitasuna, osasun zainketa... Baina arazoa da zama ahalmen hau berriztatu ezin den erregai baten mende dagoela, petrolioaren mende. Eta petrolioa urritu ahala desagertu daiteke ahalmen hori». Heinbergek, elkarrizketan, ez dio gehiago tira hari horri, baina munduan jadanik pertsona gehiegi gaudela esatetik ondorio latzak atera ditzake edonork.

Beste pentsamendu lerroa galdera honen inguruan dago: zer egin daiteke hemendik aurrera?

Heinbergek hiru alternatiba ikusten ditu. «Bata, A plana da, orain Iraken egiten ari garena: gerra». Arma eta bonba gehien dauzkana saiatuko da energi iturriak »eta petrolioa batez ere» kontrolatzen. «Horixe da A plana, gerra, eta ez du oso bukaera ona izango. Borrokak izango dira arma asko dituzten kontsumitzaileen eta arma gutxiago duten produktoreen artean. Baina denborarekin kontsumitu nahi duten herrialdeen arteko gerra ere egon daiteke». Txinaren beharrak aipatzen ditu Heinbergek, baina Europari ere egokituko zaio saltsa horretan bere koilarakada.

Beste plana, B plana, erregai fosilekiko menpekotasuna txikiagotzeko estrategia litzateke. Txikiagotzeko plana. Frantsesez decroissance esaten dutena. «Honek gure bizimodua goitik behera aldatzea ekarriko luke. Kontsumo gizarte izatetik gizarte efiziente bat izatera pasatzea. Hazkundean oinarritutako gizarte izatea utzi eta egoera geldikor batera pasatzea, edo behar izanez gero ekonomia txikiagotzen hastea». Baina inor ez da ausartu bide horri ekitera orain arte.

Hirugarrena, C plana, begiak ixtea da. «Asmatuko dute zerbait» uste izatea. Beti dago pentsatzea munduan badela jende azkarra arazoa konponduko duena. Baina «Don’t worry, be happy» horrek berriro A planera »gerrara» garamatza Heinbergen ustez. «Txikiagotzeak erabaki zailak eta esfortzua eskatuko ditu. Baina dugun denbora laburra alferrik galtzen badugu, geratzen diren energi iturrien kontrola eskuratzeko gerra izango da irtenbidea».


http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude