Makina bat kontu


Ozeanoek xurgatzen duten CO2-ak kaltea eragiten ote du?

Itsasoek Lurrean produzitzen den CO2ren zati handi bat xurgatzen dute. 1800. urtetik gaur arte gizakiak isuritako CO2ren erdia baino gehiago xurgatu dutela dago kalkulatuta eta horregatik, negutegi-efektua ez da hain bortitza izan. Hala ere, Science aldizkarian Christopher Sabine, Richard Feely eta lagunek argitara eman berri duten artikuluak plazaratu ditu itsasoak CO2 xurgatzeagatik ordaindu dezakeen prezioaren inguruko burutazioak. 1800. urtean CO2ren kontzentrazioa Lurraren atmosferan 280 ppm-koa »milioiko parteak» zen eta gaur egun 380 ppm-koa da. Atmosfera eta itsasoaren arteko oreka lortzeko itsasoak xurgatu egin behar izan du CO2a eta itsasoan bizi den hainbat izakiren kimika eraldatu dela uste da. Planktona osatzen duten hainbat izakik, foraminiferoak kasu, kaltzio karbonatozko hezurdura du. CO2ren kontzentrazioa handitzen bada, hezurdura sortzeko karbonatozko ioien produkzioa txikitu egiten da. Ondorioz, itsas hondoan karbonatozko ioien kantitatea ahula denez, hezurdurak deuseztatu eta itsas hondoan hondakin gisa metatzen dira. Ikerlarien arabera, itsasoaren azidotasuna handitzeak gero eta gehiago oztopatzen du mikroorganismoek hezurdura eratzea. Beraz, gero eta mikroorganismo gehiago desagertu daiteke. Zer ondorio ekarriko dituen ez dakite oraindik, baina ziur daude espezie askorengan eragina izan dezakeenaz.


Buztin birtuala

Ukimen birtuala lortzeko tresna berri bat garatu dute Buffalo Unibertsitateko Virtual Reality Lab-eko ikerlariek. Sistema honekin, buztina edo beste material moldagarriekin egiten dena errepikatzen du ordenadore batek, buztin birtualarekin. Emaitza hiru dimentsioko irudi elektroniko bat da eta ondoren, CAD/CAMeko »ordenadorez lagundutako diseinua» programa batekin eraldatu egin daiteke. Ikerketa honen buru den Thenkurussi Kesavadas-en arabera, produktu diseinatzaileek, eta zergatik ez, artistek, eskura izango dituzten tresnekin objektu birtualak aldatu, itxuratu edo manipulatzeko aukera izango dute, mundu errealean eskulturekin edo buztinarekin lan egingo balute bezala. Buztina lantzeko ModelGlove deituriko eskularrua erabiltzen da eta honek behatzek buztinaren gainean egiten duten presioa neurtzen du. Datu honekin batera eskuaren kokagunea eta behatzak higitzeko abiadura on-line bidaltzen zaizkio ordenadoreari. Monitorean buztin birtuala azaltzen da pieza errealaren ezaugarriak erakutsiz. Honela, azkar samar diseinatu daitezke piezen prototipoak eta gero diseinu programa baten bidez hobetu. Oraingoz eskularruak ukimen-sentsore bakar bat du, hatz erakuslearen muturrean, baina laster hatz guztien muturrean eta esku-azpian kokatuko dira sentsoreak eta honela ekintza konplexuagoak kontrolatzerik izango da.


ASTEKARIA
2004ko abuztuaren 01
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude