Argitalpenak


2021eko uztailaren 28an
Buda zoriontsuen etxea
Joao Ubaldo Ribeiro
Txalaparta
184 orrialde
14 euro

Bizitza larrua jotzea da

Horixe dio Karlos Zabala Oiartzabalek euskaratu duen Joao Ubaldo Ribeiro idazle blasildarraren liburu erotiko bakarraren narratzaileak, bizitza larrua jotzea dela. Izan ere, bizitza libertinoa izan duen hirurogeita zortzi urteko emakume brasildar honek argi eta garbi uzten du desira piztu nahi liokeela bere oroitzapenak irakurtzen dituen orori, masturba dadila gutxienez. Sexuaren suak emakume guztiak harrapa ditzan nahi luke ere, eta beren buruari debekatu dizkioten guztiekin larrua jo dezaten. Horiek nahi ditu batik bat kitzikatu, txortan egin arazi. Zer esanik ez dago, bide batez senarrak, senargaiak eta aitak beldurrez airean jarri nahi ditu ere. Berari dagokionez, aitortzen du deus apartekorik ez duela liburuan egiten, egia kontatu, besterik ez.

Peleo
Iñaki Irasizabal
Hiria
129 orrialde
11 euro

Iñaki Irasizabalen Borrokaren baitan gaztelaniaz

Iñaki Irasizabalek berak itzuli du gaztelaniara 2002. urtean euskaraz argitaratu zuen nobela: Borrokaren baitan. ETA erakundeko kide baten bilakaera pertsonala eta emozionala islatzen duen narrazio hau Lizarrako Itunaren garaietan kokaturik dago, ETAk bere su-etena aldarrikatu zuen azkenengo aldian. Gazte hori Madrilen zebilen komando bateko partaidea zen, baina ETAk su-etena aldarrikatzerakoan, Bilbora etorri ziren komandokoak, han ezkutaturik kieto egoteko. Bakoitza bere aldetik ezkutatu zen, eta gazte horrek hilabete mordoa pasa zuen bera baino zaharxeagoa zen erakundeko beste emakume batekin, ahalik eta erarik arruntenean agertuz auzokoen aurrean, nahiz eta beti ez zuten horrela izatea lortuko.


Izuaren eskifaia
Pau Joan Hernàndez
Giltza
212 orrialde
7,80 euro

Edebé Gazte Nobela saria

Karlos del Olmo Serrak euskaratu duen Pau Joan Hernàndezen Izuaren eskifaiak Edebé Gazte Nobela saria jaso zuen. Benetako pirata baten ondorengoa du protagonista nagusia, lan eskaintza harrigarri baten ondorioz Atlantikoaren erdian bere bizitzako esperientziarik izugarriena biziz aurkituko den hamasei urteko gaztea. Dominikar Errepublikan jaiotako ikasle hau Bartzelonan bizi zen lasai, bere ametsik handiena aberastuko zuen lan on bat topatzea izanik. Ez bere arbaso pirataren bizitza, ez harena bezalako beste itsaslapurrena ez zituen sekula begi onez ikusi. Aldiz, bere lagun Ferranek asko maite ditu, bera ere nahikoa pirata delako Interneteko ozeano mugagabean. Baina hain zuzen ere bere adiskidearen zaletasun honek bizia salbatuko dio dominikarrari.

Euskerazaintza
Batzuen artean
Euskeraren erri akademia
64 orrialde
borondatea

Euskerazaintzaren azken alea

Dagoeneko kalean da Euskeraren Erri Akademiak plazaratzen duen Euskerazaintza aldizkariaren azkenengo zenbakia. Bertan azaltzen diren lanen artean, honakoak aipa genitzake: aldizkariaren gaur egungo idazleen nondik norakoak, bertako idazlea izandako Jesus Gaztañaga zenak bere garaian azaldu zuen Akatsak eta erderakadak idazlana, Euskerazaintza-Euskaltzaindia eta euskerea errian, 2004. urteko jardueraren azalpena, Hugh Tomas historialari ingelesak 1936ko gudan euskaldunak jasandako kalteen gainean azaldutakoari buruz Olazar’tar Martinek egiten duen azterketa, Euskerea ta japonera Azkue’ren ustez eta Latiegi’tar Bixentek Aragoiko Erdi Aroko eskuizkribu zaharretan aurkitutako euskal izenen gaia jorratuz eskaintzen duen ekarmena.

Jony eta Lagunak
Yon Suinaga
Yon Suinaga, Bergarako Udalaren Euskara Batzordea
80 orrialde
5,80 euro

Komiki-zerrendaz osatutako liburua

Yon Suinaga Landak Bergarako Udalaren Euskara Batzordearen laguntzaz plazaratu duen komiki-zerrendaz osatutako liburu honek Jony eta Lagunak du izena euskaraz, Jony & Konpis, berriz, gaztelaniaz. Euskal Herriko fauna ageri da bertan: Jony mutil jatorra, Txuko eta Patxi adiskideak, Pirata zakurtxoa, beste galaxia batetik gizakiok aztertzera etorritako lagunarekin harreman estua duen aitona, Jony txora-txora eginda daukan Estitxu, titi pare ederraren jabe den bere lagun Pitu, Bitxor tabernaria eta abar. Bizitzako gorabeherez dihardu komikiak, gizon-emakumeen arteko harreman korapilotsu samarrak eta gizarte kapitalista honi egiten zaion kritika agertzea ahaztu gabe.

Hiruko
Itxaro Borda
Alberdania
158 orrialde
13 euro

Itxaro Borda borroka armatuari aurre eginez

Narrazioa, saiakera eta antzerkia erabili ditu Itxaro Bordak Hirukon askapen borrokaren mistikari aurre egiteko orduan. Herriak bizi behar dun Iparraldean borroka armatuan murgildutako gazte batzuen bilakaera azaltzen du. Harpe ilunetik ateratzeko saioan dio uste duela Euskal Herriak mendeetan jasan eta jasanarazi duen bortizkeria politikoaren eritasunaren sendatzeko puntura helduak garela, eta Elpides antzerkian gerra handi eta gerra txikiko sofista solas ironikoa hedatzen du.

Bilbo dub
kronikak
Paddy Rekalde
Susa
77 orrialde
10 euro

Paddy Rekalde Bilbo latz horri kantari

Paddy Rekalderen azken poema liburuan agertzen den Bilbo hiria eta bere kale aldiz hotz aldiz beroetatik dabiltzanak ez dira bidaia agentzietako publizitateetan turismoa erakartzeko ohiz aldarrikatzen diren «bertuteen» jabeak izango, baina guztiz errealak direla ezin uka. Infernutik azken irribarrea atzematen saiatzen da olerkaria, emakume eta gizon zaurituen mina bereganatzen, langileriaren borrokak bergogoratuz, urrutitik bertaratutako etorkinen amets izoztuak igarriz, zainetatik zein eztarritik sua sartuz bizitzari zentzua aurkitu nahian heriotzari agurka dabiltzanen oinazea islatuz osatu baititu Paddy Rekaldek Bilbo dub kronikak. Jende xehearen urrats baldarrei erreparatzen die, betiko galtzaileen norabideari, haiek dituelako aberkide. Mila gatazka galdutakoak, bizitza luze baten ondoren bere amodio desirak betetzeko gai izan ez direla ohartzen diren lesbianak, Cortes kalean edo La Najako arkupeetan biltzen diren giza hondarrak, bezero bila etengabe ahalegintzen diren prostitutak, kontainer baten kontra ikusten duen jonkia, La Salveko zubi azpiko bazter batean bihotzaren erlojua betiko gelditu zaion gizarajoa...


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude