Argentinan, uda euskaraz


2021eko uztailaren 27an
«Vení a la Argentina-hator hona» izeneko ekimenaren antolatzaile Iñaki Bilbaoren hitzetan, «azken urteetan Argentinako egoera ekonomikoak txarrera jo duenez, Euskal Herrira joateko aukerek ere behera egin dute, bidaiatzea askoz ere garestiagoa baita orain. Horregatik, euskal etxeko gaztetxoek Euskal Herriarekiko harremana gal ez zezaten proiektu hau sortu genuen». Euskadiko Gazte Kontseiluak bideratu zuen parte-hartzea, sekulako erantzuna jasoz: 131 lagunek eman zuten izena. Ondoren, Necocheatik bertatik egin zuten irakasleen aukeraketa.

Euskal Herriko 16 gazteak bi txandatan banatu ziren: zortzi uztailean eta zortzi abuztuan. Uztailean euskara irakastera 19 urteko bi hernaniar joan ziren: Joana Ortega eta Iratxe Perez. Joanak irratiz entzun zuen proiektuan parte hartzeko gonbidapena eta Iratxek haren bidez eman zuen izena. Esperientzia bikaina izan da bientzat.

Euskarazko klaseak

Euskarazko klaseak astelehenetik ostegunera eman zituzten Joanak eta Iratxek eta adin guztietako ikaslez osatutako taldea izan zuten; denak «ikasteko gogo izugarriarekin», dio Iratxek. Izan ere, «grina handia dago bertan bai euskara eta bai Euskal Herriarekiko», gaineratu du Joanak, «eta gai horien inguruan interes izugarria azaltzen dute. Gaztetxo gehienak ez dira oraindik Euskal Herrian izan, baina etorkizuneko planetan denek dute bidaia hori pentsatua; ilusio handia dute egunen batean gure herria ikusi eta bertan opor luze batzuk igarotzeko».

Askok hitz solteak besterik ez zekizkiten baina maila altuagoko bizpahiru lagun ere baziren; beraz, azken horiekin beraien egoerara egokitutako aparteko klaseak antolatu zituzten. Joanaren esanetan, hitz asko oso barregarriak suertatzen zitzaizkien, «esaterako, familia kideak lantzerakoan, 'semea' hitzak bereziki barre algara ugari sortu zuen». Batik bat oinarrizko hiztegia irakatsi zieten, deskribapen pertsonala abiapuntu hartuta eta klaseetan gaztelania ahalik eta gutxien erabili nahi izan zuten, keinuen bidez uler zezatela nahiago baitzuten. AEK-ko lehen urratsak jarraitu zituzten eta bertatik lortutako materiala probetxu handikoa suertatu zitzaien. Hori bai, gehienbat klase dinamikoak antolatzen saiatu ziren, jokoen eta antzerkien bidez. «Kontuan izan behar da beraiek haien eginbeharretatik nekatuta irteten zirela eta gure klaseak hobby gisa hartzen zituztela», dio Iratxek, «Euskal Herriaz kontatzen genien guztia adi-adi entzuten zuten: historia, gaur egungo egoera, eguneroko bizitzari buruzko datuak eta abar».

Ikasleengan aurrerapen nabaria ikusteko hilabete bakarra motz geratu bazitzaien ere, hobekuntzarik sumatu zuten hernaniarrek. Argentinarren interesa zela medio, belarria euskarara gero eta ohituagoa zutela eta dena ulertu ez arren ideia nagusia harrapatzeko gai zirela antzeman zuten irakasleek. Joanak argi dauka: «Gure helburua ez zen beraiek euskaraz hitz egiten ikastea, euskaraz hitz egiten entzutea eta hitzak erlazionatzen jakitea baizik. Lotsa alde batera utziz lehen hitzak esaten ausartzea zen gure nahia eta azkenean lortu genuen, klasetik kanpo, ikusitakoari buruz sarri hitz egiten baikenuen».

Ikasleek hizkuntza barneratzeko oinarri nagusiak beraiekin zuten harreman ona eta irakasteko zeukaten gogo handia izan zirela azpimarratu du Iratxek, «beste guztia ikasleek jarri zuten. Aisialdi orduetan genuen harreman onak klaseak erraztu zizkigun eta parte-hartzea ere altuagoa zen, irakasle baino lagun gisa ere hartzen baikintuzten».

Gainontzeko gaiei buruzko klaseei dagokienez, gauza dezente ikasi ahal izan zituzten Necochean. 60 urteko euskal etxe honek, adibidez, dantza eta musika asko lantzen zituen ekimen hau burutu baino lehen ere. Gazte Alai izeneko dantza taldea dute eta euskal etxeko gazte gehienek parte hartzen dute bertan. Handia da Necocheak Euskal Herriarekin duen lotura. Kaleak, esaterako, zenbaki bidez antolaturik daude eta soilik batek du izena: Paseo Euskadi delakoak, hain zuzen ere.

Horregatik, uztaileko eta abuztuko esperientzia baliagarria izan da bertako jendearentzat, euskal kulturan sakonago murgiltzeko. Euskara oraindik ez dute menperatzen eta zaila egiten zaie gaztelaniarekin alderatuz hain desberdina den hizkuntza barneratzea baina interes handia jarri dute berau ikasten.

Hala uste du baita ere euskal etxeko kide Iñaki Bilbaok eta ekimena espero zutena baino askoz hobeto atera dela azaldu du. Euskaraz gain, euskal kulturaren inguruan beste hamaika ekintza egiteko aukera izan dute eta «esperientzia oso baikorra eta polita izan denez», datorren urtean errepikatzeko asmoa erakutsi dute. Dena den, euskal etxeko kideei benetan gustatuko litzaiekeena urte osoan zehar Euskal Herritik jendea bertaratzea dela aitortu du Bilbaok.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan ere pozik daude. Proiektua Euskal Herrian bideratzeaz arduratu den Ainhoa Abendañok Kontseiluarentzat esperientzia guztiz berria izan dela eta izan duen arrakastarekin harrituta daudela adierazi du, «batez ere Argentinarako bidaia bakoitzak bere poltsikotik ordaindu behar izan duela kontuan hartuta». Han, ordea, euskal etxeko familien etxeetan igaro zuten egonaldia. Abendañorentzat, Argentinako kultura, bizimodua, euskal etxeetako lana eta abar ezagutzea eta hemengo gazteek hangoekin harremanak sakontzeko hara joatea garrantzitsua da. Horregatik, Necocheako kideekin harremanak mantentzen jarraitzeko asmoa adierazi dute. Joana eta Iratxe ere esperientzia errepikatzeko irrikan daude eta argi daukate Buenos Airesetik 500 kilometrora dagoen kostaldeko hirira berriro ere bueltatuko direla. 100.000 biztanle inguruko Necochea hiri argentinarrak Euskal Herrian dituen sustrai sendoei lotuta jarraituko du, dudarik gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal diaspora
Josu Garritz
“Diasporan egungo egunean bizi dira, arbasoen jatorri eta historiaz pixka bat ahaztuta”

Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]


Izaskun Barber de Carlos. Jaiotzez folklorikoa
“Guk bizi dugun bezala bizi dute nafartasuna Argentinan”

Euskal kulturaren transmisioarekin jarraitzeko, eta euskal nortasunaz hausnartzeko Argentinako nafar etxeetara bidaiatu dute Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kideek, eta bizitakoa Nafar Haziak dokumentalean jaso dute. Bertan izan da Izaskun Barber de Carlos (Iruñea,... [+]


Steve Mendibe. 'Basque’ bezain euskaldun
“Amerikarra eta euskal herritarra naiz, baina, bihotzez, euskalduna”

Udatiarrak alde eginik da Ea. Bakean. Halaxe gustatzen zaio Steve Mendibe Aroztegiri, euskaraz bizi den herria, udakoek dakarten gaztelania arrotza gabe. Kalifornian jaioa, Boisen bizi, amerikarra bezainbat da euskalduna. Bi nazionalitateak ditu, bi erroldak... bihotz bat.


2023-07-21 | Euskal Irratiak
Euskal diasporako 37 gazte Euskal Herrian izan dira azken asteetan

Euskal jatorriko 37 gazte estatubatuar Euskal Herria ezagutzen eta euskara ikasten aritu dira uda hastapenean.

 


2022-02-21 | Euskal Irratiak
San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu

San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu asteburu huntan.


São Paulotik gutuna

Brasildik jaso dut posta bat. Estebe Ormazabal Insausti beasaindarraren hitzak dira jaso ditugunak; ARGIAko harpideduna bera. Ez da txoko honetara ekarri dugun atzerrian bizi den lehen laguna. Pixkanaka ari gara biltzen Euskal Herritik kanpora dugun komunitatearen iritziak,... [+]


Marcela Inda. Argentinar euskaldun peto-petoa
“Euskara da nire lekua, arraina uretan bezala nago bertan”

Argentinatik etorri ikaslea da Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Harekin batera heldu hamaika ikasleek bi hilabete egin eta itzuli ziren beren herrialdeetara. Harrigarriki, bertan dugu oraindik mailarik handieneko ikaslea, askok baino hobeki dantzatzen duela euskaraz mingaina... [+]


Beste Guernica sutan

San Vicente barrutia (Argentina), 1934ko maiatzaren 18a. Mathilde Díaz Vélez lurjabeak Buenos Airesetik 40 kilometro ingurura zeuden bere lursailetan Guernica izeneko herria fundatzeko eskaera helarazi zion Buenos Aires probintziako Obra Publikoetako ministroari,... [+]


2020-04-07 | dantzan.eus
Boiseko Jaialdi 2021era atzeratu dute

Bost urtetik behin Boisen (AEB) ospatzen den Jaialdi jaia urtebete atzeratu dute koronabirusa dela eta. Uztailaren 28tik abuztuaren 3ra zen ospatzekoa Euskal Herriko eta diasporako euskaldunak batzen dituen jai erraldoia. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, datorren urteko... [+]


AEBetako gas-ganberan hil zuten euskal artzaina

Bizi hobeago baten bila Ameriketara artzain joan ziren euskaldunen arketipo jakin bat iritsi izan zaigu, normalean literaturaren bidez, erruz lan egin eta euren sorterrira diru apur bat eginda itzuli ziren horiena. Bada beste historia bat maiz kontatzen ez dena: lurralde urrun... [+]


2019-07-19 | Erran .eus
Baztandarren hitzordu handia igandean Elizondon

Bidelagun elkarteko ordezkariek irekiko dute Baztandarren Biltzarreko orgen desfilea.


2018-04-24 | Mikel Asurmendi
Kepa Altonaga, saiogilea
“Euskaldunok ez gara mundu honetara herri normala izateko etorri”

Loiu, 1958. Biologia ikasketak egin zituen EHUn, eta bertan irakasten du egun, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Saiogile ezaguna da. Zientzia, historia eta Euskal Herria uztartzen ditu bere lanetan. Patagoniara Hazparnen barrena. Lotilandiakoak herri birlandatuan... [+]


Eguneraketa berriak daude