Zuberera bere azken hatsetan?


2021eko uztailaren 27an
Herri batean berrogeita hamar urtetik gorakoek, ia denek, euskara baldin badakite, eta hogei urtetik beherakoek, ia inork, ez badaki, bada zerbait ez doana ongi. Transmisioa seguraz ere. Lapurdi eta Nafarroa Beherean bezala Zuberoan ere familiako euskararen transmisioa ez da beti egiten. Euskara ez da aita-ametarik haurrengana pasatzen, eta maleruski herentzian ere ezin da utzi. Beraz, 13.000 biztanleko probintzia txikian, aitatxi gehienak euskaldun zaharrak dira eta gazte gehienak frantses berriak.

Esperantza irakaskuntza omen da, ikastola. Eta egia da azken urteetan Seaska gero eta handiago, zabalago egiten ari dela Zuberoan ere. Baina etxean egin gabekorik nekez egingo da etxetik kanpo, eta lau zenbakik azkar erantzuten diote euskararen agonia ikastolen bidez luzatu nahi duten baikorrei. Zuberoan, lau irakaskuntza mota daude: murgiltze eredua »ikastolen sarea, euskarazkoa», elebitasun eredua »Ikas-Bi deitua, euskara hein bateraino erakusten duena», hastapen eredua »frantsesa, euskara poxi bat sartzen duena», eta frantses eredua. Lehen mailako gazteetan, bi urtetik hamar urtera bitartekoetan, erdia hastapen ereduan hezia da, laurden bat baino gehiago frantses ereduan, %15 elebidunean, eta %8ak baizik ez du ikastolan ikasten. Bigarren mailan haurrak handiagoak dira, eta zenbakien arteko diferentziak ere bai. Ondorioz, 79 haur, horra ikastoletako esperantza zenbakitan.

Lau irakaskuntza ereduen artean, euskararen transmisioa ikastoletan baizik ez da segurtatua. Elebidunean zerbait, baina han ere mirakulu gutxi. Gainera, ikastolatik landa, bertsu eskola bat kendu, eta ez da beste haurrentzako aktibitaterik euskaraz ari denik. Ez errugbirik, ez pilotarik, ez dantzarik, ez deus. Beraz, egun 79 haur baldin badira ikastoletako esperantza, bihar arriskua dago esperantza hori emeki-emeki frantsesen artean, bakantzen, galtzen joateko, ardi beltza artaldean nola.

Zuberera baturantz

Datu kezkagarriak dira inolaz ere, baina ez dira gaur goizekoak. Badira hogei urte bederen eguraldi asmatzaileek ekaitza iragarria zutela, eta badira hogei urte baino gehiago Zuberoan euskara irakaskuntzan eta komunikabideetan sartua dela. Irakaskuntza esaten denean ikastolak dira aipagai, eta komunikabideak aipatzean aldiz, partikulazki Xiberoko Botza irratia. Horiek ziren orain hogei urte Zuberoa utzi eta Parisera abiatu ez ziren bakarretakoak.

Baina Parisera begira ez jartzeak manexei begira jartzea ekarri zuen. Manexak, Zuberoan, beste euskaldunak dira, zuberotarrak ez besteak, alegia. Ezaguna da Garruzeko merkatuan zuberotar batek beste zuberotar bati esan ziona. "Zer, merkatuan jende anitz?" "Ez, manex anitz, baina jende gutxi". Zuberotar gutxi, alegia. Baina gutxi horiek belarria erne, eta manexen hitzak ikasten hasi ziren. Irratigintzarako eta irakaskuntzarako, zuberera lexiko egokirik gabe baitzen, zuberotarrek euskara batuaren edo bederen ipar batuaren hitz asko mailegatu zituzten. Ordura arte, frantsesak eragin baldin bazuen zubereran, handik landa euskara batua bihurtu zen Zuberoako hitz iturri berria. Esan behar da, lehenagotik ere, Zuberoako idazleei esker, euskara batua Zuberoako idazkietan lekuño bat egiten hasia zela, baina batik bat 80ko hamarkadan hasi zen zuberera euskara baturantz lerratzen. Oraindik orain, lerratze eta hurbiltze fase horretan da.

Egun, beraz, Zuberoako ikastoletako ikasleek zuberera bezain bat dakite euskara batua. Ikas materialak ere, frantsesez ez diren poxiak, Ipar Euskal Herri osorako eginak dira Ikas pedagogia zentroan, eta beraz, ipar batuaz dira. Horrek denak egiten du, menturaz bihar euskaraz ariko diren 79 zuberotarrek euskara batua ere ongi jakitea. Tira, ongi, gazteen hizkuntza gaitasuna ere ez da zoratzekoa, baina ez du merezi hiztun berrien gaitasuna aztertzen hasteak, bestela ere aski datu ezkorretara iristen baita kalkulua.

Eta ezkorretan ezkorren, kalkuluaren emaitza. Pentsa daiteke hemendik hogei-hogeita bost urtera euskara oso-oso gutxi entzungo dela Zuberoan. Eta entzungo den gutxi hori, zubereratik baino hurbilago izango da ipar batutik. Beraz, bide honetan segituz zuberera galdua izanen da. Baina lasai, orduan ere jende anitz bilduko da pastorala ikustera, eta haurrek jakinen dute euskaraz kantatzen. Gora kantatuko dute aita-amekin batera: "Agian, agian, egün batez, jaikiko dira egiazko zuberotarrak...". Bai, agian.

Jean Baptiste Coyos hizkuntzalaria eta irakaslea: «Ez da oraino galdua»

Jean Baptiste Coyos zuberotarra hizkuntzalaria eta irakaslea da Baionako fakultatean. Euskal Herriko Unibertsitatearen Bilboko udako jardunaldietan hitzaldi bat eman zuen zubereraren egoera larria azalduz.

Zer neurritan ari da zuberera batura hurbiltzen?
Batua sartzen ari da lexikoan, ez oraino sintaxian. Baina hori ere gertatuko da emeki-emeki. Orain baitira garraioak, eta zuberotarrak askoz gehiago mugitzen dira. Orain zuberotar bat mintzatzen ahal da lapurtar batekin, gipuzkoar batekin, eta hori lehen ez zen sekula gertatzen. Adibide bat jartzeko, nire aita zena mintzatzen zen biziki ongi euskaraz, joan zen behin Azkoitira eta hasi zen mintzatzen euskaldun batekin. Baina ez zuten elkar batere ulertzen. Eta azkenean, erdaraz mintzatu zen, ahal bezala. Beraz, beharrezkoak dira bai euskalkiak eta bai batua.

Zubererak zenbat bide egina du batuari buruz?
Oraino ez da anitz hurbildu, zeren eta gauza inportanteena, lehen itxuraz, fonetika da, eta fonetika biziki ezberdina da zubereran. Entzutez instantean ulertzen duzu ez dela gipuzkera edo batua, fonetikari esker.

Zergatik huts egin da hainbeste etxeko euskararen transmisioan?
Familietan ez zuten transmititzen euskara, gazteei erratez inportantea zela frantsesaren ontsa jakitea. Erraten zuten inportantea zela frantsesa eskolan, unibertsitatean, ontsa ibiltzeko. Ofizio on baten ukateko ere euskarak ez zuen batere balio. Konplexua baino handiagoko zerbait izan da, zerbait lazgarria. Orain hori gainditua da, iragana, baina gaitza egina du. Nik, adibidez, berrogeita hamabi urte ditut eta guri, haurrei, etxean ez zitzaizkigun sekula mintzatu euskaraz, nik ikasi dut gerora. Aitak eta amak bazekiten euskaraz, ontsa mintzatzen ziren, baina haien artean mintzatzen ziren, haurrei sekula ez.

Irakaskuntzak zuzendu ote lezake galdutako hori?
Alde batetik behar da irakaskuntza, baina bestetik euskal giroa behar da bultzatu. Adibidez, joan den astean izanen zen pastorala eta hori gauza ona da, itxura ona ematen du. Baina guhaurrek badakigu pastoralaren arizaleek behar dutela euskara ikasi. Mintzatzen dira euskaraz baina mintzatu gabe, testua ikasten dute ulertu gabe zer dioten.

Hemendik hogeita bost bat urtera zuberera galdua izanen da?
Beharbada ez. Badira ere gazteen artean mintzatzen direnak euskaraz, militanteak eta. Hemendik hogeita bost urtera gutxi izanen dira, Zuberoako bi ikastoletan 79 ikasle bakarrik baitira, baina ene ustez ez da horrela, supituki, desagertuko. Nik ez dakit geroa nola izanen den, baina ene ustez ez da oraino galdua.

Zuberera irakaskuntzan

2003-2004 ikaskurteko datuak
Lehenengo mailan (2-10 urte)

Murgiltzea (euskaraz) 79 ikasle %8
Elebiduna (euskaraz eta frantsesez) 151 ikasle %15
Hastapena (ia dena frantsesez) 500 ikasle %49

Bigarren mailan (11-18 urte)
Elebiduna 30 ikasle %5,26
Hastapena 132 ikasle %23,15
Murgiltzea 24 ikasle (Donaixti kolegioan 21
eta Baionako lizeoan 3)


Azkenak
2025-04-24 | ARGIA
Bere etxearen aurkako erasoa salatu du Aritz Otxandianok, eta berriztagarriekin duen jarrerarekin lotu du

Asteartetik asteazkenerako gauean familiaren etxearen aurka bi bengala bota dituztela jakinarazi du Fagor enpresako jasangarritasun arduradunak.


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Madrilgo mugimendu ekologistan infiltratutako beste polizia bat atzeman dute

2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


Militarizazioan beste urrats bat eman du Espainiako Gobernuak: 10.471 milioi euro gehiago bideratuko ditu Defentsara

Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.


Ukrainarako “irtenbidearen” bila, edo ez?

"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Gipuzkoako klub batean jokatzeko ez da derrigorrezkoa izango eskola kirolean parte hartzea

EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]


Herritarren kexuaren gainetik pasaz, aitzina doa Gatika-Cubnezais itsas azpiko kable elektrikoaren eraikuntza

Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul Watson baleen aldeko ekintzaile... [+]


2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Almidoitik eratorritako mikroplastikoak kaltegarriak izan litezke osasunerako

Almidoiarekin egindako plastiko biodegradagarrietatik sortutako mikroplastikoek saguen osasuna kaltetzen dutela ikusi dute esperimentu batean. Ikertzaileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela bioplastikoen segurtasuna hobeto ikertzea, haien erabilera handitzen jarraitu aurretik,... [+]


Eguneraketa berriak daude