Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Kanpaina arkeologiko oparoa

Uda honetako kanpaina arkeologikoak emaitza interesgarriak izan ditu gurean. Arkeolanek erromatarren meatze galeria bat industu eta garbitu du Arditurrin (Oiartzun, Gipuzkoa). Erromatarren garaian penintsulako meatze garrantzitsuenetakoa izan zen Arditurrikoa eta bi mendetan zehar 200 pertsona bertan aritu zirela diote. Aranzadik, aldiz, Zestoako Irikaitzen egin du lan eta bertan Behe Paleolitoko eta Gravetienseko harrizko tresnak topatu dituzte »duela 150.000-25.000 urteko arrastoak». Euskal Herrian arrasto zaharragoak topatu badira ere, soilik Irikaitzen aurkitu dira euren jatorrizko tokian.



Euskal taldeak aurten ere Tarregan

Sei euskal antzerki konpainiak euren azken ekoizpenak aurkeztuko dituzte irailaren 9tik 12ra Tarregan egingo den Fira de Teatre al Carreren 24. aldian. Hurrenez hurren, Tanttakak, Chusmak eta T(artean) taldeek aretorako lanak eskainiko dituzte eta Hortzmuga, Gaitzerdi eta Xabi Larreak kale ikuskizunak agertuko dituzte. Euskal Teatroa zikloaren bederatzigarren edizioak eszenatokia aldatuko du, aurten ez baita Euskal Teatroa karparik izango eta euskal taldeok udal kiroldegian plazaratuko dituzte ikuskizunak. Guztira, 88 antzerki talderen 95 obra ikus ahal izango dira Lleidako herrian.


Gasteiz, rockaren hiriburu

mendizabalako zelaiguneak Gasteizko Azkena Rock Jaialdia hartuko du, irailaren 9tik 12ra bitartean. Gorputza astintzeko proposamen ugari dakar jaialdiaren hirugarren urteak. 9an ongietorri jaiaren barnean Urge Overkill eta The New York Dolls arituko dira, besteak beste,Mendizorrotza kiroldegian. 10ean eta 11n Mendizabalan izango da hitzordua eta Screamin’ Cheeta Wheelies, Turbonegro, The Flamin’Groovies nahiz Kuraia taldeak zuzenean ikusteko aukera izango da. 12an Jhonny Cashen omenez emango dute kontzertua Roger McGuinn eta Mike Farrisek.


Dantzaren Maitaldia

Dantzaren berrikuntzak bertatik bertara ikus ahal izango dituzte dantzaren maitaleek irailaren lehen hamabostaldian Miarritzen. Izan ere, irailaren 4tik 18ra arte Maitaldia dantza jaialdia egingo da Biarrizko hiria, hamalaugarrenekoz. Dantzaldiak hartu dituzte aurten ardatz, dantza jendearengana hurbiltzeko erarik egokiena delakoan. Dantza klasikoa, hip-hopa, Berpizkundeko dantzak nahiz jazz estilokoak aurkeztuko dituzte, Bellevue eta Gare du Midi aretoetan eta herriko parke nagusian. Egitarauaren baitan, Biarrizko Baletak Le sang des étoiles ikusgarria estreinatuko du.


Euskarazko zinemaren fotogramak ugaltzen

Duela hamabi urte Koldo Izagirreren Offeko maitasuna pantailaratu zenetik, ez da oraino euskarazko pelikularik filmatu. Zorionez, badirudi joera hori iraultzen hasi dela. Telmo Esnal eta Asier Altuna Aupa Etxebeste! euskara hutsezko komedia errodatzen ari dira egunotan. Pako Sagarzazu, Ramon Agirre, Elena Irureta eta Iban Garatek jokatzen dituzte rol nagusiak eta oporretan etxean geratu diren arren kanpoan dauden itxura egingo duen familia gorpuzten dute. Laster beste euskarazko film bat egingo dute Orio, Tentazioak eta REC ekoiztetxeek: literaturan eta antzerkian izugarrizko arrakasta izan duen Kutsidazu bidea, Ixabel. Datorren urteko maiatz-ekainean ekingo diote filmaketari. Oraindik aukeratzeke daude aktoreak, baina izen bat ziurra da: Anjel Alkain. Filmarekin batera, sei ataleko telesaila grabatuko dute EITBrentzat. Pozgarria da euskarazko zinema berriz abian ikustea. Ea euskal ikusleriak merezi gisan erantzuten duen.


Kameraren bisorea beste aldera begira.

Argazki Kazetaritzari buruzko II. Jardunaldiak egingo dituzte Donostian, irailaren 8tik 10era. Arrasate kaleko Kutxa kultur aretoan hitzaldi eta mahai-inguruak izango dira. Lehen saioan, Jacques Pavlosky argazkilari lapurtarrak Sygma agentzian izandako esperientziaz hitz egingo du; bigarren egunean Etika fotografikoa eta irudiaren erabilpena prentsan izango dute hizpide Daniel Vélez, Enrique Shorek, Manuel Berriopedrok eta Fermin Munarrizek. Azken egunean Associated Press agentziako kolaboratzaile Zaheeruddin Abdullahk bere argazkiak erakutsiko ditu jendaurrean. Egitarauaren osagarri, hainbat argazki erakusketa paratuko dituzte. Batetik, azken urteetan hil diren 13 argazkilariren lanak bilduko dituzte Zarauzko Torre Luzean. Bestetik, zortzi euskal argazkilariren lanak ( Gari Garaialde, Amaia Zabalo, Pablo Sanchez...) erakutsiko dituzte Donostiako zortzi tabernatan.


Feminismoa arte jardunean.

Artelekuk Sexu gunea berriro politizatzea egungo arte jardunetan izenburuko mintegia eta hitzaldi sorta antolatu ditu hil honen 8tik 15era bitartean. Duela zazpi urte Artelekun bertan feminismoaren teoriak artearekin duen lotura aztertu zen beste mintegi batean, Erreakzioa kolektiboaren eskutik; oraingoan, hari beretik tiraka, queer politiken eta feminismo kritikoaren politiken testuinguruan artean sortzen ari diren diskurtso eta proposamen berriak landuko dituzte.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude