Arkitektura garaikidea ardoaren zerbitzura


2021eko uztailaren 26an

Euskal upeltegien modernizazio prozesuak zenbait kasutan inbertsio berezi handia egitea ekarri du, izen handiko arkitektu garrantzitsuengana jo baita arkitektura garaikidea ardoaren negozioaren zerbitzura jarri eta negozio horri balio erantsia emateko. Upeltegiak ez dira soilik Errioxako ardo onak ekoiztu, biltegiratu, ondu eta zahartu, eta babesteko tokiak. Aldi berean upeltegiak turistentzat erakargarriagoak izatea da helburua. Turistek ardoa nola egin eta ontzen den ikusi ahal izatea da asmoa; are gehiago, bertako jakiekin batera dastatzeko eta nahi izanez gero upeltegian bertan egindako hotelean egun batzuk pasatzeko aukera ematea.

Upeltegien euskal sektoreko dinamika berri horren adierazgarri ditugu Santiago Calatrava arkitektuak Arabako Errioxan eta Rafael Moneo tuterarrak Nafarroakoan gauzatu dituzten bi proiektuak eta ardoaren Gugengheim-a izango den beste proiektu bat, hain zuzen ere bilbotar-amerikar museoa diseinatu zuen arkitektu berbera Elciegon egiten ari dena eta 2005eko lehenengo seihilekorako bukatuta egongo dena.

Calatravaren Ysios upeltegia

Bodegas y Bebidas, SAren Ysios upeltegia Laguardiako lurretan dago. Hegoak irekita dituen hegazti baten itxura duen eraikin ausarta da. Santiago Calatrava arkitektu valentziarrak diseinatu zuen, besteak beste Bilboko itsasadarrean dagoen eta bere izena daukan Zubi Zuria eraiki zuen berberak. Lehengo urtean inauguratu zuten upeltegia. Burdin Aroko La Hoyako trikuharriez betetako ingurutik zenbait ehunka metrora, hantxe dago YSIOS, monumentua, aro garaikideak egindako ekarpena bailitzan. Kurbetako okerguneek (oinetik teilaturaino) kontrastea egiten dute bizkarra estaltzen dioten kareharrizko haitzen ertzekin. Atentzioa ematen du aluminio, hormigoi, putzuetako ur eta fatxada nagusia estaltzen duen zedrozko egurrak egiten duten materialen arteko jokoak.

Upeltegiak bi horma ditu, iparraldekoa eta hegoaldekoa, 196 metroko luzerakoak, bata bestearengandik 26 metrora. Horien gainean aluminiozko teilatu hozkatua dago, habez osatutako egitura batek eutsita. Habe horiek izei nordikoaren egurrez egindako habe ijeztuak dira, 32 metroko luzera dutenak eta erdialdean 42 metrora iristen direnak. Erdialde horretan bertan dago aurrera ekarritako ataria, hau da, eraikinaren sarrera nagusia. Bertatik sartzen da beheko solairuko egoitza sozialera eta lehenengo solairuko 42 pertsonentzako jantokira ere. Jantoki horretatik, gainera, Laguardiaren ikuspegi bikainaz goza daiteke. Upeltegia barrutik banatzeko, upeltegiek bete beharreko baldintza hartu du kontuan Valentziako arkitektuak: ardoa egiteko argi gutxi egotea. 4.000 upelentzako lekua izan arren, orain 2.000 bakarrik dituen erdiko solairura besterik ez dira sartzen bi beirateetan jarritako iragazkiek ahuldutako eguzki izpi apurrak. Era berean, etengabe 16 °ko tenperaturi eta %80ko hezetasunari eusten dion klimatizazio sistema bat dauka.

Haroko CUNE upeltegiak uztailaren 1ean inauguratu zuen Philippe Maziéres arkitektu frantsesak diseinatutako Laguardiako upeltegi berria, bere 125. urteurrena ospatzeko. Arkitektu hori ospetsu bihurtu zen Frantzian zenbait upeltegi (Chateau Margaux edo Chateau d'Yquem) eta Ribera de Dueron beste bat (Hacienda Monasterio) eraikitzen egindako lanarengatik.

Moneok Nafarroan egindako upeltegia

Egaren ondoan, Estellerria eskualdean, beste upeltegi bat dago, 2002ko martxoan inauguratua. Rafael Moneo arkitektu nafarrak 1647tik ardogintza eta mahastigintzari lotuta dagoen Chivite familiaren oinordekoentzat egindako lana da. Moneo bere proiektua ingurunera egokitzen saiatu da. Guztira 300 hektarea dauzkan sailean eraikitako zatia ibaiaren bihurgune baten eta arteez betetako hegi baten artean biltzen da. Moneok Arinzanoko jaurerriko hiru eraikin zahar berezienak zaharberritu ditu: XIII. mendeko dorre-jauregia, leinu etxea; Tourseko San Martinen eliza, estilo neoklasikokoa eta Iruñeko udaletxe zaharretik eraman omen zituzten zenbait estatua dauzkana; eta XVIII. mendeko etxetzar bat, bisitarientzat prestatu dena.

Maila desberdinetan baina bata bestearen jarraian jarritako hiru gorputzek osatzen dute upeltegia. Gorputz horiek egunsenti koloreko pantaila diskretu bat marrazten dute atzean. Bi gune dira aipagarrienak: Dastaketa-areto eta museo moduan erabiltzen den aretoko begiratokia da lehenengoa, jaurerria albotik enmarkatzen duen beirategi angeluzuzen handi ausarta, begiratzerakoan koadroaren ertzean bertan kokatuta egotearen irudipena ematen duena. Ardoa ontzeko nabea da bestea. Bertan, soiltasun zurrunena liluragarri bihurtu du Moneok, hormigoi eta egur noblea bakarrik erabiliz. Erdiko zutabeek jasotzen dituzte teilatuari eusten dioten habeak. Zutabe horietako bakoitza eskultura fin eta minimalista bat da, eta guztien artean harrizko zumardi bat otsatzen dute. Bere oinetan, mahats mordoak bezala antolatuta daude urteak joan eta urteak etorri Chivite ardorik bikainenak ontzen dituzten haritzezko 2.500 upelak.

Ardoaren Guggenheim-a
Bere berezitasunarengatik atentzioa ematen du Marques del Riscal upeltegietan martxan dagoen proiektuak, ardoaren Guggenheima bihurtzeko bidean baita. Bilboko Guggenheim museoaren egilea, Frank Gehry, da upeltegi berri hau diseinatu duena. Dena ondo badoa, 2005eko lehenengo seihilekorako bukatuta egon daiteke. Upeltegiaren maketa, titaniozko zatiak ere badituena, Elciegon dago, eta museo bilbotar-amerikarra gogorarazten digu.

Upeltegia, hotela, jantokia, museoa, denda eta hitzaldi aretoa hartuko ditu bere baitan. Kongresuetarako jauregi txiki bat izango da, eta Bilboko Guggenheimak dituen habe berdinetan eutsiko da, Gehryk diseinatu baitu eraikina. Bilboko Idom arduratuko da ingeniari lanaz eta Ferrovial eraikuntzaz. Urssa-k eta Umarán-ek ere parte hartuko dute lanetan. Bi horiek arduratuko dira eraikina inguratuko duten hegalkinaren hiru koloreko titaniozko xaflen egituraz eta muntaiaz, eta baita eraikinaren leihateez ere. Bi enpresek esperientzia daukate arlo honetan, museo bilbotar-amerikarrean ere parte hartze garrantzitsua izan zuten-eta. Eraikin berriak 2.000 metro koadroko azalera izango du gutxi gorabehera eta azalera horren zati bat titanioz eta altzairu herdoilgaitzez estalita egongo da. Eraikinaren eta Arabako lurraren arteko lotura, bertako hareharriz gauzatutako bolumen prismatikoek osatuko dute.


Azkenak
Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


Eguneraketa berriak daude