Ur Apalategi Idirin: «Literatura ez da jolas huts eta debaldekoa, literatura tentsioa da»

  • Paris, 1972. Euskal literatura garaikidea irakasten du Paueko Unibertsitatean, bertako irakasle titularra izaki. La Naissance de l'écrivan basque /Euskal idazlearen sorrera lanaren egilea da, Bernardo Atxagaren obraren azterketa.Eleberrigile gisa Beterriko liburua saria lortu du (1997) Gauak eta hiriak nobelarekin. Hurrenez hurren Elkar eta Erein argitaletxeen eskutik plazaratua. Gaztelaniaz Las Relaciones imperfectas (Hiru) izenburuarekin kaleratua.

2021eko uztailaren 27an
Ur apalategi idirin-en Gure Gauzak S. A. eleberriak zer esan franko eman du. Argitaratu aitzin ohiko argitaletxe literarioen ezezkoa jaso zuen, eta azkenik, Utriusque Vasconi‘ argitaletxearekin kaleratu da. Liburua esku askotatik pasa da, eta dirudienez esku asko erre ditu. Nobelak ez du argitaratzeko bide konbentzionalik aurkitu. Alegia, polemikaren zurrunbiloan jalgi zen literatur plazara.


Zergatik Utriusque Vasconi‘ren eskutik eta ez Gauak eta hiriak kaleratu zuten Elkar eta Ereinekin?
Egia esateko, niri baino argitaldari horiei galdetu beharko litzaieke. Nik bere unean erabakiak hartu nituen, eta horietako bat, nobela muga guztien gainetik argitaratzea izan zen, ohiko ez zen bide batetik bazen ere. Utriusque Vasconi‘ren apustua ausarta izan da.

Zer moduz orain arte eleberriak egin duen bidea?
Zorionez erantzun positiboa izaten ari da, bai irakurleen aldetik bai prentsa edo hedabideen aldetik. Lehen edizioa agortzekotan da. Ondo irakurtzen ari dela dirudi.

Nobelak argitaratzeko izan dituen eragozpenak ezagututa, nola ikusten duzu euskal literaturaren panorama?
Euskal literatura gudu zelai konplexu bezain dibertitu bat bezala ikusten dut. Gudu zelai diot, bertan gauza asko jokoan daudelako. Bere txikian, jende asko ari da, baita era guztietako borroketan ari ere. Borroka horretan, batez ere, hierarkia baten egonkortzea »ez bakarrik idazleen artekoa, baita argitaletxeen artekoa ere» ikusten dut. Normalizazioaren zantzu pozgarria da egonkortze hori batzuentzat. Beste batzuentzat, ordea, inertzia kreatibitateari gailentzen ari zaion seinale. Uste dut egungo euskal idazleak bizi duen problematika berria dela eta egoera berri horren kontzientzia hartzear gaudela: zorionez sortzea lortu den industriatxo kultural erlatiboki autonomoak bere baitan sortzen ditu honezkero alienazio mota berriak »bereziki ekonomikoak», ez dago literatur esparrutik kanpo bilatu beharrik egungo idazlearen "etsaia". Garai batean Eliza zen idazlearen askatasuna mehatxatzen zuena, gero politikari profesionalak bihurtu ziren bere ahotsaz profitatu nahi izan zutenak. Orain ez da hala gertatzen. Hots, borroka eremua desplazatu egin da. Gaur egun literatur sistemaren baitan dago gatazka, idazlearen borroka ez da jada eremu extra-literarioen aurkakoa.

Eta nola ikusten duzu zure burua gudu zelai horretan?
Gudu zelaiaren metaforarekin jarraitzeko, frankotiratzaile gisa-edo.

Azaldu iezaguzu Gure gauzak S.A. izenburuak aditzera eman nahi duena.
Izenburuak hiruzpalau konnotazio edo denotazio dituela esango nuke. Lehenik, Gure Gauzak S.A. euskal argitaletxe handi baten izena da, fikziozkoa noski. Bigarrenik, gure gauzak esanez, euskal kulturan eta bereziki idazleen artean bizi ditugun bizipenei erreferentzia egin nahi nien. Hirugarrenik, tituluak Cosa Nostra famatua ekartzen ahal digu gogora. Azkenik, beharbada, "gu" izenordain kolektiboaz egiten den abusu susmagarria azpimarratzeko modu ironiko bat da.

Liburuaren azaleko argazkian emakumezko bat azaltzen da, bere ahoa esku batzuek tapatua. Adierazgarria.
Argazkiak liburuaren generoan sartzen gaitu, suspensezko nobela bat da, gaur egun komunzki thriller deitua. Hartara, liburua irakurri ahala zerbait deskubritzen goaz. Julene Oihanburu protagonistak gauza asko deskubritzen du kulturgintzan gertatzen denari buruz. Gure euskal letren mundutxoan, alegia. Alabaina, zerbaitek edo norbaitek eragozten dio hori egitea. Julene Oihanburu idazle hasi berriak ikusi eta esan ezin dituenen artean sortzen den tentsioa da nobela egiten duena.

Fikziozko eleberria da, baina gure errealitatea oso presente dago. Zerk bultzatu zaitu hau bezalako nobela bat idaztera?
Liburu indartsu bakoitzaren atzean errealitatea dago. Errealitate hori gehiago edo gutxiago errefraktatua izan daiteke, baita transformatua edo metaforizatua ere. Baina literatura ez da jolas huts eta debaldekoa. Literatura tentsioa da. Anbizio estetiko eta formala duen zeregina, baiki, baina baita bizitza errealarekin haragizko lotura duen zeregina, aldi berean. Finean, literatura zeregin nahiko inpurua eta bastardoa da, eta nahasketa horretatik datorkio interesa. Horiek guztiek bultzatu naute nolazpait.

Julene Oihanburu da nobelaren protagonista. Gaston Berrizar idazle historikoaren biografia egiteko beka jasotzen duena... Azaldu iezaguzu amiñi bat eleberriaren nondik norakoa.
Istorioa hortik abiatzen da. Thriller batean beti dago errealitatea ikertzen duen pertsona eta berau deskubritzen duena. Nik garbi neukan ez nuela protagonista detektibea izatea nahi. Figura hori ez zait euskal testuinguruan guztiz naturala iruditzen. Bekadunaren figura bektore hobea izan zitekeela bururatu zitzaidan, sinesgarriagoa, egokiagoa euskal literaturaren testuinguruan ikertzailearen figura birsortzeko. Hartara, Julene Oihanburu bekaduna hil berri den euskal idazle baten biografia idazten hasten da. Horren bitartez hasten da bilbatzen nobelaren trama.

Nobela, hala ere, ez da hari bakar batez osatua.
Ez. Hari baten bidez Juleneri gertatzen zaiona kontatzen da. Julene hezur-mamizko pertsonaia da, arazo sentimentalak eta afektiboak dituen bekadun gaztea. Bigarren harian idazle historikoen figura agertzen da, Gaston Berrizarrena eta bere bitartez euskal literaturaren iragan hurbila esploratzen da. Bere bizitza kontatzen zaigu, nolabait. Hirugarren harian, Julenek Gastonen biografia prestatu ahala euskal literatur sistemaren funtzionamenduaz ustekabeko hainbat gauza deskubritzen ditu. Hari hau da "errebelazioak" ekartzen dituena.

Nobelak irakurketa bat baino gehiago dauka.
Liburu honen baitan hainbat pertsonen errealitate konkretua dago, pertsona ezagunak. Beraz, liburuaren barne motibazioa ez da, hutsean, estetiko eta artistikoa soilik, beste zerbait ere badago tartean. Esan dudan bezala, literatura bastardoa da, errealitatearekin nahasten den zeregina. Hori ezin zaio liburu bati eragotzi.
Halere, ororen buru, inpultso artistikoak gaina hartu behar dio oinarrian dagoen kinada edo inpultso errealari. Bien arteko talkaren emaitza da literatura, nolabait.

Zure inguruak eta ibilbideak ekarri zaitu nobela honetara, antza.
Bai. Arrazoiak arrazoi, hainbat zirkunstantzia tartekatu dira, familiarrak eta beste. Gai bila ibili bitartean, hainbat nobela entsegu bertan behera geratu zaizkit. Halako batean ordea, gauzatu nahi nuen nobela idazteko materiala aurkitu nuen. Horrek eman zion hasiera idazketa prozesuari, material hori guztia eskura izan zezakeen bakarrenetakoa nintzelako kontzientziak bultzaturik.

Horren eskandalagarria al da gure testuinguru literarioa?
Beno, nola gerta edo nola konta! Berau betaurreko arrosekin edo beltzekin ikus dezakezu. Nire helburua ahalik eta thriller eraginkorrena egitea zen, eta gure errealitatea betaurreko beltzez begiratzea erabaki dut. Izan ere, euskal kultur industriak thriller on bat idazteko lain iluntasun ematen du. Hortik nire eskizofrenia: euskal hiritar gisa nobelan azaltzen den errealitate horrek indignatu egiten nau, baina nola uka idazle gisa ezin gozagarriagoa izan dela hau idatzi ahal izatea.

Antza denez, askori ez zaio gustatu zuk islatu nahi izan duzun mundua horrela islatzea. Literaturak funtzio hori ere bete behar du, ordea.
Literaturak »idazleak alegia» errepikatzen baldin badu prentsak kontatzen duena, modu estetizatu batean eginda ere, gureak egin du. Orduan, idazleok beste zerbait idatzi behar dugu, edo beste gisa batez behintzat. Idazlea ez bada bazter inarroslea, ez badator errealitatearen beste ikuspegi bat proposatzera, ez du merezi idazteak. Nire ikuspegia, agian, erromantikoegia da, baina, niretzat, idazletzari horrek ematen dio zentzua. Idazlea ez da politikari bat, ados. Baina politika egiten du »hitzaren jatorrizko zentzuan», modu sotilago edo baita batzuetan bihurriago batean.

Nola sentitu zara nobela behin kaleratu ondoren?
Bukatu eta argitaratu bitartean nengoen baino askoz lasaiago. Zazpi urte iragan dira Gauak eta hiriak kaleratu nuenetik. Nobela hau idaztea atzera begiratze moduko bat izan da niretzat. Idazletzarekin jarraitzeko ezinbesteko baldintza, halaber. Liburu hau idatzi gabe ez nukeen jarraituko idazten.

Nobela edota garai mugarria da zuretzat, beraz?
Bai, liburu honekin berriro sortu naiz idazle gisa.

Idazle izatea
«Idazle izateko nahikoa al den idaztea?

Erantzunik gabeko galdera da. Liburu hau idaztearekin batera, idazletza modu
kontziente batean hartu dut nire gain. Gauak eta hiriak aurreneko liburuarekin ez bezala. Lehen liburua idaztea gauza errazena da, bigarrena da benetan zaila».

Gure gauzak S.A. eleberria kaleratu ondoren
«Ea nola ikusten dudan nire burua euskal industriaren esparruan?

Oso ondo. Liburuak badu umore dosi bat. Nahiz irakurketa maila ezberdinak eskaintzen dituen, liburua ezin da lehen graduan bakarrik irakurri.
Gaiztoki, baina esango dut, idazleak oso nartzisistak gara eta nahiago dugu gure burua liburu batean erretrataturik agertzea »gaizki agertzeko bada ere» ez agertu baino».


Azkenak
2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka milaka palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzera deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


2025-01-27 | Behe Banda
barra warroak |
Lehen aldiak

Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.

Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

Eguneraketa berriak daude